Memoria del Ayuntamiento de Pamplona 2013

Giza baliabideak

Udal-plantilla

2016an, Iruñeko Udalaren Plantilla Organikoa onetsi zen, estreinako aldiz 2011tik. Modu berrian taxutu zen plantilla, langileak antolatzeari dagokionez, aurreko urteetakoarekin alderatuta, udal-politika eta -jarduketa berrien beharrak asetzeko helburuz.

Hartara, lan-eskaintza publikoa egin zen 2016rako, 17 lanpostu hartu zituena: bederatzi udaltzain; bi, Zerga Ikuskaritzarako; hiru goi-mailako teknikari, Gizarteratzerako; bat, Esku-hartze Delegaturako; eta teknikari bana Partaidetzarako eta Euskararako. Estatu mailako aurrekontu-araudiarekin bat egin zen lan-eskaintza publikoa, eta legearen arabera ezarritako berriztapen-tasekin.

2012 2013 2014 2015 2016
IRUÑEKO UDALA
Funtzionarioak 987 987 936 901 890
Aldi baterako langileak 286 259 315 372 369
'HAUR ESKOLAK' ERAKUNDE AUTONOMOA
Lanaldi osoa 117 117 117 150 149
Lanaldi murritza 20 16 16 32 33
HIRIGINTZA-GERENTZIA 30 30 30 33 33
GUZTIRA 1440 1449 1414 1488 1474

Hautapen-prozesuak

24 hautapen-prozesu abiatu ziren 2016an. Haietako 16 urte horretan itxi ziren, eta gainerako 8ak 2017an itxiko dira. Hasi eta bukatu egin ziren ondoko hautapen-prozesuak, teknikari mailakoak: ingeniari kimikoa zein Berdintasuna, Gazteria, Partaidetza eta Mugikortasuna alorretakoak, baita Mugikortasunerako eta Babes Zibilerako laguntzaile-postuak zein gradu-ertaineko tituluduna ingurumen-heziketan

Joaquín Maya Musika Eskolarako irakasleak ere hautatu ziren: klarinetea, akordeoia eta gitarra. Gizarte Ekintzako eta Komunitate Garapeneko Alorraren barruan, ondokoak egin ziren: enplegura bideratutako Aranzadi prestakuntza-proiekturako zuzendaritza; Pintura eta Hiri-altzarietako lantaldearen pertsona arduraduna (Gizarte Enplegua) eta Igeltserotzako monitorea. Halaber, Mugikortasunaren eta Ingurumen-Heziketako Programen arteko koordinazioaren arduradunak hautatu ziren.

2017an itxiko diren beste deialdi batzuk ere abiatu ziren: Lizentziadunak Zuzenbidean edo Mikrobiologian; gradu ertaineko tituludunak Lorategietarako, saxofoi-irakasle bat, Euskara, Lorategiak eta Bulego Estrategikoak zerbitzu-burutzez arduratzeko pertsonak edo Hiri Kontserbaziorako arduradun orokor bat.

Negoziaketa kolektiboa

Ordezkaritza sindikal berriak funtzionarioen lan-baldintzen inguruko hitzarmena, 2015ean hasi baitzen, negoziatzen jarraitzen du.