
Iruñeko Udalaren Osoko Bilkura alkateaz eta 26 zinegotzi hautetsiez osatua dago. Alkatea da bilkura-burua. Ohiko osoko bilkurak hil bakoitzaren lehen ostegunean egiten dira, 16:30ean hasita, eta hil bakoitzaren hirugarren ostiralean, 9:30ean. Abuztuan ez da osoko bilkurarik egiten.
2016an, 15 bilkura egin ziren. Osoko bilkurak jendaurrekoak dira; horrenbestez, nahi duen jende oro joan daiteke bilkuretara. Osoko bilkurak, gainera, Iruñeko Udalaren webgunearen bidez ematen dira (www.pamplona.es), eta aurreko bilkurak kontsultatzeko aukera ere badago.
| Bilkurak | 2012 | 2013 | 2014 | 2015 | 2016 |
|---|---|---|---|---|---|
| Ohikoak | 15 | 12 | 17 | 9 | 11 |
| Bereziak | 3 | 7 | 1 | 8 | 4 |
| Eratzaileak | - | - | - | 1 | - |
| GUZTIRA | 18 | 19 | 18 | 18 | 15 |
| Hartutako erabakiak | 247 | 241 | 189 | 168 | 163 |