MEJORA DE LA COMPETENCIA CIENTÍFICA E INFORMÁTICA

IKT PILULAK

ETEN DIGITALAREN AURKAKO BIDEOTUTORIALAK

Hezkuntza-programa hau Navarro Villoslada Institutuko ikasleek abiatutakoa da, ikastetxean egindako ikaskuntza-zerbitzuko proiektu baten barnean, eta lehen saria jaso zuen Iruñeko Udalak 2020ko abenduan egindako ikaskuntza-zerbitzuko proiektuen lehiaketan.
Proiektu honen xedea da informatika-tresna errazak herritar guztien eskura jartzea eten digitalaren aurka borrokatzeko, IKT guztiak inoiz baino gehiago behar ditugun une honetan, ordenagailuan egunero egiten diren ekintzak bideotutorialen bidez modu errazean azalduta..
Bideoak gaika antolatuta daude, Drive, meet, mail, classroom, eta abar, eta horietara sartzeko linkez eta QR kodeez baliatu behar da.
 

Personas luchando contra la brecha digital

Maleta periodikoa zure ikastetxean bisitan

ciencia

Programa sortu berria, Nafarroako Unibertsitateko Natur Zientzietako museoarekin elkarlanean, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleendako

Programaren helburua da zientzia,kimika zehazki, Lehen Hezkuntzako ikasleei hurbiltzea, modu atsegin eta ikusizko bidez, eta metodo zientifikoa esperimentatzea. Programan ordubeteko saio bat egiten da. Bi pertsonak 3 edo 4 esperimentu eginen dituzte, irakaslearen interesen edo ikasleen mailaren arabera. 

Ikasleek talde txikitan antolaturik eta metodo zientifikoari jarraituta eginen dituzte esperientziak.

Jarduera 2020-2021eko ikasturtean eginen da, honako aldietan izan ezik: Abenduaren 1etik urtarrilaren 7ra eta apirilaren 15etik maiatzaren 31ra. Argibiderik jaso nahi izanez gero, Marta Revueltari (Nafarroako Unibertsitateko Zientzia Museoa) mezu bat idatzi. Tel.: 948425600/806640(luzapena) edo mrevuelta@unav.es.

Esperimentuak:

Kontzeptuak

Etxeko airbaga

Materiaren egoera, erreakzio kimikoak, azido-basearen erreakzioak, masaren kontserbazioa.

Izotz beroa

Materia-aldaketak, beroa, esku-berogailu baten funtzionamendua, aldaketa fisikoak, erreakzio exotermikoak, energia.

Aladinoren lanpara

Materia-egoerak, erreakzio kimikoa, deskonposizioa, galkortasuna, erreakzio exotermikoak, energia.

Elefanteen hortzetako pasta

Materia-egoerak, erreakzio kimikoa, deskonposizioa, galkortasuna, erreakzio exotermikoak, energia, oxigenoa, errekuntza.

Ukitu magikoa

Gainazal-tentsioa, zergatik zenbait intsektu “ibil” daitezke uraren gainean?

Elurra pixoihalean?

Polimeroak, xurgapena, nola funtzionatzen du pixoihal batek?

Koloreetako suak

Su artifizialek zergatik ote dituzte kolore ezberdinak? Energia, argia, kolorea.

Fenolftaleinaren mezu sekretuak

pH-a, adierazleak, lurrunketa

Lore magikoa

pH-a, adierazleak, lurrunketa

Burdinaren mezu sekretuak

Erreakzio kimikoa

Pitxer magikoa

Erreakzio kimikoa, gasak, dentsitatea, su-triangelua, sugaia eta erregaia

Hatz-marken errebelatua

Egoera-aldaketak, sublimazioa

informatika-boluntariotza

Hona programaren helburuak: Lehen Hezkuntzako ikasleen informatika-trebetasunak hobetzea, haien autonomia sustatzea -hala ikasteko nola informazioa erabiltzeko- eta haien sormena garatzea. 

Jarduera boluntario batek emandako tutoretza-ordu bat da, non ikastetxeen arabera laguntza behar duten ikasleek jasoko baitute, informatika-gaitasunak hobetzeko. Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako ikasleek boluntario moduan parte har dezakete.

Programa urtarrilean hastea aurreikusi da.

ordenador