SOCINFO DIGITAL NAVARRA TIC SARIA, HERRITARRENDAKO ZERBITZUAK DIGITALIZATZEKO KATEGORIAN
Animsak Iruñeko Udalarendako egindako ahots-laguntzaile birtualak, zeina 2023ko martxoan ezarri baitzen, Socinfo Digital Navarra TIC sariaren bidez aintzatetsi dute Herritarrendako Zerbitzuen Digitalizazioaren kategorian. Sociedad de la Información Digital aldizkariak Administrazio Publikoetako Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien arloko proiektu aipagarrienak aintzatesten ditu; kasu honetan, errolda-ziurtagiriak eta Udalaren arreta-bulegoetako hitzorduak kudeatzeko ahots-laguntzailea erabiliz herritarren arreta hobetu izana.