Frantziako Atea edo Zumalakarregirena

Alburquerqueko duke erregeordeak 1553an eraiki zuen Frantziako atea eta hiriaren harresi-eremu zaharrak zituen sei atarietatik hobekien kontserbatzen dena da. Ondoko herrialdeko bidaiariak bertatik sartzen ziren hirira eta bertatik irteten; hain zuzen, hortik datorkio izena. Atariaren bi ate nagusiak aztertuz gero, barruko ateak ezkutu errenazentista bat du, bi buruko arranoa eta inperioko armak zizelkatuta dituela. Plaka batek oroitarazten du. Tomas Zumalakarregi jenerala 1833an irten zela Iruñetik, tropa karlisten buru jartzeko. 1939az geroztik, Zumalakarregiren atea izenez ere ezaguna da atari hau. Erdi Aroaz geroztik, hauxe da Donejakue bidetik Iruñera datozen erromesek hirira sartzeko eraibltzen duten atea.

Hiri harresituak, bere baitan itxiak, sei “portale” zituen. Gaur egun, hemen dugun honek bakarrik dirau bizirik bere hasierako kokalekuan. Erdi Aroan jada, Navarrería hiriko harresi-barrutiaren parte zen. 1553an, Nafarroako konkistaren ondoren, sarrera berregituratu egin zen, eta horregatik agertzen da Karlos V.aren armarria. Bi mende geroago, beheraxeago, zubi altxagarria zuen bigarren sarrera bat eraiki zen, 1915era arte erabili izan zena.

Gaur egun, urtarrilaren 5ero, ate altxagarria jaisten da Errege magoei ongietorria egiteko

Informazio Praktikoa

Helbidea: Paseo del Redin kalea, z/g. 31001 Pamplona - Iruña

Ibilbidea:

    Iruña Bidea da

    Iruña Harresiak dira