Piparrika - Alde Zaharreko herri-baratzea / Herri Baratza Piparrika

Piparrika - Alde Zaharreko herri-baratzea / Herri Baratza Piparrika
Otros datos
Piparrika baratze komunitarioa ekimen komunitario gisa sortu zen, Iruñeko Alde Zaharrean hiri-ekologia eta espazio komunitario kohesionatu eta proaktiboak sustatzeko. Lau ardatz filosofikotan oinarritzen da: auzo-lan autogestionatua, jasangarritasuna, genero-ikuspegia eta hezkuntza ez-formala.

Iruñeko Udalak baratzerako ezinbesteko materialak finantzatzen laguntzen du; gainera, prekarioan laga dio espazioa proiektua kudeatzeaz arduratzen den Piparrika Elkartea auzo-elkarteari.

OSAERA: baratze emankor bat, sendabelarren beste bat, hezkuntzarako beste bat eta hazien eta landare usaintsuen banku bat garatzeko baratze-sailak. Lorategi bertikala, konpost-ontziak eta haurrendako eta egoteko espazioak dituen eremua. Baratzezaintza ekologikoan oinarritutako laborantza-sistema, honako hauek lehenetsiz: laboreen txandakatzea eta elkarketak, ongarritze organikoa, tratamendu naturalak, norberaren konpostarekin ongarritzea eta bertako barietateak erabiltzea (lehen aipatutako kokaleku batzuk sortzeko prozesuan daude, eta auzolan boluntarioaren bidez eraikitzen joanen dira).

JARDUERAK: interesa duen edonork parte har dezake.
Dinamika agroekologikoak, hiri-baratzea garbitzeko eta hobetzeko lanak barne; kontsumo arduratsuko praktikak lantzea; materialak berrerabiltzeko prestakuntza eta jarduera pedagogikoak; ikastaroak, lantegiak, foroak eta aldizkako bilerak; eta GKEekin eta erakunde komunitario eta sozialekin lankidetza.

KOKAPENA: Jarauta kalea, 5, 31001 Iruña, Nafarroa (Kondestablearen jauregiaren atzealdean dagoen barne-patioa).

EMAILA: huertoaldezaharra@gmail.com

ORDUTEGIA:
Klimaren eta urte-sasoiaren arabera alda daiteke.
NEGUA:
Astelehenetik igandera: 09:00etatik 18:00etara.
UDA:
Astelehenetik igandera: 08:30etik 21:00etara.
SANFERMINAK: itxita.

AZALERA: 1.500 metro koadro.

KUDEAKETA: Piparrika Elkartea.

PROIEKTUAREN HASIERA-DATA: 2013ko ekaina.
IREKITZE-DATA: 2017ko otsaila.
INAUGURAZIO OFIZIALAREN DATA: 2017ko maiatza.
¿Te ha sido útil esta página?