Memoria del Ayuntamiento de Pamplona 2013

Tokiko Ekonomia Jasangarria

Tokiko Ekonomia Jasangarriko Alorrak funtzio publikoaren garapen egokia kudeatzen du, eta populazioari buruzko tresnak zein prozedurak bideratzekoak zuzentzen ditu. Alorra, halaber, ahal den eraginkortasunik handiena lortzen saiatzen da, udal-baliabideen kudeaketan. Tokiko ekonomia sustatzen saiatuko da jasangarritasunaren ikuspegitik eta arreta berezia emanda gizarte-ekonomiaren eta ekonomia solidarioaren sektoreri zein tokiko merkataritzari, bai eta turismoa indartzeari ere.

a) Giza baliabideak:

  • Plantilla organikoa.
  • Lan- eta administrazio-kontratuak.
  • Harremanak sindikatuen ordezkaritza-organoekin.
  • Laneko arriskuen prebentzioa.
  • Lan-osasuneko ikuskaritza.
  • Nominak.
  • Atezaintza.
  • Aktak.
  • Osoko Bilkurako Idazkaritza Nagusia.
  • Hauteskundeei buruzko Legeak hauteskundeetarako udalei egozten dizkieten zereginak.

b) Ogasuna, Gizarte Ekonomia, Enplegua, Merkataritza eta Turismoa:

Ogasuna

  • Aurrekontuei buruzko proiektu eta ikerlanak.
  • Tributuen gaineko ikerlanak.
  • Inbertsioei buruzko azterlanak.
  • Baliabide ekonomikoak.
  • Diruzaintza.
  • Errentamenduak.
  • Aseguruak.
  • Finantzaketa.
  • Kontu-hartzailetza.
  • Tributuen kitapena.
  • Diru-bilketa.
  • Kontabilitatea.
  • Ondarea.
  • Inbentarioa.
  • Erosketak.
  • Diru-laguntzen kudeaketa.
  • Europar Batasunaren inguruko aferen kudeaketa.

Gizarte Ekonomia, Enplegua, Merkataritza eta Turismoa

  • Bultzada gizarte-ekonomiari eta ekonomia solidarioari.
  • Enplegua eta enpresa berriak sortzeko proiektuendako laguntza, lanpostu berriak sortzeko prestakuntza-programa eta udal-merkatuetako marketin-plana.
  • Merkataritza-erakargarritasunerako planaren garapena, merkataritza-jarduna sustatzeko auzo guztietan.
  • Lankidetza-proiektuak sustatu, koordinatu eta egitea, erakunde publiko eta pribatuekin batera, sektorea indartze aldera.
  • Dinamizazio-kanpainak, merkataritzaren eta turismoaren arteko koordinazioa, informazioaren hobekuntza eta artisautzaren sustapena.
  • Enpleguaren aldeko Toki Itunaren garapena hiriko merkataritzan.
  • Barruti gotortua dinamizatzeko planaren sustapena.
  • Turismoa sustatzeko neurriak planifikatu eta bultzatzea.
  • Turismo-azpiegituren koordinazioa (turismoa erakartzeko guneak, aterpetxeak, etab.).
  • Iruñeko turismo-eskaintza ezagutarazteko jarduketak.
  • Azoka- eta biltzar-jarduna sustatu eta bultzatzea.
  • Hiriko espazioa zabaldu eta indartzea, turismo-xedeei begira.
  • Barruti gotortuaren sustapena, kultur turismoaren produktu gisara.
  • Iruña nazioko foroetan zein nazioartekoetan ezagutzera emateko jarduera eta ekitaldien antolamendua.
  • Gastronomiari lotutako ekitaldiak sortu eta halakoei laguntza ematea urte osoan zehar.
  • Erromesei harrera egin eta kultur eta aisiako jarduerak antolatzea Donejakue Bidearen erakargarritasunari eusteko.