Memoria del Ayuntamiento de Pamplona 2013

Hiri Bizigarria eta Etxebizitza

Hiri Bizigarriko eta Etxebizitzako Alorrak hiria lurraldean sortzea nahi du, hiri-antolamendua planifikatuz eta kudeatuz, xede hartuta naturaguneen eta ondare historiko, kultural eta artistikoko ondasunen babesa, hiri-ingurunearen kalitatearen hobekuntza, eta ekonomia jasangarria eta gizarte-kohesioaren sustapena. Halaber, herritar guztiek etxebizitza duina eta egokia izan dezatela bermatzen laguntzen du; Udalaren alor guztietako proiektuei dagozkien obrak kontratatu eta betearazten ditu, funts publikoak ahalik eta eraginkortasun handienaz erabil daitezen; eta behar bezala mantendu eta kontserbatzen ditu hiriko ondarea eta azpiegiturak, herritarrek ondasun publikoak baliatze aldera.

a) Hirigintza, Etxebizitza eta Birgaitzea

Hirigintza:

  • Plangintza eta Kudeaketa Zerbitzua.
  • Hiri-plangintza eta -antolamendua.
  • Plangintzaren garapena eta kudeaketa.
  • Hirigintza-diziplinako Zerbitzua.
  • Hirigintza-lizentziak.
  • Jarduera-lizentziak.
  • Irekitzeko lizentziak.
  • Eremu publikoa obrak direla-eta okupatzeko lizentziak.
  • Aurri-egoerak eta eraikuntza-patologiak.
  • Betearazpen-aginduak eta ordezko betetzeak, berezko dituen eskumenei dagozkien gaietan.
  • Legezkotasunaren kontrola, aurreko gaietan.
  • Alor honi lehen egotzitako eginkizunen segimendua eta gainbegiratua, baldin eta Udalaren erakunde autonomoen eta enpresen bidez kudeatzen badira.

Etxebizitza eta Birgaitzea:

  • Etxebizitza Bulegoa sortzea eta gizarte-alokairuko etxebizitza-politika sustatzea.
  • Bitartekaritza ahalbidetzea etxegabetze-kasuetan.
  • Udalarenak diren etxebizitzen kudeaketa, herritarren zerbitzura jarrita.
  • Udal-etxebizitzen birgaitze-, mantentze- eta kontserbazio-lanak.
  • Jarduketa guztien koordinazioa, etxebizitza- zein birgaitze-esparruetan.
  • Udal-ondasunak besterentzea eta behar diren desjabetzeak egitea igogailuak jartzeko bizitegi-eraikinetan.
  • Hutsik dauden etxebizitzen udal-errolda sortu eta egunean edukitzea.
  • Jarduketak sustatzea hutsik dauden etxebizitzak alokairuan jartzeko.
  • Hipoteka Bitartekaritzako Bulegoan laguntzea Iruñean kalteturik dauden familien alde, Nafarroako Gobernuko zerbitzu baliokidearekin lankidetzan.

b) Proiektuak, Obrak eta Hiri Kontserbazioa:

Proiektuak eta Obrak:

  • Azterlanak egin eta eta proiektuak erredaktatzea.
  • Eraikitzeko zein urbanizatzeko obrak egitea.
  • Aparkalekuen emakida eta eraikuntzaren segimendua sustatzea, funtzionatzen hasi bitartean.
  • Hiriko ondarea eta azpiegiturak birgaitu eta zaharberritzeko obrak eta proiektuak gauzatzea, herritarrek ondasun publikoak baliatze aldera.
  • Lankidetzan aritzea hala Hiri Ekologiako eta Mugikortasuneko nola Herritarren Segurtasuneko eta Elkarbizitzako alorrekin mugikortasun jasangarriko politikak ekarriko dituen eraldaketa fisikoak diseinatu eta egiteko orduan (autobus-erreiak, bidegorriak, oinezkoen ibilbideak…).
  • Oztopo arkitektonikoak kentzea, beste garraiobideetarako irisgarritasuna hobetuta.
  • “Iruñeko Paisaiari buruzko Plana”bultzatzea, lehentasuna emanez harresi-multzoaren inguruneari.

Hiri-kontserbazioa:

  • Kontserbazio- eta mantentze-lanak (bide publikoak, lorategiak, harresiak, hiri-altzariak, eraikinak, igogailuak eta berokuntza). Plan bat eginen da zerbitzuak publiko bihurtzeko.
  • Mantentze-lanetarako kontratuen kontrola.
  • Ibilgailu-parkea.
  • Hiriko argiteria (kontserbatze- eta mantentze-lanak).
  • Hiriko garbiketa.
  • Biltegi-parkea.
  • Honako hauen gastuak: ur-kontsumoa, zabor-tasak, ureztatzeko ura eta elektrizitate-harguneak zein -kontsumoa.
  • Aparkalekuen emakiden segimendua eta haien ustiapenaren kontrola.
  • Zangak egin eta mantentzea.
  • Pasabideak.
  • Administrazio-emakidaren araubidepean aparkatzeko tokiak erabiltzeko lagapenen segimendua eta kontrola –esleitu aurretikoa zein ondorengoa-, eta Autobus Geltokiaren administrazio-emakidaren segimendua.