Iruneko Udalaren 2016eko Memoria

Finantza-kudeaketaren balantzea

Iruñeko Udalak, Nafarroako Foru Komunitatean kokatuak, 195.650 legezko biztanle zituen 2016ko urtarrilaren 1ean, 2016ko abenduaren 17ko BOEn argitara emandako datu ofizialen arabera. Hori da, hain zuzen, aurrekontuko adierazleak eta ratioak kalkulatzeko erabiltzen den biztanle-kopurua. Bere jarduna garatzeko, Udalak ondoko erakunde autonomo eta entitateak sortu ditu:

  • Administrazioaren sektore publikoa deitu daitekeenaren barruan, hau da, administrazio-zuzenbidearen arauei lotutako sektorearen barnean, Iruñeko Udaleko Hirigintza Gerentzia eta Iruñeko Udaleko Haur Eskolak ditugu.
  • Enpresa publikoen sektorea: bertan kokatzen dira Udala partaide bakarra duten enpresak –hala nola Comiruña SA, Pamplona Centro Histórico-Iruña Biziberritzen SA eta ASIMEC SA–, Udala partaide nagusi dutenak –adibidez, Asociación Navarra de Informática Municipal SA (aurrerantzean, Animsa) eta Mercairuña SA. Partaidetzak ondoko laukian zehaztu dira. Sozietate horiek guztiak merkataritza-lege orokorrei daude lotuta, kontabilitateari dagokionez, baina horrek ez du galarazten beren urteko kontuak (partaidetza nagusia den kasuetan) Udalaren Kontu Orokorrean sartzea.
  • Aurrekoez gain, Udalak Gayarre Antzokia eta Erruki Etxea fundazioak ditu. Horiek, fundazio direnez, estatutu juridiko berezia daukate.

Udalaren eta bere erakunde autonomoen likidazio bateratua zein egoera-balantze bateratua ekarriko dira kontu bateratu gisa, aipatutako hiru erakundeez gain, hots, Udala partaide bakarra duten erakundeez gain: Comiruña, S.A., PCH-IB, S.A., eta Asimec, S.A.

ANIMSAren eta Mercairuña, S.A.-ren kontuak eranskin gisa sartzen dira Kontu Orokorrean. Bi fundazioen kontuak Kontuen Ganberak egindako gomendioei jarraiki sartzen dira Kontu Orokorrean. Gayarre Antzokia fundazioaren kasuan, Osoko Bilkurak onesteko sartzen dira, eta Erruki Etxearenak, aldiz, estatus juridiko berezia baitute, informazio-xedez sartzen dira, Osoko Bilkurari haien berri emateko.

Hona Alkatetzak 2017ko maiatzaren 8ko 1/EL Ebazpenaren bidez onetsitako Udalaren zein haren erakunde autonomoen aurrekontu-likidazioaren betetze-mailari buruzko datu adierazgarrienak:

Entitatea

Aitortutako betebeharrak

Aitortutako eskubideak

Langileak 2016/12/31n

Udala

188.277.837,25

202.047.562,94

1.123

Hirigintza Gerentzia

9.789.071,83

9.422.665,73

28

Haur Eskolak

8.296.050,14

8.464.389,99

232

Hona entitate nagusiak haren erakunde autonomoei egindako ekarpenak, transferentzia arruntez zein kapital-transferentziez bezainbatean:

Kontzeptua

Hirigintza Gerentzia

Haur Eskolak

Transferentzia arruntak

3.258.450,00

6.085.147,79

Kapital-transferentziak

556.917,79

215.000,00

GUZTIRA

3.815.367,79

6.300.147,79

Hirigintza Gerentziaren kontuak Gerentziaren Kontseiluak onetsi zituen, joan den martxoaren 29an. Ikuskatu dira, eta txostenak aldeko iritzia jaso du, ondarearen eta finantza-egoeraren irudi fidelaren islari dagokionez, eta, horrez gain, legezkotasun-printzipioaren araberakoa dela, oro har, aurrekontuez, kontratazioaz eta langileriaz bezainbatean.

Haur Eskolen kontuak haren batzordeak onetsi zituen, 2017ko apirilaren 24an. Horiek ere ikuskatu egin dira. Txostenak aldeko iritzia jaso du, kontuei buruz, eta, horrez gain, legezkotasun-printzipioaren araberakoa dela jarduera ekonomiko-finantzarioaren garapena, legezkotasunaren printzipioarekin bat, aurrekontuez, kontratazioaz eta langileriaz bezainbatean, salbu eta, espresuki, Kontratu publikoei buruzko 6/2006 Legeak ezarritako gehieneko epea igarota urtez urte luzatzen diren kontratuak, zerbitzuak ematekoak. Hona datu esanguratsuenak, Udala partaide duten sozietateei buruz:

Izena edo izen soziala

Jarduera nagusia

Zuzeneko partaidetza (%)

Ikuskatua

COMIRUÑA, S.A.

Txikizkako merkatuak

100,00 %

BAI

P.C.H.I.B., S.A.

Hirigune historikoko hirigintza

100,00 %

BAI

ASIMEC, S.A.

Etxez etxeko laguntza

100,00 %

BAI

MERCAIRUÑA, S.A.

Handizkako merkatua

51,00 %

BAI

ANIMSA, S.A.

Udaleko informatika

77,69 %

BAI

Enpresa

Emaitza-kontua

Gastuak

Emaitza-kontua Diru-sarrerak

Emaitza ekonomikoa

COMIRUÑA, S.A.

424.603,50

499.310,23

74.706,73

P.C.H.I.B., S.A.

2.189.485,90

1.988.259,52

-201.226,38

ASIMEC, S.A.

1.097.718,88

1.286.107,33

188.388,45

MERCAIRUÑA, S.A.

6.781.284,00

6.813.524,00

32.240,00

ANIMSA, S.A.

2.095.508,49

2.080.145,56

-15.362,93

Comiruña, S.A. .-ren emaitzek 2016ko ekitaldiaren amaieran 74.706,73 euro jo zuten. Auditoretza-txostenak aldeko iritzia jaso zuen egindako kontuei buruz. Kontuak Administrazio Kontseiluak egin zituen 2017ko martxoaren 29an, eta Akziodunen Batzar Nagusiak onetsi apirilaren 27an.

Pamplona Centro Histórico- IB, S.A.-k Administrazio Kontseiluak 2017ko martxoaren 23an egindako kontuak aurkeztu zituen, behar bezala auditatuta eta aldeko txostenarekin, irudi fidelari eta legea betetzeari dagokienez. Emaitza negatiboa izan zuen 2016ko ekitaldian (-201.226,38 euro), baina, Kontuen Kontabilitate eta Auditoretza Institutuaren (ICAC) irizpidea ezarrita, diru-laguntzak ondare garbiaren aldakuntza gisa kontabilizatu ziren. Horregatik, 328.888,55 euroan handitu da ondare garbia. Kontuak onesteko Akziodunen Batzar Nagusia 2017ko maiatzaren 11n egin zen.

Mercairuña, S.A-k., aldiz, 188.388,45 euroko emaitza positiboarekin itxi du 2016ko ekitaldia, bi iturri hauetatik, batez ere: jarduera arruntak eta diru-sarrera finantzarioak. Auditoritza-txostenak aldeko iritzia jaso zuen egindako kontuei buruz. Administrazio Kontseiluak 2017ko otsailaren 21ean egin zituen kontuak, eta Akziodunen Batzar Nagusiak onetsi 2017ko ekainaren 7an.

ANIMSA 32.240 euroko emaitza positiboa aurkeztu zuen, honela banatuta: ustiapen-emaitzak (31.186 euro) eta emaitza finantzarioak (1.054 euro). ANIMSAko kontuen auditoretza-txostenak aldeko iritzia erakutsi zuen kontuek legezkotasun-printzipioa betetzeari eta irudi fidela islatzeari dagokienez. Kontuak Administrazio Kontseiluak egin zituen 2017ko martxoaren 27an, eta Akziodunen Batzar Nagusiak onetsi 2017ko maiatzaren 30ean.

Asistencia Municipal en Casa, S.A-k. emaitza negatiboa aurkeztu zuen: -15.362,93 euro. Auditoretza-txostenak aldeko iritzia erakutsi zuen kontuek legezkotasun-printzipioa betetzeari eta irudi fidela islatzeari dagokienez. Kontuak Administrazio Kontseiluak egin zituen 2017ko martxoaren 28an, eta Akziodunen Batzar Nagusiak onetsi 2017ko maiatzaren 29an. Beste alde batetik, aipatu emaitzak eta kontuen egoera sozietatea desegiteko prozesuaren barruan kokatzen dira; Osoko Bilkurak 2016ko abenduaren 30ean hartutako akordioak (7/CC) abiatu zuen prozesua.

Fundazioei dagokienez, hona haien gastu eta diru-sarrerei buruzko datuak:

Fundazioa


Emaitza-kontua

Gastuak

Emaitza-kontua Diru-sarrerak

Emaitza ekonomikoa

Gayarre Antzokia U.F.

1.914.851

1.881.437

-33.414,00

Erruki Etxea

17.778.585,41

19.834.283,76

2.055.698,35

Gayarre Antzokia Udal Fundazioaren kontuak Patronatuaren Batzarrak onetsi zituen 2017ko apirilaren 25ean. Auditoretza-txostenak aldeko iritzia erakutsi zuen. Ekitaldiaren emaitza negatiboa fundazioaren jardueraren ondorio da.

Erruki Etxeko kontuak 2017ko martxoan aurkeztu ziren Udalean. 2.055.698,35 euroko soberakina aurkeztu zuten, baita 585.715,80 euroko hezkundea ondarea garbian ere. Auditoretza-txostenak aldeko iritzia erakutsi zuen.

Mankomunitateak

Udala Iruñerriko Mankomunitatearen kide da, eta haren bitartez ematen ditu ondoko zerbitzu hauek: uraren ziklo integrala (ur-hornidura eta behe-saneamendua), hiri-hondakin solidoen tratamendua eta hiri-garraioa (autobus- eta taxi-zerbitzuak).

2016an, hiri-garraioa finantzatzeko aurrekontu-gastua egin zen Udalaren aurrekontuan, 2.171.955,86 euroan.