Memoria del Ayuntamiento de Pamplona 2013

Bide Segurtasuna

POLIZIA JUDIZIALAREN JARDUKETAK

2016an, Iruñean, 2.554 zirkulazio-istripu gertatu ziren. Horietatik, 145 harrapatze-istripuak izan ziren. Istripu gehienen ondorio nagusia kalte materialak izan ziren (2.022), baina zaurituak gertatu ziren bost istriputatik batean. Eta, hiru istriputan, heriotzak izan ziren. Hiru hildakoez gain, 659 zauritu gertatu ziren istripuetan: 611 arinak eta 45 larriak.

145 harrapatzeetatik, 81 semaforo-erregulaziorik gabeko oinezkoendako pasabideetan gertatu ziren; 28, galtzadan; 20, espaloi eta oinezkoendako bideetan; eta 16, oinezkoendako pasabide semaforodunetan.


2006

2007

2008

2009

2010

2011

2012

2013

2014

2015

2016

Istripuak

guztira

3.090

3.004

2.786

2.585

2.757

2.557

2.273

1.928

2.123

2.257

2.554

Harrapatze

istripuak

180

166

165

171

143

153

146

141

144

142

145


2006

2007

2008

2009

2010

2011

2012

2013

2014

2015

2016

Hildakoak

2

4

3

0

6

3

5

2

1

2

3

Zauritu
larriak

70

71

69

61

33

26

22

31

37

31

45

2016an, 431 etilometria-kontrol egin ziren, bai arau-hausteetan, auto-istripuetan eta prebentzio-kontroletan. Guztira 18.748 proba egin ziren: 18.067 negatiboak izan ziren, eta 681, berriz, positiboak.

2016an, bide-segurtasunaren aurkako 282 delitu izan ziren Iruñean; hau da, 2015ean baino 26 gutxiago. Gehienak auzitegietara bideratutako etilometria positiboen ondorioz izan ziren: 179 (2015ean, 192). Halaber, guztira 67 lagun atxilotu zituzten gidabaimenik gabe gidatzen ari zirelako (2015ean, 60), puntuak galdu izanaren ondorioz edo epai judizialez gidabaimenik gabe gelditu izanaren ondorioz, edo gidabaimenik ez izatearen ondorioz. Beste 16 lagun (29, 2015ean), arduragabekeriaren ondorioz lesio-delitua egiteagatik. Horrez gain, 8 delitu egin ziren (13, 2015ean) etilometria-kontrola egiteari uko egiteagatik; bost, hirian ausarkeriaz gidatzeagatik (2015ean bezainbeste); bat, substantzia estupefazienteen eraginpean gidatzeagatik (2015ean, 3); eta hiru, homizidio-delitu (2015ean, 2), arduragabekeriaz jokatzearen ondorioz. Berriz ere gainditu zuen norbaitek hiriko abiadura-muga orduko 60 kilometrotan baino gehiagotan. 3 aldiz gertatu zen hori 2016an, eta behin, 2015ean, eta behin ere ez, 2014an.

2016an, Udaltzaingoak 149 droga-proba egin zituen; 45etan emaitza positiboak izan ziren, baina bakar bat bideratu zen auzitegietara.

Horrez gain, 1.746 zirkulazio-kontrol egin ziren: abiadura radarrarekin kontrolatzea (1.173), dokumentazioa (62), eskola-garraioa (30), hainbat arau-hauste (211) eta etilometriak (270).

Bestalde, trafiko alorreko talde teknologikoak 365.519 ibilgailu kontrolatu zituen radar mugikorrarekin 1.579 kontroletan; guztira, 1.113 salaketa jarri ziren. Gainera, kabina finkoetan kokaturiko radarrek 4,5 milioi ibilgailu baino gehiago kontrolatu zituzten; haietako 2.376ri salaketa jarri zitzaien, eta kasu bakar batean gertatu zen deliturik. Azkenik, visual car tresnaren bidez (ibilgailu ofizial batean ezarritako tresna batek ibilgailuetako matrikulak irakurtzen ditu), 288 auto atzeman ziren asegururik gabe, lapurtutako 3 eta 221 gaizki aparkatuta, salaketa jaso zutenak. Gainera, semaforo batzuetan jarritako argazki-gorri deritzon sistemarekin, 8.102 irudi tratatu, eta 1.033 salaketa egin ziren. Autobus-geltokiaren aurrean, badago aldi baterako aparkatzeko moldatua dagoen eremu bat, bidaiarien joan-etorria errazteko; bada, eremu horretan 552 salaketa jarri ziren; 2015ean, aldiz, 715.