Gizarte Ekintzako eta Komunitate Garapenerako Alorrak Udalaren gizarte-zerbitzuen sistema herritarren eskura jartzea ahalbidetzen du, herritarren beharrei erantzuna emanda, komunitate solidarioagoa, orekatuagoa eta gizarte-kohesio handiagokoa lortze aldera.
Herritarren sentsibilizazioa eta elkartasuna sustatzea, gizarte-kohesio handiago bat objektibatzeko tresna gisara. Topaguneak sortu eta iraunaraztea, pertsonek, taldeek eta elkarteek parte zein konpromisoa har dezaten auzoetako biztanleen bizi-baldintzen hobekuntzan.
Herritarrek nozitzen edo nozitu ahal dituzten premiazko gizarte-egoerei aurrera hartu eta antzematea, eta harrera egitea herritarrei gizarte-zerbitzuetako eta -orientazioko sisteman, auzo-unitateen bitartez.
Mendekotasun-egoeren prebentzioa, norberaren autonomiaren sustapena eta beren kabuz moldatzeko arazoak dituzten pertsonendako zein mendekotasuna dutenen arta, Etxez Etxeko Zerbitzuaren bidez edota mendekotasuna duten pertsonendako bestelako prestazioetara bideratuz.
Bazterturik gelditzeko arriskuan edo bazterturik dauden pertsonak gizarteratzeko eta lan munduan sartzeko ekintzak, ibilbide pertsonalizatuak osatuta. Prestakuntza- eta enplegu-programen garapena, aipatu pertsonen enplegagarritasuna hobetzeko, eta gizarte-enplegu babestuari buruzko proposamenen formalizazioa, haien gizarte- eta lan-sustapenari begira.
Pobreziari eta gizarte-bazterkeriari kontra egiteko ekintzak, batik bat, gizarte-larrialdiko egoerei aurre egitera bideratutakoak.
Bizileku-baliabideak gizarte-larrialdi baten edo haien inguruabar sozio-pertsonalen ondorioz gizarte-egoera ahulean dauden pertsonendako (adinekoendako apartamentuak, emakumeendako eta haien seme-alabendako etxebizitzak, etxerik gabeko pertsonendako udal-zerbitzua…), eta gizarte-larrialdiko etxebizitzak.
Haurrei eta familiei laguntzeko programak. Prebentzioa, detekzioa eta esku-hartzea adingabeen arrisku- edo babesgabetasun-egoeretan zein gizarte-gatazkakoetan.
Arreta intentsiboa, espezializatua eta pertsonalizatua, genero-bortizkeria nozitzen duten edo nozitzeko arriskuan dauden edota beren autonomia berdintasun-baldintzetan baliatzeko gizarte-zailtasunak dituzten emakumeendako eta haien seme-alabendako.
Garapenaren aldeko lankidetza eta nazioarteko elkartasuna garatzeko udal-politika.
Lankidetza-hitzarmenak Nafarroako Gobernuarekin.
Kanpoko finantzaketa-iturrien atzipena, gizarte zerbitzuen programak garatzeko.
Informazio-sistemak garatzea, gizartearen errealitatea ezagutu eta emandako zerbitzuen plangintzara eta ebaluaziora zuzendutakoak.