Kondestablearen Jauregia eta Pablo Sarasate Museoa

Etxetzar hau, barneko patio izugarri handia daukana, Leringo IV. kondeak eraiki zuen, 1530ean, eta oinordetzaz Alba dukearen etxeari lotuta gelditu zen. Geroago, Alba dukeak Iruñeko hainbat erakunderi eman zien dohaintzan. XVII. mendean eta XVIII. mendearen puska batean artzapezpikuaren egoitza izan zen. Geroago, 1752 eta 1760. urteen artean Udalbatza hemen bildu zen, Udaletxe berria eraikitzen ari ziren bitartean. Duela gutxi, jada, jauregia Artearen Adiskideak musika-elkartearen egoitza izan zen. Gaur egun guztiz zaharberrituta dago eta bertan kultur etxea bat aurki dezakegu.

 

Pablo Sarasate Museoa

Kondestablearen jauregian dago, XV. mendeko eraikuntza, San Saturnino elizaren parean. Museoko beira-arasetan badira Sarasatek erabilitako objektu pertsonalak, haren familia eta lagunekin loturikoak; argazkiak, errege-erreginen eta enperadoreen opari eta kondekorazioak, eta Pablo Sarasate artistak Udalari utzitako partiturak, obrak eta programak. Nabarmentzeko modukoak dira Sarasate biolin-jotzailearen erretratua, aretoaren burualdean, Mariano Benlliurek egindako brontzezko bustoa, Vuillaume eta Gand and Bernardel biolinak eta Bechstein pianoa. Artistaren partituren eta liburutegiaren artxibo bat ere badago.

 

 

Informazio Praktikoa

Helbidea: Kale Nagusia, 2. 31001 Pamplona - Iruña

Telefonoa: +34 948 424 100

Ibilbidea:

    Iruña Bidea da

    Iruña Harresiak dira

Ordutegia

     Astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 22:00etara.    

     Larunbatetan, 09:00 a 14:00 

     Igande eta jaiegunetan: Itxia

     Sanferminetan:

     Uztailaren 6, 7 eta 8an: Itxia  
     Uztailaren 9tik 14ra, 11:00etatik 14:00etara.

     Abenduaren 24 eta 31, eta urtarrilaren 5ean: 11:00etatik 14:00etara.


Prezioa: Doan


Pablo Sarasate museo-aretoaren ordutegia

Astelehenetik larunbatera: 18:00 – 21:00.

Udan: Uztailak 1 – Abuztuak 31: astelehenetik ostiralera 11:00 – 14:00 eta 18:00 – 21:00.
Sanferminetan: Uztailaren 6, 7 eta 8an: Itxia. Uztailaren 9tik 14ra: 11:00etatik 14:00etara.

Gabonak: Abenduak 24 eta 31, eta urtarrilak 5: 11:00 – 14:00. Abenduak 25 eta urtarrilak 1 eta 6: Itxia.

Prezioa: Doan