Kintoan Barna mugaz gaindiko lankidetza-programa europarra da, non Iruña eta Donibane Garazi lotzen dituen 80 kilometrotako ardatzean kokatuta dauden 13 herrik parte hartzen baitute, Kintoan barna igarota.
Proiektu honen % 65 Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) finantzatua da.
Helburuak
Kintoan Barna programaren xedea da kalitatezko eskaintza turistiko erakargarria garatzea. Eskaintza erakargarri horren ardatza izango dira baliabide natural eta identitarioen balioa, ondarea, historia komuna eta gastronomia, Garazitik Iruñera zabaltzen den korridorean, Baigorriko, Garaziko eta Esteribarko ibarrak zeharkatuz eta muinean Kintoa duen mugaz gaindiko eskualde txiki bat osatuz.
Proiektuaren asmoa da lurralde-korridore hori helmuga turistiko bihurtzea, eta produktu integral gisa posizionatzea turismoa erakartze aldera, bai eta bertako garapen sozioekonomikoa bultzatzea ere, hartara egungo despopulazio joerari aurre eginda.
Aldaketa horrek lotura zuzena du Garazi-Iruña lurralde berri bat sortzearekin, turismo kulturala eta naturala sustatzeko hainbat aukera emango dituena: mendi-ibilaldiak, naturako kirola, bertako produktuen eskaintza zabala, kalitatezko ostatuak eta identitatearekin zein historia komunarekin zerikusia duten jarduerak.
Hartutako ikuspegiak balioa eransten dio proiektuari, zeinak oso eragin positiboa izango baitu proiektuaren erakargarritasun-mailan. Zehazki, Iruñearen parte hartzeak egitasmoari izaera berritzailea ematen dio, eta balioa eransten dio, landa- eta hiri-eremuak batuz.
Onuradunak
Hauexek dira egitasmo honen onuradun nagusiak: lurraldeko toki entitateak; herritarrak; eta turismoan, kulturan, kirolean, ostalaritzan zein bertako produktuen ekoizpenean diharduten enpresak.
Kideak
Hona hemen proiektuko 13 bazkideak:
Nafarroa
- Eugiko Kontzejua (bazkide koordinatzailea)
- Esteribarko Udala
- Iruñeko Udala
- Zubiriko Kontzejua
- Larrasoañako Kontzejua
Frantzia
- Commune de Saint Étienne de Baigorri
- Commune de Banca
- Commune des Aldudes
- Mairie d"Urepel
- Commussion Syndicale de la Valle de Baigorri
- Office du Tourisme de la Communaute de Communes de St. Jean Pied de Port et de St Ettiene de Baigorry
- Groupemet Pastoral d"Argintzu
- Groupement Pastoral d"Egurza