Gaztelaniaz San Cernin izenaz gain, San Saturnino izena ere hartzen du eliza honek. Iruñearen patroikideari dago eskainita, eta 1297. urtekoa da. Gotorleku-jitea dauka, hasiera batean defentsarako eraiki baitzen, izen bereko burguaren erdi-erdian.
Aurrealdea gotiko frantziar estilokoa da, eta burualde erdi-dekagonal ikusgarria dauka. Elizari atxikirik bada kapera barroko bat, Bideko Ama Birjinari eskainia.
Elizaren aurrez aurre putzu bat dago, non Done Saturdik Iruñeko lehen kristauak, San Fermin besteak beste, bataiatu baitzituen. Putzuari iruindarrek San Zerninen pocico deitzen diote.
Informazio Praktikoa
Helbidea: San Saturnino Kalea, z/g. 31001 Pamplona - Iruña
Telefonoa: +34 948 221 194
Ibilibidea:
Ordutegia:
Astelehenetik larunbatera: 9:30etatik 12:00etara eta 18:00etatik 19:30etara.
Igande eta jaiegunak: 10:00etatik 13:30etara eta 18:30etatik 19:30etara.