Memoria del Ayuntamiento de Pamplona 2013

Eremu Publikoaren Kudeaketa

JARDUERAK EREMU PUBLIKOAN

2016. urtean, 840 jarduera baimendu ziren eremu publikoan. Horrek erakusten du jardun handia dagoela Iruñeko kaleetan, urte osoan zehar. Baimena eman aurretik, auzokideei erasaten ez dietela baieztatzen da, edo, bestela, erasanak ahalik eta txikienak izan daitezen behar diren neurriak exijitzen dira. Eremu publikoan jarduerak egin dituzten entitateek, pertsonek eta elkarteek oro legearen arabera eratuak egon behar dute, eta izena emanik egon Herritarren Segurtasuneko eta Elkarbizitzako Alorreko Ikuskizun eta Josteta Jardueretarako Enpresen Erregistroan.

Udalak eremu publikoan antolatzen dituen jardueren adibide bat San Blas eguna da, egun horretan 21 postu jartzen baitira San Nikolas plazan eta San Migel kalean, Sarasate pasealekuaren eta San Nikolas plazaren artean, opilak eta gozoak saltzeko, goizeko 09:00etatik gaueko 09:00etara. Beste adibide tradizional bat gaztainen salmenta da. Udalak, izan ere, 12 kokaleku eskaintzen ditu; gehienak, Alde Zaharrean daude.

Halaber, Udalak urtero baimenak ematen ditu produktuak postu finkoetan eta salmenta ibiltarian saltzeko sanferminetan, hiriko auzoetako jaiak ospatzeko, inauteriak ospatzeko, eta Landabengo azokan, etab.etan saltzeko.

Baimendutako jarduerak

2012

2013

2014

2015

2016

Kirol-jarduerak

38

64

52

61

68

Eskeko mahaiak eta mahai informatiboak

44

51

54

67

59

Kultur jarduerak

26

12

5

15

12

Erakusketak eta publizitate-kanpainak

15

40

33

43

39

Informazio- eta publizitate-autobusak

31

27

48

33

17

Merkataritza-jarduerak

36

20

33

38

31

Festa-ekitaldiak

208

235

274

254

271

Desfileak

55

50

59

90

68

Filmaketak

13

15

17

19

24

Auzoetako festak

12

11

11

12

11

Askotariko baimenak

72

9

54

30

28

Terrazak

73

117

147

174

168

Jarduerak Sanferminetan

91

91

44

48

44

Guztira

714

742

831

907

840

TERRAZAK ETA ELEMENTUAK EREMU PUBLIKOAN

2016ko bukaeran, 676 lizentzia emanik zeuden eremu publikoan terrazak jartzeko, eta 91 lizentzia, bestelako okupazioetarako (loreontzi-euskarriak, erakustokiak, etab.), Eremu publikoan terrazak eta ostalaritzari nahiz dendei lotutako beste elementu batzuk jartzea arautzen duen ordenantza 2013ko urtarrilean indarrean sartu zenetik, data hori baino lehenagoko lizentziak berrikusten ari dira, ordenantzarekin bat datozen ikusteko.

MANIFESTAZIOAK ETA ELKARRETARATZEAK

Bilera Eskubidea arautzen duen eta apirilaren 21eko 9/1999 Lege Organikoak aldatu zuen uztailaren 15eko 9/1983 Lege Organikoa betez, Herritarren Segurtasuneko eta Elkarbizitzako Alorrak txostena ematen du Gobernu Ordezkaritzak Iruñean baimendutako elkarretaratze eta manifestazio guztiei buruz, eta, zirkulazioa kontrolatzen du haietan, normaltasunez egin ahal izateko. Guztira 841 ekitaldi egin ziren: 743 elkarretaratze eta 98 manifestazio.

SANFERMIN FESTAK

Sanferminetarako plan orokorrak babes zibilaren ekintza nagusiak zehaztu ditu; hots, egitarauan ageri diren ekitaldiak eta jaietako eguneroko bizitza babestu eta zaintzea, bai eta ekintza zehatzagoak ere, hala nola bide-zirkulazioa berregituratzea. Babes zibileko 124 laguntzaile kontratatu ziren jaietarako (naranjito deritze), sarbideak kontrolatzeko lanetan, zaintzan, hainbat ekitaldiren laguntzan eta objektu galduen bulegoan aritzeko. Halaber, berariazko bi kontratu egin ziren, obra-hesien eta osagarrien inguruan, hainbat eremu babesteko, hala nola harresiak, su artifizialak, ganadu-feria, Gaseko eskortak, hiribus-geralekuak eta lorategiak; kontratu bata hornikuntza eta garraiorako da; eta bestea, berriz, hesiak nahiz osagarriak jarri, mantendu eta kentzeko.

Feria-lekua, zazpigarren urtez jarraian, Runa parkean ezarri zen, 30.000 metro koadrotik gorako azalera batean, Arrotxapeko eta El Vergel zubien artean, hitzarmen bidez Erruki Etxeari lagata. 76 atrakzio ezarri ziren. Aurreko urteetan bezala, kalean ere salmentarako postu finkoak baimendu ziren. Zehazki, 152 postu Taconeran jarri ziren; 7, II. Zabalguneko hainbat tokitan; eta 5, San Nikolas plazan.

Gainera, handitu egin zen eremu publikoan festari eskainitako aldea, toki hauetan guztietan baimendu baitziren festaguneak: Vistabellan, San Jose plazan, Errekoleten plazan, San Frantzisko plazan eta Basotxoan; Antoniuttiko ostalaritza-instalazioak ere baimendu ziren.

ERASO SEXISTEN AURKAKO KANPAINA

Udalak garatutako “Eraso sexistarik gabeko jaien alde” kanpainaren baitan, parte-hartzaile guztiei gogoratu zitzaien Udalak konpromisoa daukala ez onartzeko, eta irmotasun handiz jazartzeko, festak gozatzean emakumeen askatasuna, segurtasuna eta berdintasuna kaltetzen ahal dituzten portaerak oro. Ekainean, ondoko mezua erakusten zuten kartelak jarri ziren hiriko sarbideetan:“Pamplona no tolera las agresiones sexistas / Iruñeak ez du eraso sexistarik onartzen”.

GANADU FERIAK

Sanferminetako ganadu-feria tradizionala uztailaren 7an egiten da, San Fermin egunean, Iruñeko Agustindarren industrialdeko 14.300 m²-ko lursail batean; Espainiako iparraldeko garrantzitsuenetako bat da. Zaldi-aziendarena da feria: zaldiak, zaldikumeak, astoak eta mandoak. Autonomia-erkidego desberdinetako abeltzainak, tratulariak eta zaldi-zaleak joan ohi dira. 154 eskorta jarri ziren, eta 56 abeltzain joan ziren, guztira 653 abelburu eramanda.

Urteko bigarren ganadu-feria sanmigeletakoa da, irailaren 29an egiten dena, hori ere Iruñeko Agustindarren industrialdean. Orduan, 91 eskorta arrunt, 12 bikoitz eta hipodromo bat, abereak erakusteko, jarri zituen Udalak. 2016an, 267 abelburu erregistratu ziren.

ERREGEEN KABALKADAS

Segurtasun-neurriak hartzen dira, kabalkadak egiten duen ibilbidean istripurik ez izateko. Ibilbidea Foruen plazatik Gazteluko plazaraino doa. Adibidez, babes-hesi bat paratu zen; guztira 1.400 hesi iraulezin. Halaber, orgetan lurrerainoko oihalak jartzea exijitu zen, eta kabalkadako mutilek alboak zaintzea.

KALEKO PLAKAK JARTZEA

Kaleen identifikazioari dagokionez, hainbat plaka aldatu ziren Mendillorriko kaleetan, gaztelaniak eta euskarak presentzia bera izateari buruzko udal-ordenantza betetze aldera. Halaber, plaka berriak jarri ziren izendapen berria emandako kale, plaza edo parkeetan: Julián Arteaga kalea, Askatasun plaza, Felix plaza, Maiatzaren Lehenaren plaza, Serapio Esparza parkea, Nafarroako Erresumaren Lorategietako plaza, Fuente de la Teja kalea eta Fuente de la Teja zeharkalea.

LANDABENGO AZOKA

Beste urte batez ere, Landabengo azokak jardunean jarraitu zuen. Guztira 183 salpostu ipini ziren beste horrenbeste titularri esleituta, eta 10.000 pertsona inguru bertaratu ziren egun bakoitzean. Zehazki, 73 postu produktu jangarrien eremuan jarri ziren, eta 110 jangarriak ez diren produktuak saltzeko izan ziren. Ostalaritza-jarduerak ez daude baimenduak. Urteko igande guztietan dago zabalik, uztail eta abuztukoetan izan ezik, 09:00etatik 14:30era.

OBJEKTU GALDUAK

Herritarrek horra eramaten dituzten objektu guztiak erregistratu egiten dira datu-base bakar batean. Gehienak, polizia-zerbitzuek, posta-bulegoek, eskualdeko hiri-garraioaren enpresa esleipendunak eta merkataritzaren arloko beste entitateek –hipermerkatuek kasu– entregatzen dituzte. Objektuak udal-egoitzetan gelditzen dira gordailuan, eta langileak jabeak aurkitzen saiatzen dira. 2016an, 7.714 objektu erregistratu ziren; 2015ean, berriz, 6.816. Jabeei 3.714 itzuli zitzaizkien (2015ean, 3.233).