Memoria del Ayuntamiento de Pamplona 2013

Babes Zibila

UHOLDEEI AURRE EGITEKO PLANA

2016. urte osoan zehar ez da beharrezkoa izan Uholdeei aurre egiteko Plana aktibatzea, Elortz eta Arga ibaien ur-emariek ez baitituzte gainditu horretarako ezarritako gutxieneko mugak. Udalak ‘NOE’ informatika-aplikazioa erabiltzen du, Tesicnor enpresak 2013an garatu zuena. Uholdeak direnean, egin beharreko lanak agindu eta arintzeko aukera ematen du, larrialdi-mailen arabera.

IBAIEN GARBIKETA

Arga eta Elortz ibaietan garbiketa-lanak egin ziren; hau da, zuhaitzak eta adarrak kendu ziren, izan daitezkeen uhaldiek ahalik eta kalterik txikienak eragin ditzaten ibaiek zeharkatu eta uholdeak gerta daitezkeen auzoetan. Gainera, hiriko leku adierazgarri batzuetako baldintza estetikoak hobetu ziren, eta Argari dagokionez, zaldainetako irisgarritasun-baldintzak bermatu ziren, ibaia zeharkatzeko.

2016an, sei aldiz esku hartu zuen Udalak ibaietan, eroritako zuhaitzak kentzeko zein animalia hilak ateratzeko. Zehazki, Beritxitu aldean eskua hartu zen, hilerriaren eta Sanduzelai auzoaren arteko tartean, martxoan, tamaina handiko zuhaitz bat erori eta zeharka geratu baitzen ibilguan. Hilabete berean, ibaiertzean, Club Natación elkarteko zaldainetatik hurbil, usteltzen ari zen ardi bat kendu zuten. Maiatzean, aldiz, Landaben aldean, ibai-pasealekuan, Miluzeko zubiaren errepidetik hurbil, hantxe eroritako zuhaitz bat kendu zen, jendearen joan-etorria oztopatzen zuelako.

Bestetik, otsailean, azaroan eta abenduan, adarrak eta zaborrak kendu zituzten Club Natación elkarteko zaldainetatik eta aldameneko plaiatik.

IZOTZ- ETA ELUR-PLANA

Elurrei eta izotzei aurre egiteko Plana eguraldi-baldintzek behartuta gaitzen da, eta xedea da eguraldi txarrak herritarren eguneroko bizimodua ahalik eta gutxiena ukitzea, zerbitzu publikoak dauden lekuetarako sarbideetan, bereziki. Planaren baitan, Iruñeak 220 pertsona ditu atxikiak garbiketa, obra eta lorategietarako udal-zerbitzuen enpresa kontratistetan, eta 11 ibilgailu ditu elurra kentzeko xaflekin eta/edo gatza barreiatzeko gailuekin. Gainera, Trinitarios aldeko gatz-biltegian bi silo daude, 100na tonako edukierakoak. Horrez gain, 450 tona gatz soltean eta 30 tona gatz 25 kilogramoko zakuetan gordetzen ditu, ikastetxeetan, osasun-etxeetan eta organismo publikoetan banatzeko, bai eta gatza eskatzen duten auzokideei ere.

2016an zehar, 6 aldiz aktibatu behar izan zen plana. Ondoko egun hauetan aktibatu zen, zehazki: urtarrilak 15, otsailak 15, martxoak 9 eta 10, martxoak 14, abenduak 30 eta abenduak 31.


2012

2013

2014

2015

2016

Elurra kentzeko makinek zenbat egunetan esku hartu behar izan zuten

7

1

1

3

6

Gatza zenbat egunetan barreiatu zen izotz-iragarpenek eraginda

12

2

2

5

10

Erositako gatza (tonak)

140

200

0

213

0

Gatz-izakinak, soltean (tonak), abenduaren 31 arte

500

500

600

450

250

Gatz-izakinak, 25 k-ko zakutan (tonak), abenduaren 31 arte

20



20

20

30

15