
Iruñeko Udalak 2015eko abenduaren 22an onetsi zuen 2016ko ekitaldirako Aurrekontu Orokora eta Bakarra. Hona hemen Udalaren eta haren erakunde autonomoen aurrekontuak:
| Entitatea | Gastuak/Diru-sarrerak |
|---|---|
| Iruñeko Udalaren aurrekontua | 198.162.853euro |
| Hirigintza Gerentziaren erakunde autonomoaren aurrekontua | 12.059.500 euro |
| Udaleko Haur Eskolen erakunde autonomoaren aurrekontua | 8.605.612 euros |
Inbertsioaren ikuspegitik, kredituak jaso dira (zenbatekoak milioitan daude) ekipo eta aplikazio informatikoetarako (1,1), Geltoki eraikinerako (0,3), Kale Nagusiko 20. zenbakia birgaitzeko (0,2), degradatuta dauden eremuetarako (0,5); transferentziak, Hirigintza Gerentziara (1,2); diru-laguntzak, etxebizitzak birgaitzeko (2,1); jarduketak, bide publikoetan, hiri-altzarietan eta berdeguneetan (3,4), bidegorrian (0,35), Animaliak Hartzeko Zentroko eraikinean (0,2), haur-eskoletan berritze-lanak egitea (0,2), ikastetxeak (0,7), Hiriartea-Ciudadela proiektua (Europar Batasuneko finantzazioarekin, 0,58), inbertsioak ibilgetuetan Udaltzaingoarentzat (0,8), Gizarte Ekintza (0,6), eta inbertsioak herritarrek parte hartzeko lokaletan (0,77).
Langileria-gastuen kapituluak 78,15 milioi euro jo zuen, eta zenbateko horretan behar adinako kreditua zegoen barnebilduta 2012an bertan behera utzitako aparteko ordainketaren % 50 itzultzeko (1,4 milioi, gutxi gorabehera). 2. kapituluko Gastu arrunten aurrekontua 72,7 milioikoa da.
4. kapituluan jasotako Diru-laguntzen harira, betiere alde batera utzita Udalari lotutako entitateak (Hirigintza Gerentzia, Haur Eskolak, PCH, ANIMSA, ASIMEC eta Iruñerriko Mankomunitatea) finantzatzeko ematen direnak, Udaleko alorrek kudeatutako diru-laguntzak ere badaude. Zenbatekoa, guztira, 23,2 milioi eurokoa da.
3. kapituluan (Interesak), aurrekontua prestatu da indarrean dauden konpromisoen kontratuei eta aurreikusten diren behar berriei jarraituz, eta zenbatekoa 2,6 milioi eurokoa da. Azkenik, 9. kapituluan (Finantza-pasiboak), zenbatekoa 6,1 milioi eurokoa da.
Urtean barna, hainbat aurrekontu-aldaketa onetsi ziren, 2016ko udal-partidetan igoera eragin zutenak. Ekainean, 2015eko aurrekontuaren superabita erabiltzea onetsi zen; zehatz-mehatz, 12,9 milioi euro izan ziren. Horren ondorioz, batetik, ez zen kontratatu aurrekontuan aurreikusitako zorraren 5,5 milioi euro, eta, bestetik, aurrekontua 7,4 miloi euro handitu zen: 2,2 milioi euro hirigintzako kuotak ordaintzeko erabili ziren, aurrekontuan sartzeko baitzeuden; eta beste 5,2 milioi euro finantzei begira iraunkortasuna dakarten inbertsioetara bideratu ziren.
Azaroan, 0,7 milioi euroko kreditu-transferentzia bat onetsi zen; ez zuen aurrekontuaren zenbateko osoa handitzea ekarri, eta Udalak Kale Nagusiko 14.ean erositako lokalen ordainketaren zati bat aurreratzeko erabili zen. Era berean, Osoko Bilkuran diru-laguntza nominatiboak onetsi ziren, degradatuta dauden eremuetako jabeen komunitateak birgaitzeko. Horretarako, aurrekontua exekutatzeko oinarrietako 8. eranskina aldatu zen, eta diru-laguntzak hasierako aurrekontuan sartuta zeuden kredituen kontura emango dira.
Iruñeko Udalaren Osoko Bilkurak guztira 7,4 milioiko aldaketak onetsi zituen. Hortaz, 2016ko behin betiko aurrekontuak 205,6 milioi euro jo zuen.
GRAFIKOA: BEHIN BETIKO AURREKONTUAREN BILAKAERA (milioi eurotan)
| 2012 | 2013 | 2014 | 2015 | 2016 |
|---|---|---|---|---|
| 199 | 192.4 | 191 | 198.8 | 205.6 |
2015eko kontu orokorra eta aurrekontuaren likidazioa: datu orokorrak
2016an, 2015eko aurrekontuaren likidazioa onetsi zen, bai eta ekitaldi horretako kontu orokorra ere. Iruñeko Udalaren tokiko sektore publikoak 14 milioi euroko aurrekontu-superabit edo finantzatzeko gaitasunarekin itxi zuen 2015eko ekitaldia, kontabilitate nazionalaren ikuspegitik. Sektore publikoak hauek hartzen ditu barnean: Udala, Hirigintza Gerentzia, Haur Eskolak, PCH, ASIMEC, ANIMSA eta Gayarre Antzokia Fundazioa. 2015eko bukaeran, 13,4 milioi euroko diruzaintzako gerakin bateratua zegoen gastu orokorretarako; hau da, ia 3 milioi gehiago 2014an baino (10,5 milioi).
Batez beste, Udalak 29,8 eguneko epean ordaindu zien hornitzaileei 2015ean, ia-ia 2014an bezala (29,5 egun).
2015eko ekitaldia ixtean, zorpetzea 94,7 milioi eurokoa zen Iruñeko Udalaren tokiko sektore publiko osorako, egonkortasunaren legeari jarraituz zenbatuta. Zenbateko horren barruan, finantza-erakundeekin dagoen zor bizia sartzen da; alegia, 93,9 milioi; gainerakoa geroratutako ordainketak dira. Zorpetze hori (94,7 milioi euro) sektore publikoaren diru-sarrera bateratu guztien % 50,4 da; hots, legez finkatuta dagoen muga baino askoz txikiagoa (% 110) eta 2014koa baino txikiagoa (% 54,1).
Iruñeko Udalak 8,4 milioi euroko diruzaintzako gerakin positiboarekin likidatu zuen 2015eko aurrekontua gastu orokorretarako (13,4 milioi bateratu). Udalaren aurrezpen gordina 24,2 milioikoa izan zen (2014an, ordea, 21,5 milioikoa); hau da, % 15 igo zen, diru-sarrera arrunten igoera handiagoa izan delako funtzionamendu-gastuena baino. Aurrezpen gordina ekitaldiko diru-sarrera arrunten % 13,06 izan zen. Aurrezpen garbia 14,9 milioi eurokoa izan zen; hau da, diru-sarrera arrunten % 8,03.
Gauzatutako inbertsioak (6. eta 7. kapituluak) 15,4 milioi eurokoak izan ziren 2015ean (19 milioi, maila bateratuan). Hona hemen inbertsio horietako batzuk: zaldainak ibaian, Fortius proiektuarekin jarraitzea (Europako finantzazioarekin), jarduketak etxebizitzen arloan (adibidez, diru-laguntzak etxebizitzak birgaitzeko eta nork bere etxebizitza berritzeko), jarduketak bide publikoan (zolatze-lanak), hiri-igogailuarekin hastea Etxabakoitzen eta berritze-lanak ikastetxeetan.
Diru-sarrera arruntek 185,3 milioi euro jo zuten (187,9 milioi euro bateratu). Diruzaintzan ez da tentsiorik sortu, eta ez da erabili kanpoko finantzazio-iturririk.
2015eko kontu orokorra eta aurrekontuaren likidazioa, herritarrekiko.
2015ean, Iruñeko Udalak guztira 987 euro gastatu zituen maila bateratuan biztanleko ; horietatik, 844 euro gastu arruntetarako izan ziren, eta 97 euro, inbertsioetarako.
Guztizko gastutik % 47, hau da, 464 euro biztanleko, erabili zuen Iruñak komunitate-ongizatearekin zerikusia duten gastuak –hirigintza, ingurumena, hezkuntza, kultura, kirola eta abar– estaltzeko. Gastu horren atzetik dator segurtasunean, babesean eta gizarte-sustapenean egindakoa, zeina gastu osoaren % 22 izan baitzen, hots, 217 euro pertsona bakoitzeko.
Bestalde, biztanle bakoitzeko diru-sarrera 1.024 eurokoa izan zen. Diru-sarrera guztien % 28,78 udal-eskumeneko zergetatik etorri zen, eta horrek esan nahi du pertsona bakoitzak, batez beste, 295 euro jarri zituela. Presio fiskal osoa (zergak, tasak eta prezio publikoak) 453 eurokoa izan zen biztanleko, eta diru-sarrera guztien % 44,25.
Bestetik, modu bateratu batean hartuta, zerbitzuak eman, jarduerak egin eta jabari publikoa erabiltzeagatik kobratutako tasa eta prezio publikoen, ondasun higigarri eta higiezinen salmentaren, ondareko diru-sarreren eta aurrerakin zein maileguen itzuleren bitartez, 198 euro eskuratu ziren biztanleko. Transferentzia arruntek (Hiriburutza Agiria, Nafarroako Ogasun Publikoaren tributuetako partaidetza eta beste zenbait ekarpen) biztanle bakoitzeko eragindako diru-sarrera 495 euro izan ziren. Biztanleko beste 36 euro jaso ziren, kapital-transferentziak eta kapitaleko bestelako diru-sarrerak zirela medio.
Egindako gastu bateratuak 193,3 milioi euro jo zuen; hau da, % 0,6 handitu zen 2014ko likidazio bateratuaren aldean. Diru-sarrera bateratuek 200,5 milioi euro jo zuten guztira; hau da, aurreko urtean baino % 3,4 gehiago.
Ordenantza fiskalak eta prezio publikoak
Ordenantza fiskalek eta indarrean dauden prezioen arauek aldaketa txikiak izan zituzten 2016an, aurreko urteetakoekin alderatuta. Kontsumorako prezioen indizea (KPI) hartzen da erreferentzia gisa herritarrei ematen zaizkien zerbitzuen tasak eguneratzeko. Bada, 2016rako ordenantza fiskalak nahiz prezio publikoak arautzen dituzten arauak aldatzeko proiektua prestatzen ari zenean % 0 ingurukoa zen KPIren aurreikuspena. Hori dela eta, ekitaldi horretan ez ziren aldatu Iruñeko Udalaren zergen, tasen eta prezio publikoen zenbatekoak, hauek izan ezik: hiri-lurreko kontribuzioaren karga-tasa eta tokiko jabari publikoaren erabilera pribatiboa eta aprobetxamendu berezia egiteagatik kobratzen diren zenbait tasa.
Hiri-unitateetarako karga-tasa % 0,689 handitu zen zerga horren bilketa maila berean mantentzeko, eta, beraz, hiriko higiezinen balio katastralaren pixkanakako galera arintzeko. Tokiko jabari publikoa erabiltzeagatiko tasen harira, jaitsi egin ziren aurreko ekitaldietan merkatuko balioa zutenak edo horietatik gertu zeudenak, urte horretarako onetsitako diruaren lege-interesaren tasaren beherapenak izandako ondorioagatik (ehuneko puntu-erdia).
2016ko irailean, 2017rako ordenantza fiskalak eta prezio publikoak arautzen dituzten arauak aldatzeko proiektua onetsi zen. Hiri-lurren gaineko kontribuzioaren tasa % 0,65 handitu zen ekitaldi honetan, aurreko paragrafoan adierazitakoagatik. Hartara, hori izan ezik, zergak, tasak eta prezio publikoak ez ziren aldatu, KPIrako aurreikusitako jokabidea dela eta. Hala ere, tokiko jabari publikoa erabiltzeari loturiko tarifa batzuek nola-halako jaitsiera izan zuten, diruaren lege-interesak haien zenbatekoaren kalkuluan duen eraginaren ondorioz; izan ere, 2016an, interes hori % 0,5 jaitsi zen. Orobat, etxez etxeko laguntza-zerbitzua emateagatiko zenbait tasaren beherapena ere onetsi zen, eta, erreferentzia moduan OAEAP erabili ordez (ondorio askotako errentaren adierazle publikoa), Gizarteratze Errenta edo hori ordeztu dezakeen adinako laguntza bermatua erabiltzea erabaki zen.
Inbentarioaren balioa, guztira
| 2013. urtea | 795.155.430,85€ |
| 2014. urtea | 799.380.216,96€ |
| Udalbatza aldaketa 2015/06/12 | 793.784.739,44€ |
| 2015. urtea | 809.318.719,81€ |
| 2016. urtea | 814.241.335,51€ |
|
< p >2013 | < p >2014 | < p >12/06/215 | < p >31/12/2015 | < p >31/12/2016 |
|---|---|---|---|---|---|
Bulego Eraikinak |
13.280.810,10 |
13.441.411,47 |
13.441.411,47 |
13.441.411,47 |
13.475.863,56 |
Merkataritza Eraikinak |
6.772.371,57 |
6.772.371,57 |
6.772.371,57 |
6.772.371,57 |
6.772.371,57 |
Kultur edota Gizarte Eraikinak |
52.259.033,69 |
52.986.252,78 |
52.986.252,78 |
53.087.764,89 |
53.151.693,54 |
Irakaskuntza Eraikinak |
89.603.059,42 |
90.273.260,61 |
90.293.248,61 |
90.663.074,92 |
91.342.158,64 |
Kirol Instalazioak |
42.427.751,20 |
42.503.220,72 |
42.503.220,72 |
42.511.497,02 |
42.631.056,95 |
Osasun Eraikinak |
11.048.520,43 |
11.105.765,41 |
11.105.765,41 |
11.124.822,30 |
11.369.458,65 |
Beste hainbat zerbitzu |
19.574.764,85 |
19.740.149,17 |
19.740.149,17 |
19.775.723,17 |
19.889.291,83 |
Zerbitzu Galeria |
14.602.340,36 |
14.602.340,36 |
14.602.340,36 |
14.602.340,36 |
14.602.340,36 |
Etxebizitza |
31.002.112,69 |
31.044.755,54 |
31.076.342,10 |
31.610.600,93 |
32.052.096,73 |
Aretoak |
18.998.171,32 |
19.064.057,07 |
19.093.057,07 |
19.077.911,56 |
19.873.946,15 |
Trastelekuak |
383.507,35 |
383.507,35 |
383.507,35 |
383.507,35 |
383.507,35 |
Garajeak |
2.207.868,77 |
2.207.868,77 |
2.207.868,77 |
2.207.868,77 |
2.207.868,77 |
Kioskoak |
1.803,04 |
21.629,37 |
21.629,37 |
21.629,37 |
21.629,37 |
Beste hainbat eraikuntza |
6.312.383,05 |
6.221.499,51 |
6.221.499,51 |
6.251.711,48 |
6.356.499,51 |
ERAIKUNTZAK, GUZTIRA |
308.474.497,84 |
310.368.089,70 |
310.448.664,26 |
311.532.235,16 |
314.129.782,98 |
| Ekimena/Programa Funtsa* |
proiektua |
Gauzapen- aldia |
Aurrekontua Iruñeko Udala(€) ** |
Europako Finantzazioa (€) |
|---|---|---|---|---|
| Deialdiak: VII. Esparru Programa IEE (Energia Adimentsua Europan)
|
FIESTA proiektua. Energia-auditoriak eta etxe-sektorean aholkularitza sustatzeko programa. |
2014-2017 |
162.084 |
121.563 |
| INTEREEG V A programa, Espainia Frantzia Andorra (POCTEFA) 2014-2020 |
CREACITY proiektua. Turismo-eskaintza erakargarria garatzea du helburu, hiriko gotorleku-ondarearen balorizazioari lotua, mugaz gaindiko Hondarribia-Baiona-Iruña eskualdearen baitan. |
Proiektuaren gauzapena 2015
Bete da 2016-2019 |
384.617,31 |
250.001,25 |
| INTEREEG V A programa, Espainia Frantzia Andorra (POCTEFA) 2014-2020 |
JACOB@CCES proiektuaren helburua da desgaitasuna duten pertsonek kulturan eta ondarean sartzeko dituzten desberdintasunak murriztea, eta haien gizarteratzea sustatzea.
|
Proiektuaren gauzapena 2015
Bete da 2016-2019
|
450.000
|
292.500
|
| INTEREEG V A programa, Espainia Frantzia Andorra (POCTEFA) 2014-2020 |
FOOD-CLIMA proiektua. Mugaz gaindiko ikuspegitik abiatuta, hiriko elikadura-politikak landuko dira proiektuan, hiriko elikadura-sistemak hirietan klima-aldaketa arintzeko modu bat izan daitezkeen neurrian.
|
Proiektuaren gauzapena 2017
Bete da 2018-2020
|
593.000
|
385.450
|
| INTEREEG V A programa, Espainia Frantzia Andorra (POCTEFA) 2014-2020 |
SMART-CAMPUS proiektua. Proiektuaren barruan, unibertsitate-campusa smart lab moduan hartzen da lurralderako. Horretarako, Nafarroako, Euskadiko eta Pirinio Atlantikoetako (Frantzia) hiru campus erabiltzea proposatzen da, hirirako eta lurralderako irtenbide adimentsuen proba-eremu eta laborategi moduan. |
Proiektuaren gauzapena 2017
Bete da 2018-2020 |
237.400 |
154.310 |
| INTEREEG V A programa, Espainia Frantzia Andorra (POCTEFA) 2014-2020 |
SPAGYRIA proiektua. Mugaz gaindiko ekintzen bitartez, proiektuaren helburua kosmetikako produktu ekologikoak ikertzea eta garatzea da. Horretarako, bazkideek enplegu-zentro berezien, ikerketa-zentroen eta eraldaketa-zentroen sare bat sortuko dute, berrikuntzaren eta teknologiaren alorrean. |
Proiektuaren gauzapena 2017
Bete da 2018-2020 |
160.600 |
104.390 |
| INTEREEG V A programa, Espainia Frantzia Andorra (POCTEFA) 2014-2020 |
KINTOA BARNA proiektua. Kalitateko eskaintza turistikoa garatu nahi da, Garazitik Iruñera arteko korridorearen natura- eta identitate-baliabideen balioestearekin, ondarearekin, denon historiarekin eta gastronomiarekin lotuta. |
Proiektuaren gauzapena 2017
Bete da 2018-2020 |
100.043 |
65.027 |