Egungo udal-antolaketa 2015eko irailaren 14ko Alkatetzaren Dekretu baten bidez ezarria dago. Iruñeko Udalaren administrazio-antolaketa honako alor organiko nagusi hauek osatzen dute:
Gobernu Gardeneko Alorra. Alor hau alkatearen mende dago zuzenean.
Gainerako gobernu alorrak zinegotzi ordezkarien mende daude, haiei emandako eskumenekin bat.
Herritarren Partaidetzako, Berdintasuneko eta Gizartea Ahalduntzeko Alorra.
Gizarte Ekintzako eta Komunitate Garapeneko Alorra. Hari atxikia da Udal Laguntza Etxean SA merkataritza-sozietatea (ASIMEC).
Kulturako, Hizkuntza Politikako, Hezkuntzako eta Kiroleko Alorra. Alor horri atxikiak dira Iruñeko Haur Eskolak erakunde autonomoa eta Gayarre Antzokia Fundazioa.
Hiri Bizigarriko eta Etxebizitzako Alorra. Horren baitakoa da Birgaitze Bulegoa. Hari atxikiak dira Hirigintza Gerentzia erakunde autonomoa eta Pamplona Centro Histórico SA merkataritza-sozietatea.
Hiri Ekologiako eta Mugikortasuneko Alorra. Horri atxikia da Energia Agentzia – Energia Berdea.
Tokiko Ekonomia Jasangarriko Alorra. Horren baitakoak dira ekonomiaren, finantzen eta aurrekontuaren kudeaketa-organoak, bai eta Kontu-hartzailetza ere. Eta hari atxikiak dira Mercairuña SA eta Comiruña SA.
Herritarren Segurtasuneko eta Elkarbizitzako Alorra.