Herritarren Partaidetza, Berdintasuna eta Gizarte Ahalduntzea
Herritarren Partaidetzako, Berdintasuneko eta Gizartea Ahalduntzeko Alorrak gobernu-jardunaren bi ildo funtsezko bultzatzen ditu: Berdintasuna eta Partaidetza. Kudeaketaren beste alderdi batzuk izango dira Udalaren eta herritarren arteko komunikazio-bideak eta harreman-zubiak ezartzea; zeharkako politikak, Administrazio barrukoak zein kanpokoak, abiatzea, hirian genero-berdintasuna lortze aldera; eta gazteen, adinekoen, dibertsitatearen eta migratzaileen, LGTBQI kolektiboaren eta beste gizarte-sektore batzuen aldeko politikak abian jartzea.
a) Herritarren Partaidetzako
Hiriko elkarte eta entitateen erregistroa.
Herritarren entitateendako diru-laguntzen kudeaketa.
Elkarteen Etxearen, Calderería kaleko erabilera anitzeko aretoaren eta partaidetzako gune kogestionatu zein autogestionatuen kudeaketa.
Zeharkako partaidetzarako barne-guneak sustatzea udal-alorretan, hala unean-unean ad hoc sortutako mekanismoekin nola koordinazio-mahai tekniko bat sortuta, Udalean zein Udalaz gaindi herritarren partaidetzari lotutako gaietan lan egiten duten teknikariei zuzenduak.
Partaidetza-prozesu jakin eta zehatzak sustatu eta dinamizatzea, lurraldekoak zein sektorialak, halako eran non haiek aukera bihurtuko baitira behetik abiarazteko Iruñeko Udalaren Herritarren Partaidetzako Erregelamenduan aurreikusitako partaidetza-organoak: auzo-kontseiluak, kontseilu sektorialak eta Hiriko Gizarte Kontseilua.
Udal-kontseiluak sortzea, zenbait adin-talde eta gizarte-sektoretakoak –haurrak, gazteak, adinekoak eta berdintasuna–, haien arazoak berariaz lantzeko, eta sor daitezkeen bestelako kontseiluak sustatu, babestu edo koordinatzea, beste zenbait gai jorratze aldera (dibertsitate funtzionalak, auditoretza herritarra, ingurumena eta mugikortasuna, kultura, euskara, etab.).
Auzo-kontseiluak sortzea auzo bakoitzaren berezitasunei erreparaturik eta dinamizazio-plan bereziak garatuta alde geldoenetan.
Hiriko Gizarte Kontseilua sortzea.
Aurrekontu partizipatiboak sustatzea.
Behar diren aldaketak egitea arauetan, partaidetza modu malguan hedatze aldera maila guztietan.
Online partaidetza eta herri-galdeketak sustatu eta koordinatzea.
Laguntza ematea herritar guztiei irekitako ekitaldien bitartez herritarren partaidetza sustatzen duten elkarteei.
Boluntariotza sustatzeko programak indartu eta bultzatzea.
Elkarteei prestakuntza ematea teknologia berriei, kontabilitateari, diru-laguntzen bilaketari eta abarri buruzko ikastaroen bitartez.
Partaidetzarako tokiko behatoki bat sustatzea, edo kontseilu sektorial bat, partaidetzaren inguruko eztabaida- eta koordinazio-gune tekniko gisara, non presentzia izanen baitute erakundeak, gizarte zibilak eta ezagutzaren esparruak.
Ahalduntze- eta partaidetza-eskola bat sustatzea, politikariak, funtzionarioak, gizarte zibila, herritar-kolektiboak zein -entitateak eta sektore soziokomunitarioko profesionalak baliabidez hornitu eta gaitze aldera.
b) Berdintasuna
Partaidetza-prozesu baten dinamizazioa, Iruñeko Udalaren Emakumeen eta Gizonen arteko Aukera Berdintasunerako III. Plana diseinatze aldera.
Plan horren jarraipen- eta ebaluazio-mekanismoak diseinatzea.
Ekintza positiboko berariazko neurriak diseinatu eta sustatzea.
Sustapen-lana genero-ikuspegia txertatzeko zeinak bere administrazioaren politika, programa eta ekintza guztietan, maila eta fase guztietan.
Aholkularitza eta laguntza ematea zeinek bere administrazioko sailei eta haren mendean dauden gainerako erakunde eta organoei emakumeen eta gizonen berdintasunari buruz.
Dagokion lurralde-eremuan bizi diren herritarrak sentsibilizatzea emakumeen eta gizonen ezberdintasun-egoeraz eta berdintasuna sustatzeko abiarazi behar diren neurriez.
Proposamenak eta sustapen-lana egitea zeinek bere administrazioan berariazko programak edo zerbitzuak egokitzeko eta sortzeko, bereizkeria anizkoitza jasaten duten emakumeek oinarrizko gizarte-eskubideak izango dituztela bermatze aldera.
Proposamenak eta sustapen-lana egitea baliabide eta zerbitzu soziokomunitarioak sortu eta egokitzeko, emakumeei eta gizonei bizitza pertsonala, familia eta lana uztartzen laguntze aldera.
Norberaren lurralde-eremuan gertatzen diren bereizkeria-egoerak hautematea, eta egoera horiek errotik kentzeko neurriak diseinatzea eta sustatzea.
Erakunde publiko zein pribatuekin harremanak finkatzea eta partaidetza eta lankidetzarako bideak ezartzea, baldin eta erakundeon xedeek edo eginkizunek emakumeen eta gizonen berdintasuna erdiesten laguntzen badute.
Administrazioari atxikitako langileek emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan dituzten prestakuntza-beharrizanak diagnostikatzea, eta proposatzea kasu bakoitzean behar den prestakuntza-mota zein prestakuntza hori eskuratzeko orduan aplikatu beharreko irizpideak eta lehentasunak.
Solaskidetza emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan eskumenak dituzten erakunde, organo eta unitateekin, eta, bereziki, Nafarroako Berdintasunerako Institutuarekin.
Compañía kaleko zentroaren kudeaketa eta dinamizazioa.
Laguntza banatzea berdintasuna sustatzen duten entitateei, haien iraupena eta funtzionamendu egokia bermatze aldera (adibidez, Emakumearen Liburutegiari).
c) Gizarte Ahalduntzea:
Gazteria:
Gaztediaren Etxea mantentzea eta sustatzea (ikastaroak, aholkularitza, zibergela, etab.)
Iruña Gaztea III. Planaren erredakzioa eta garapena.
Gazteei zuzendutako programak garatzea, batik bat, haien ahalduntzea sustatzen ahal dutenak.
Babesa, gazteek garatutako ekimenei.
Entitate eta elkarteek gazteei zuzenduta garatzen dituzten jardueren sustapena (diru-laguntzak).
Sinergiak sortzea partaidetza-prozesuetan, dela unean unekoetan, dela sektorialetan.
Gazteriaren Tokiko Kontseilua sortzea.
Adinekoak:
Adinekoei zuzendutako programak garatzea, batik bat, haien ahalduntzea sustatzen ahal dutenak.
Sinergiak sortzea partaidetza-prozesuetan, –unean unekoetan eta lurraldekoetan– eta Adinekoen Kontseilua suspertzea.
Kultur aniztasuna:
Migratzaileei zein migratzaile ez direnei zuzendutako programak garatzea, batik bat, haien ahalduntzea sustatzen ahal dutenak.
Sinergiak sortzea partaidetza-prozesuetan, dela unean unekoetan dela lurraldekoetan.
Gai honi dagokion kontseilu sektoriala eratzea.
LGTBQI
LGTBQI kolektiboei –lesbiana, gay, transexual, bisexual, queer eta sexuartekoen kolektiboei– zuzendutako programak garatzea, batik bat, haien ahalduntzea sustatzen ahal dutenak.
Sinergiak sortzea partaidetza-prozesuetan, dela unean unekoetan dela lurraldekoetan.