Nafarroako sukaldaritzak berezko nortasuna izatea lortu du, platerak tokiko eta sasoiko produktuekin egitea bereizgarri duena.
Iruñeko taberna eta jatetxe ugarietan aurkitu daitezke Nafarroari ospea eman dioten nekazaritzako produktuen sorta adierazgarria, mailarik handieneko sukaldariek kozinatuak. Zainzuriak, orburuak, potxak, kardua, kukuluak, borraja, pikillo-piperrak, aratxea, arkumea zein ehiza udazkenean; horra hor Nafarroaren aberastasun eta aniztasunaren adibiderik onena. Horiek guztiak bertako ardoaz lagunduta, beltza, zuria eta gorria, eta sagardoa.
2007tik, Nafarroako Gobernuak nafar produktuak zaintzen ditu Reyno Gourmet deiturapean. Produktu hauek etiketan “Reyno Gourmet” logoa dute. Babestutako jatorrizko deituren artean ditugu Lodosako pikillo-piperra, Idiazabal eta Erronkari gazta, Nafarroako ardoa, olioa eta cava.
Informazio Praktikoa
Amatxiren sukaldaritza: omenaldia amatxiren sukaldaritzari, sukaldaritza tradizionala eta tokiko produktuak balioesten dituenari
Sukaldaritza tradizionaleko jatetxeak Iruñean: www.turismo.navarra.es