Memoria del Ayuntamiento de Pamplona 2013

Herritarren Segurtasuna

POLIZIA JUDIZIALAREN JARDUKETAK

2016an, 11.826 delitu egin ziren Iruñean, Iruñeko Udaltzaingoak, Foruzaingoak eta Polizia Kidego Nazionalak emaniko datu bateratuen arabera. Iazkoarekin alderatuta % 11,9 hazi zen kopurua 10.569 egin baitziren 2015ean. % 53,4 faltatzat jo ziren (6.313), eta % 6, delitutzat (5.513). Kriminalitate-tasa (delituak eta faltak) 55,62 izatetik 62,64 izatera igaro zen mila biztanleko.

Pertsonen aurkako delituak

1.114

Tratu txarrak eta sexu-askatasunaren aurkako delituak

516

Lapurreta-delituak bortxa edota larderia erabilita

289

Lapurreta-delituak bortxa erabilita

1.081

Ondarearen aurkako delituak

7.585

Gainerako delituak (estupefaziente-trafikoa barne)

1.240

DELITUAK GUZTIRA

11.826

342 nazional eta 428 atzerritar igaro ziren Atxilotuen Zaintzagunetik. Atzerritarrei dagokienez, gehienak hegoamerikarrak (188), Europar Batasuneko europarrak (90), erdialdeko amerikarrak (65) eta afrikarrak (58) izan ziren. Delitu-motei dagokienez, aldiz, usuenak tratu txarrak familia-eremuan (162) eta edari alkoholdunen eraginpean gidatzea (147) izan ziren. Gainera, 640 ikerketa-espediente zenbatu ziren 2016an, haien erdiak ondare eta ordenaren aurkako delituak izan zirela (329).

Substantzia estupefazienteen atzipen-kopuruak gora egin zuen 2016an. Guztira, 477 atzipen egin zituen Iruñeko Udaltzaingoak, haietako 74, 18 urtetik beherakoei. Horrek esan nahi du % 18,4 handitu zela, halako 403 kasu gertatu baitziren 2015ean. Marihuana atzitu zieten kasu gehietan (309). Hala ere, kokaina (60), haxixa (55) eta speeda (35) ere atzitu ziren.


2014

2015

2016

Anfetamina

7

10

2

Kokaina

57

52

60

Kokaina + anfetamina

1

2

0

Pilulak

0

1

1

Estasia (MDMA)

178

5

1

Haxixa

47

47

55

Heroina

13

6

5

Ketamina

1

2

1

L.S.D.

1

0

0

Marihuana

252

233

309

Baliogabeak

4

1

0

Beste batzuk

18

16

13

Speeda

31

28

35

Beste alde batetik, 2016an, Udaltzaingoak 285 objektu konfiskatu zituen: arma zuriak (61), erremintak (45), drogei lotutako instrumentuak (9) eta beste hainbat. Egindako 216 aktetan, 27tan adinez txikikoak zeuden nahastuta.

UDAL-ORDENANTZAK URRATZEA

Iruñeko Udalak eta Udaltzaingoak udal-ordenantzak betetzen ote diren begiratzen dute, hirian bizikidetza ona bermatzeko eta herritarren eskubideak nahiz ondasun publikoak errespetatzea ziurtatzeko. 2016an, 1.390 salaketa jarri ziren udal-ordenantzak urratzeagatik; 2015ean, aldiz, 1.206. Eremu publikoan pixa egitea, substantzia estupefazienteak izatea eta auzokideen atsedena trabatzen duten zaratak egitea izan ziren zehatutako portaera nagusiak. Halaber, 396 salaketa jarri ziren Herritarren Segurtasuna Babesteko 4/2015 Legea urratzeagatik.

Udal-ordenantzei egindako urraketa nagusiak

Txiza egitea eremu publikoan

597

Substantzia estupefazienteak edukitzea

233

Salmenta ibiltaria

74

Agintaritzaren aginduak ez betetzea

61

Zaborra, paperak, beirakiak... botatzea

56

Auzokideen atsedena trabatzen duten zaratak egitea

50

Zerbitzu publiko baten jarduna trabatzea

66


2011

2012

2013

2014

2015

2016

Salaketen bilakaera

1.814

1.220

1.405

1.064

1206

1.390

ZIRKULAZIO-SALAKETAK

2016an, 44.916 zirkulazio-salaketa jarri ziren guztira. Haietako 29.936 TAOko zaindariek jarri zituzten (% 67 guztira). Gehien-gehienak aparkatzearekin zeuden lotuta (38.078). Halaber, 3.228 salaketa abiadura urratzeagatik jarri ziren; 1.604, zirkulazio-seinaleak ez errespetatzeagatik; eta 772, alkoholaren eraginpean gidatzeagatik. Salaketa guztietatik, 1.547 Trafikoko Zuzendaritza Nagusira bidali zituzten, zehapena jartzeko entitate eskuduna baita. Ohikoenak asegurua ez izateagatik (615) edo indarreko IAT gabe gidatzeagatik (599) izan ziren.

Zirkulazio-salaketak 2016

Aparkalekua

38.078

Abiadura

3.228

Seinaleak

1.604

Alkohola

772

Mugikorra

456

Ausarkeriaz gidatzea

139

Gainerakoak

639

DGTra igorritako salaketak, haren eskumenekoak izateagatik


2016

2015

Asegururik ez izatea

615

531

Zirkulazio-baimenik ez izatea

15

15

Gidabaimenik ez izatea

16

29

I.A.T.

599

506

Marrazkirik ez duten pneumatikoak

58

40

Homologazio-baldintza teknikoak ez betetzea

49

48

Gidabaimena iraungia dela gidatzea

76

75

Beste hainbat kontzeptu

119

107

GUZTIRA

1.547

1.351

OSTALARITZAKO ARAU-HAUSTEAK

2016an, ostalaritzan, 133 arau-hauste atzeman ziren; hau da, aurreko urtean baino 66 gutxiago. Gehienak establezimenduak ixteko ordutegia ez betetzeagatik (37) edo terraza-jarduera ordutegitik kanpo egiteagatik (17) izan ziren. Terraza ez garbitzegatik (17) edo edukiera gainditzeagatik (20) jarritakoak ere aipagarriak dira.

Establezimenduak

2016

2015

Lizentziarik gabeko jarduerak

3

Erreklamazio-orririk ez izatea

1


Musika 11:00ak baino lehen piztea


17

Edukiera gainditzea

20

16

Baimen-baldintzak ez betetzea



Ixteko ordutegia ez betetzea (tabernak)

37

64

Jarduera garatzeko arauak ez betetzea


8

Bozgorailuak kanpoaldean baimenik gabe jartzea

4


Adingabeei alkohola saltzea debekatua dagoelako kartelak ez izatea



Baimenik gabe zuzeneko emanaldiak ematea

5


Adingabeei edariak kontsumitzen uztea



Arau-hauste arinak errepikatzea eta behin eta berriro egitea



Lokaletik kanpo edaria ateratzea


50

Soinu-muga gainditzea



Lizentziarik gabe edari alkoholdunak saltzea



Lizentziarik gabe zuzeneko emanaldiak ematea


3

Beste batzuk

3


Terrazak

2016

2015

Terraza baimenik gabe paratzea

7


Terraza jartzeko baimenaren baldintzak ez betetzea

7


Baimendutakoak baino elementu gehiago jartzea

2

7

Terraza-jarduera ordutegitik kanpo egitea

19

13

Terraza kentzeko agindua ez betetzea

3


Baimenik gabeko elementuak paratzea

1

3

Terraza ez garbitzea

17


Terraza-eremutik kanpo edaria ateratzen uztea

2

18

Aulkiak terrazan gordeta izatea



Guztira

133

199

GARABIAK IBILGAILUAK ERAMATEA


2016

2015

Guztira

10.974

8.283

Iruñeko Udalaren zerbitzu batek SMS bidez jakinarazten du udal-garabiak ibilgailua eramanen duela, gaizki aparkatuta egoteagatik. 2016ean, 825 mezu bidali zituen, eta horri esker, garabiak ez zituen eraman 315 lagunen ibilgailuak. Alerten xedea da garabiak eremu publikotik ibilgailu gutxiago eramatea. Garabiak ibilgailuak eramaten ditu gaizki aparkatuta egoteagatik (zamaketa-lanen eremua, minusbaliatuei gordetako lekuak, oinezkoendako pasabideak, bidegurutzeak edota bigarren ilara) edota aparkatze mugatuko eremua ez ordaintzeagatik (eremu urdina, laranja eta gorria). Doako abisu-sistema Iruñean ibilgailuz dabilen edo bertan aparkatzen duen lagun ororen eskura dago, haien ohiko bizilekua non dagoen alde batera utzita.

Entzierroaren ordenantza urratzeak eragindako salaketak


2016

2015

Bigantxari buztanetik heltzea



Zaborrak entzierroaren ibilbidera botatzea, behin garbi dagoenean


1

Entzierroa (zezenei deitzea, objektuak eramatea...)

3

1

Bideoa entzierroaren ibilbide barnean grabatzea

1


Entzierroan ibilbidean bideoa grabatzea

4


Entzierroan abelburuei deitzea

4

1

Entzierroaren ibilbide barneko toki debekatuetan egotea

4

1

Bigantxen gainera igotzea



Entzierroan abelburuak ukitzea

1


Objektuak jaurtitzea hondarrera eta/edo ikusleei

11


Guztira

28

4