Iruñeko Udalak CEINekin elkarlanean sustatutako programa da; xede dauka babesa eta prestakuntza ematea ekonomia berdeari lotutako arloetan negozio ideiak antzeman eta garatzeko gogoak dituzten pertsonei.
Proiektu-ideia
Enpresa-proiektu bat asmatzen, eraikitzen eta hedatzen ikasi nahi baduzu, “Iruña Ekintzaile 2023” zuretzat da.
Eman izena hemen eta zurekin harremanetan jarriko gara xehetasunak zuzenean azaltzeko. Maiatzaren 30era arte duzu epea.
Gehienez ere 20 pertsona hautatuko ditugu, irailetik abendura bitartean eginen den programan sartzeko. Horietako bat izan nahi duzu?
ZER LORTUKO DUZU?
“Iruña Ekintzaile 2023”-ri esker, ekintzailetza-proiektu bat asmatu eta proiektu hori egituratzeko eta enpresa berri bihurtzeko prestakuntza jasoko duzu. Talde-lanean arituko gara, baita bakarka ere.
CEINeko ekintzailetza-adituak izanen dituzu, kanpoko adituak ere bai hainbat gaitan, hala nola joerak, sormena, marketin digitala, aurrekontuak, salmentak, etab. Halaber, zenbait mentorek zure proiektua babestuko dute eta haien feedback-a emanen dizute, proiektuaren bideragarritasuna bermatzeko.
“IRUÑA, EKINTZAILE 2023” MASTERCLASSa ONLINE
Pertsona aktiboa zara, sortzailea, ekintzailetzarako grina duena? Izan al duzu inoiz ekonomia berdean oinarritutako negozio-ideiarik? Horrela bada, ez galdu online antolatu ditugun saioak.