Arrotxapeako ataria

Arrotxapeako ataria Alburquerqueko duke erregeordeak eraiki zuen 1553an.

Bi ate zituen: kanpokoa XVIII. mendekoa zen, estilo soilekoa eta zubi altxagarri bat zuen; eta barrukoa, Frantziako atarikoaren antzekoa, burdinsare batekin ixten zen eta harresi barruan zabalik zegoen. Arkuaren gainean, Carlos V.aren inperioko armak zituen ezkutua zuen zizelkatuta. 1914an, atariaren bi ateak eraistea erabaki zuen udalak, sarbidea zabaltzeko xedearekin.

1960an, Carlos V.aren ezkutua Atari Berriaren bi dorreetako batean birkokatu zuten; dorre hori gaur egun ikus daitekeen moduan eraiki zen hamar urte lehenago.

 

Kanpoko atea

1914an eraitsi zen Arrotxapeko portalea, hiriaren harresi barrutiko sei ateetako bat. 1553an eraikia, Karlos V.aren erregealdian, Iruñerako -lehen mailako gotor-hiria- sarbidea ematen zuen.

Arrotxapeko portalearen kanpoko atea XVII. mendearen erdialdean eraiki zen, Beheko bateriarekin batera -egungo San Domingoko eskortak-. Arrotxapeko portalea eraistearekin batera desagertu egin zen, eta 2022ko zaharberritzean haren zati bat berragertu zen.

Informazio praktikoa

Helbidea: Santo Domingo Aldapa, z/g. 31001 Pamplona - Iruña

Ibilbidea:

      Iruña Harresiak dira