Kulturako, Hizkuntza Politikako, Hezkuntzako eta Kiroleko Alorrak hezkuntza sustatzen du bere eskumeneko maila desberdinetan, kultura sustatzeko jarduera guztiak bultzatu eta kudeatzen ditu, eta kirol-praktika sustatzen du herritarren artean.
a) Kultura
Kultur Plan Estrategiko berri bat sortu eta bultzatzea, Iruñeko kultur aberastasuna bere eginen duena, oso-osorik.
Iruñeko kultur bizitasuna sustatzea, azpiegiturak sorturik eta kalitatezko ekoizpenak programatuta.
Kultura sustatu eta hedatzea, Iruñeko hizkuntzetan lan eginda.
Kultur ekipamenduak sortu eta gizartearen partaidetza dinamizatzea.
Hiriko espazioa zabaldu eta indartzea, kultur xedeei begira.
Liburutegi publikoak eta irakurzaletasuna sustatzea.
Argitara ematea Udalaren argitalpen zientifiko eta dibulgaziozkoak.
Kolektibo profesionalen kultur jarduna indartu eta sustatzea.
Hiriko kultur erakunde eta entitateen ekimenak, funtzionamendua eta partaidetza bultzatzea.
Iruñeak berezko dituen gizarte- eta kultura-jarduerak sustatzea, hala nola Sanferminak eta ekitaldi tradizionalak.