HABITATA
Larba-garaian ur-masa egonkorrak behar ditu. Hirian gizakiak sortuak izan ohi dira, esaterako, iturriak, uraskak edo Ziudadelako kanaletak.
Inguruan ura badago, leku desberdinetan bizi daiteke, hala nola mendiko basoetan, baratzeetan, laborantza-eremu baxuetan eta hirietan.
ARRISKU FAKTOREAK
Ur-puntuak suntsitzeak eta errekak kanalizatzeak hain beharrezkoa duten ura desagertzea eragin dezake.
BABESGUNEAK ZIUDADELAN
Bertako sastrakak noizean behin kentzen dituzten berdeguneak dira, eta ez arrasean, inguruko gainerako landaredia bezala. Eremu honetan sortu dira ur-maila freatiko bat dagoelako eta horrek landarez inguratutako putzu txiki bat sortzeko aukera ematen duelako.
Sastraka gutxiago kenduz, gune naturalizatuagoa sortzen laguntzen da, eta horrek, apoari babesa bilatzeko eta harrapariengandik ezkutatzeko aukera ematen dio.
- Babesguneen xedeak
- Txantxiku arrunta (Alytes obstetricans) babesteko guneak sortzea. Espezie babestu hori Arriskuan dauden Espezieen Katalogo Nazionalean sartuta dago, interes bereziko kategorian
- Espezie polinizatzaileak (erleak, tximeletak, kakalardoak, etab.) egon daitezen bultzatzea, bertako espezieen loreen bitartez
- Landare autoktonoak baliatuz naturalizatutako lorategiak jasangarriagoak dira, eta ureztatze eta mantentze-lan gutxiago behar dute