Spagyria proiektuak mugaz gaindiko elkarlan-jarduketen bidez lortu nahi du produktu kosmetiko ekologikoen gainean ikertzea eta desgaitasunen bat duten pertsonek produktu horiek garatzea.
Ekimenaren % 65 Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) finantzatu du, POCTEFA 2014-2020 programaren bitartez.
Helburuak
- Berrikuntza eta teknologia arloko sare bat sortuko da, enplegurako zentro bereziez, eta ikerketa- zein eraldaketa-zentroez osatuta.
- Lan-ildo berri bat ezarriko da proiektuaren bazkide diren enplegurako zentro berezietan; lan-ildo horren barruan, sendabelarrak landatuko dira, eta horiek izango dira abiapuntua produktu kosmetikoen inguruan ikertzeko eta horiek garatzeko.
- Arau bat garatuko da izaera ekologikoa akreditatzeko/egiaztatzeko; proiektuko kideek akreditazio/egiaztapen horren erabilera partekatua izango dute, eta ildo berean lan egin nahi duen edozein ekoizle ekologikori transferitu ahalko diote.
- Desgaitasunen bat duten pertsonak izango dira onuradun nagusiak, eta xedea izango da haien enplegagarritasuna eta bizi-kalitatea hobetzea.
- Proiektu honetan kide guztien esperientziak bilduko dira, bai sendabelarren ekoizpen, landatze eta prozesamenduari dagokienez, bai berrikuntza teknologikoari dagokionez, disolbatzaile eta teknologia guztiz jasangarriak erabiliko baitira, produktu ekologikoak % 100ean.
Kideak
- Iruñeko Udala
- Huescako Udala
- Zaragozako Unibertsitatea
- Medes
- Elkarkide
- Jardins de Girou
- Desgaitasun Intelektuala dutenendako Tutoretza eta Laguntza Elkartea (ATADES)