Jacobaccess

Iruñeko Udalak mugaz gaindiko Jacob@ccess proiektuan parte hartzen du, xede hartuta mugaz gaindiko sare bat sortzea, Donejakue bideak igarotzen dituen lurraldeetako kultura eta ondarea irisgarriak izan daitezen desgaitasunen bat duten pertsonentzat. Horrela, premia bateratu bat asetzen da, oinarrizko zerbitzu publikoak –bereziki kulturarekin loturikoak– eskuragarri izateaz bezainbatean eta desgaitasunen bat duten pertsonen irisgarritasunari dagokionez.

Jacob@ccess proiektuaren barruan aurreikusita dago Donejakue bideari buruzko interpretazio-zentro irisgarri bana egotea Iruñean, Jakan eta Ostabat-Izuran, pertsona guztiendako eta bereziki desgaitasunen bat duten pertsonendako irisgarriak. Horrez gain, Martilluén (Huesca) erromesendako aterpe irisgarri bat abiatuko da.

Lan-ildoak

Jarraibide onak eta eskura dauden baliabideak antzematea desgaitasunen bat duten pertsonen gizarteratzea hobetu eta sustatzeko, zerbitzu publikoen irisgarritasunaz bezainbatean

Lan horretarako hainbat arlo jorratuko dira: irisgarritasun fisikoa; desgaitasuna konpentsatzeko eta kultura irisgarriagoa egiteko materialak eta prozesuak; zerbitzu publikoetara, osasun-zerbitzuetara zein kultur prestazioetara iristeko aukerarekin loturiko diru-laguntzen hedapena; eta desgaitasunen bat duten pertsonak proiektuaren muinean jartzen dituzten jardueren sorkuntza eta horien garapena lurraldean.

 

Erreferente bat sortzea eta azpiegiturak eraikitzea desgaitasunen bat duten pertsonei hobeki helarazteko –modu irisgarriagoan– Donejakue bidearen kultura eta ondarea

4 azpiegitura, 3 interpretazio-zentro eta aterpe irisgarri 1 sortuko dira (eraikinak eraiki edo egokituko dira) mugaz gaindiko sare horren oinarri gisa, zeinak Donejakue bideak igarotzen dituen lurraldeetako kultura eta ondarea irisgarriak egin nahi baititu desgaitasunen bat duten pertsonentzat.

 

Mugaz gaindiko sarearen sorrera eta dinamizazioa

Mugaz gaindiko sare bat sortuko da desgaitasunen bat duten pertsonendako irisgarriak izan daitezen Donejakue bideak igarotzen dituen lurraldeetako kultura eta ondarea. Ezaugarri komunak antzemango dira, mugaz gaindiko sarearen nortasun ikur gisa.

Desgaitasunen bat duten pertsonak artatzen dituzten erakundeetako langileen arteko trukea.

 

Jacob@ccess interpretazio-zentroa, Kale Nagusiko 20an

 

Proiektu honen barruan, Iruñeko Udalak Kale Nagusiko 20an dagoen Energia Agentzia ohiaren eraikina birgaitzea aurreikusita dauka, eraikin hori Donejakue bidean baitago, bete-betean egon ere; eta hori horrela, Donejakue bidearen Interpretazio Zentro irisgarria bilakatutako da.

Lokalak 182,85 m2-ko azalera du. Erakusketa-guneen edukietan teknologia erabiliko da, desgaitasunen bat duten pertsonen eskura jartzeko Donejakue bidearen kultura, historia, artea, ondarea, tradizioak eta ohiturak, betiere lurraldeetako bitxitasunak eta balioak azpimarratuta, hala nola gastronomia, ingurumena eta folklorea. Horrez gain, zentroak hainbat argibide emango ditu hauei buruz: hotel-eskaintzak, jatetxeak, zerbitzuak, aparkalekuak, komunak... guztiak desgaitasunen bat duten pertsonei egokituak. Halaber, pertsona ororendako irisgarriak diren kultur, gizarte eta kirol jarduerak antolatzea sustatuko da.

 

INTERREG-POCTEFA PROIEKTUA

Jacob@ccess

Onuradunak