Gobernu Gardeneko Alorrean, funtsean, orain arte Alkatetza Kabineteak eta Udal Gerentziak zituzten eginkizunak eta eskumenak elkartzen dira, eta haiei beste eginkizun batzuk gehitzen zaizkie. Hari ematen zaio Udalak Asociación Navarra de Informática Municipal, S.A. (ANIMSA) merkataritza-sozietatearekin dituen harremanen ardura, bai eta Arartekoarekin zein Kontuen Ganberarekin dituenena ere. Alor hau Alkatearen mende dago zuzenean. Helburu nagusia da gobernu-era berria sortzea, oinarritzat hartuta erabateko gardentasuna, informazioa eskuratzeko erraztasuna eta gizarte-partaidetza udal-erabakietan. Horrez gain, udal-administrazioaren modernizazioa, koordinazioa eta arrazionalizazioa sustatuko ditu. Alorrak lau lan-esparru ditu:
a) Alkatetza Kabinetea, Protokoloa eta Komunikazioa
Alkatearen aholkularitza, laguntza eta idazkaritza.
Erakundeekiko eta kanpoko harremanak.
Protokoloa.
Kanpora begirako jarduketen koordinazioa eta gainbegiratua.
Hiriko ekitaldi ofizial eta ospakizunen zuzendaritza.
Iruñeko Udalaren eta hiri senidetuen arteko harremanen sustapena.
Alkatetzako kontuak.
Udal-jarduna helaraztea herritarrei, dela bere bitartekoak baliatuz dela komunikabideen bidez.
Egun ditugun komunikazio-tresnen zein etorkizunean izan daitezkeenen koordinazioa eta dinamizazioa, bai eta zeregin horretan ari diren udal-langileena ere.
b) Administrazioaren Koordinazio Teknikoa – Udal Gerentzia
Aldian-aldian gobernu-alorren funtzionamenduaren koordinazio teknikoa egitea Koordinazio Teknikorako Mahaiaren bidez, bertan alor guztietako zuzendariek parte hartuta; alorretarako elkarguneak proposatuko ditu, halakorik izan ezean. Aipatu mahai horretan, parte-hartzaile iraunkorrak izanen dira Berdintasuneko eta Hizkuntza Politikako zerbitzuak, ziurtatzeko era egokian ezartzen direla hala zeharkako jardun-planak nola erabilerraztasun unibertsala bermatzeko ekintzak.
Administrazio elektronikoaren ezarpena eta Udalak ANIMSArekin dituen harremanak ordenatu eta gidatzea.
Alor bat baino gehiago ukitzen dituzten diru-laguntza estrategikoetarako lerro izateko hautagaitzen buru eta koordinatzailea izatea.
Iruñeko Udaleko memoriak.
Harremanak Arartekoarekin eta Kontuen Ganberarekin.
Errolda.
Erregistroak.
Izatezko bikoteen erregistroa eta ezkontza zibilak.
Herritarrendako Arreta Zerbitzua.
Udal Agiritegia.
Jarduera-planak proposatu eta Udalaren helburuak gauzatzea, eta horiek betetzeko behar diren baliabideak esleitzea, dagozkien aurrekontu-arauekin bat.
Udalak bere gain hartutako konpromisoak eta adierazleak betetzearen jarraipena, alor guztiekin lan eginik eta aginte-taula integral bat osatuta.
Udaleko zerbitzuen kalitatea helburu duten jarduketak betetzeko sustapena eta gainbegirada.
Jarduketa-planen ebaluazioa, haiek aldatzeko edo bertan behera uzteko behar beste proposamen eginda.
Alorrei urtean-urtean esleitu behar zaizkien baliabideei buruzko proposamena, aurrekontuetan.
Gobernu-organoei proposatzea haien eskumenen esparruan dagozkien aferak.
Gobernu Batzarrari proposatzea, hark oneste aldera, hala xedapen-proiektu orokorrak nola haren eskumenen esparruan dagozkion gainerako proposamenak.
Hala behar izatera, antolaketa-aldaketei buruzko txostena egitea, alorren eta departamentuen antolaketa- eta egitura-proiektuak barne hartuta.
Aplikazio informatiko berriak abiaraztea, herritarrekiko harremanak hobetze aldera.
c) Soziologia
Azterketa soziologikoak egitea informazioa jasotzeko hiriko gizarte-egoeraz eta haren eraldaketez (pobrezia eta haren irismena, etxebizitza, euskararen ezagutza eta erabilera, demografia-bilakaera…), hori guztia, erabakiak hartzeko era hobetze aldera.
Herritarren Behatokiaren eraketa.
Herritarrek parte hartzeko prozesu guztiak erraztu eta babestea, babes teknikoa emanez Herritarren Partaidetzako, Berdintasuneko eta Gizartea Ahalduntzeko Alorraren jardunari.
d) Udal Aholkularitza Juridikoa
Zuzenean Alkatearen mende arituta, titularrak (zuzendaria) Toki Araubidearen Oinarriak Arautzen dituen Legeak egozten dizkion eginkizunak izanen ditu: Alkatearendako, Tokiko Gobernu Batzarrarendako eta zuzendaritza-organoendako laguntza eta aholkularitza juridikoa, defentsaren zuzendaritza eta ordezkaritza epaiketetan eta kontratazioa.
Bere eginkizunak gauzatuta, titularrak (zuzendaria) behar diren zerbitzuko aginduak eta jarraibideak emanen ditu.
Zuzenean Aholkularitza Juridikoaren Zuzendaritzaren mende arituta, Tokiko Gobernu Batzarrari laguntzeko organoaren Titularrak Toki Araubidearen Oinarriak Arautzen dituen Legeak egozten dizkion eginkizunak izanen ditu, bai eta zerbitzu juridikoak koordinatzekoak ere.