Memoria del Ayuntamiento de Pamplona 2013

Hiri Ekologia eta Mugikortasuna

Hiri Ekologiako eta Mugikortasuneko Alorra hiriko herritarrentzat osasungarria izan behar duen ingurune bat mantentzeaz arduratzen da, osasun-, higiene- eta ikuskapen-baliabideak erabilita, eta hiri-eredu jasangarria sustatzen du, bai Udalaren jarduketa, ondare eta baliabideetan bai hirian berean gauzatuko dena. Mugikortasun jasangarriko departamentu berezi bat sortzea, ahalbidetzeko, hala arauen ikuspegitik nola hirian esku-hartzeari dagokionez, herritarrak modu jasangarri eta eraginkorrean mugitzea, betiere lehenetsita oinez, hiri-garraioan edo bizikletaz ibiltzea, garraio motordun pribatua erabili ordez. Azkenik, Iruña, udal-mailan, autosufizientea izatea sustatu behar du, energiari dagokionez, efizientzia- eta jasangarritasun-irizpideetan oinarrituta.

a) Osasun-zerbitzuak eta osasuna sustatzekoak

  • Ingurumenaren ikuskapena (ura, airearen kutsadura, zaratak...).
  • Elikagaien ikuskapena (prestaketa, salmenta eta kontsumoa).
  • Zoonosia (animalien populazioaren eta haien gaixotasunen kontrola).
  • Epidemiologia (osasun-inkestak, elikadurazko toxiinfekzioak, osasun-heziketa).
  • Desinfekziorako eta intsektu eta arratoiak hiltzeko parkea.
  • Komun publikoak.
  • Bainuetxeak.
  • Bilketa bereziak.
  • Laborategia (analisi kimiko eta mikrobiologikoak).
  • Hilerria

b) b) Hiri Ekologiako Zerbitzua

  • Jasangarritasuna sustatzea hirian eta Udalean.
  • Pasabide ekologikoen sare bat sortzea, natura integratzeko hiri eraikian.
  • Hiriko biodibertsitatea babestea, eta hiriko natur ondarea iraunarazten laguntzea, bai eta animalien eskubideak zaintzea ere.
  • Jasangarritasunean murgiltzeko prozesua abiaraztea, udal-arau eta -aurrekontu guztietan eragin behar duen Agenda 21 partizipatibo eta irisgarri bat baliatuta.
  • Jasangarritasun-irizpideak eranstea udal-kontratu guztietan eta zerbitzu publikoen kudeaketan.
  • Pobrezia energetikoaren kontra borrokatzea.
  • Komunitate-konpostajeko guneen sarea bultzatu eta garatzen laguntzea.
  • Hiriko komunitate-baratzeen sarea garatu eta kudeatzea.
  • Ingurumen-heziketako programak sustatu eta egitea, herritar guztiei zuzenduta: hala adingabeei, ikastetxeen bidez, nola helduei, Ingurumen Museoa eta beste zenbait tresna baliatuta.

c) Mugikortasuna

  • Hiriko mugikortasunaren segimendua egin, berariazko azterlanak enkargatu eta jarduteko proposamenak diseinatzea.
  • Mugikortasuna diseinatzea Hiri Bizigarriko eta Etxebizitzako zein Herritarren Segurtasuneko eta Elkarbizitzako alorrekin eta Iruñerriko Mankomunitatearekin batera, eta eredu berriaren inguruko prestakuntza eta hedapena planifikatzea.
  • Arauetan (Zirkulazio Ordenantza) behar diren aldaketen gidaritza, eta aldaketen sustapena udal-eskumeneko esklusiboak ez diren arauen kasuan (Hiri Mugikortasun Jasangarrirako Plana).
  • Herritarren kontseiluen, Hiriko Kontseiluaren eta Mugikortasun Jasangarriaren Behatokiaren erabakitzeko ahalmena sustatzea, mugikortasuna ukitzen duten esku-hartzeetan.
  • Bultzada ematea ibilgailuen zirkulazioa baretzeari eta bizikletaren erabilerari, horretarako baliatuz Udalaren arau-, ondare- eta tributu-tresnak.
  • Hiri Ekologiako Zerbitzuaren ingurumen-hezkuntzako plana zabaltzea, mugikortasun jasangarria ere barne har dezan.
  • Nbici-BiziZ zerbitzuaren bideragarritasuna aztertzea eta proiektua birformulatzea, hiri-mugikortasuneko plan zabalago baten barnean sartuta.
  • Eskola-bide seguruen sorrera sustatzea, ikastetxeekin elkarlanean.
  • Egungo bidegorri-sarea aztertu eta aldaketak sustatzea, Iruñerriko Mankomunitatearekin eta Hiri Bizigarriko eta Etxebizitzako zein Herritarren Segurtasuneko eta Elkarbizitzako alorrekin elkarlanean.
  • Oinezkoen pasealekuak –inguruko herrietakoekin lotuak– egitea, Iruñeko auzoak elkarrekin modu seguru eta atseginean lotze aldera.
  • Jabari publikoko informazio- eta publizitate-euskarrien emakida.

d) Energia Berdea

  • Energia-eraginkortasuna sustatzea hala Udalean nola hirian. Udaleko energia-kontsumoak kontrolatu, eta haiei lotutako udal-ekimen guztietan parte hartzea: energia-hornidurako kontratuetan, eraikinen mantentze-jardueretan, eraikin berrien proiektuetan... Hori guztia, Hiri Bizigarriko eta Etxebizitzako Alorrarekin batera.
  • Energia-autoekoizpena sustatze aldera, udal-arauak aldatzea –eta foru erkidego mailan egiteko ere bultzatzea–, energia-autokontsumorako ereduak ahalbidetuz zergen eta finantzaketaren bitartez.
  • Aztertzen hastea energia-kontratuak energia berriztagarriak ekoizten dituzten kooperatibekin egiteko aukera.
  • Berariazko helburua: Energia Merkaturatzeko Udal Enpresa bat sortzea, honako eginkizun hauekin:
  • 1. Egungo instalazio fotovoltaikoa kudeatu eta hura hedatzen saiatzea Udalaren eskura dagoen ondarea baliatuta.

    2. Erraztasunak ematea herritarrek eta gizarte-eragileek energia berdea erabil dezaten (energia-aholkularitza).

    3. Modu aktiboan bultzatzea ekoizle berriak elkarrekin sarean ari daitezen, ekoizle txikien kooperatiba baten sorrera sustatuz, Udalaren babes juridikoaren pean.

    4. Sortzekoa den enpresa merkaturatzaileak eragindako diru-sarrerak berrinbertitzea pobrezia energetikoari aurre egiteko programetan.