HIRIGINTZAKO LIZENTZIAK

Zer egin nahi duzu?

OBRA-LIZENTZIA eskatu edota ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA aurkeztu

a) Obra txikia:  Berrikuntza edo eraldaketa txikiak, teknikoki errazak eta eraikuntzari eta alderdi ekonomikoari dagokionez garrantzi gutxikoak.
b) Obra handia: Gainerako obra guztiak

Egoitza Elektronikoa - Iruñeko Udala - Obrak gauzatzea eta/edo jarduera sailkatuak - Obrak egitea, jarduera sailkatuak instalatzea edo aldatzea, fatxada-ereduak onestea eta eremu publikoa okupatzea

  • Erantzukizunpeko adierazpena: Agiri honen bidez, interesdunak bere erantzukizunpean adierazten du indarrean dagoen hirigintzako araudia betetzen duela eta behar diren agiriak badituela.
  • Lizentzia 
c) Lurzoru-publikoan zanga irekitzea: Lurzoru publikoan, hala nola espaloietan eta kaleetan, indusketak egiteko behar den baimena, oro har, zerbitzuak instalatzeko. 
d) Jarduera sailkatua  

Egoitza Elektronikoa - Iruñeko Udala - Obrak gauzatzea eta/edo jarduera sailkatuak - Obrak egitea, jarduera sailkatua instalatzea edo aldatzea, fatxada-ereduak onestea eta bide publikoa okupatzea

Beren izaeragatik eragozpenak, ingurumen-inpaktua edo arriskuak sortzen ahal dituzten jardueren lizentzia lortzeko egin beharreko tramitea da. Era askotakoak izan daitezke: tailer mekanikoak, musika duten tabernak…

IREKIERA DEKLARATZEA 

a) Jarduera berria 

Egoitza Elektronikoa - Iruñeko Udala - Eraikuntzak eta lokalak erabiltzea - Jardueren irekiera, gazte-lokalak, obra-amaierako berrikusketa eta lehen erabilerak

Lokal zehatz batean merkataritza- edo industria-jarduera berri bat abiarazi dela jakinaraztea.

  • Obrak eginda eta/edo jarduera sailkatua denean  
  • Obrarik gabe  
b) Lehendik dauden jarduerak aldatzea 

Egoitza Elektronikoa - Iruñeko Udala - Eraikuntzak eta lokalak erabiltzea - Jardueren irekiera, gazte-lokalak, obra-amaierako berrikusketa eta lehen erabilerak

Aldez aurretik baimenduta zegoen jarduera batean aldaketa esanguratsuak egiten direnean egin beharreko jakinarazpena da; esaterako, makinetan, produktuetan edo eskainitako zerbitzuetan egindako aldaketak.

c) Jardueraren eskualdatzea aldez aurretik jakinaraztea 

Egoitza Elektronikoa - Iruñeko Udala - Jardueraren eskualdatzea aldez aurretik jakinaraztea

Jarduera baten titulartasuna beste pertsona edo erakunde bati eskualdatzen zaionean egin beharreko jakinarazpena, lehengo lizentziaren jarraitutasuna bermatzeko.

AISIALDIKO JARDUERA edo EKITALDI baterako baimena eskatzea

a) Ez-ohiko jarduerak 

Egoitza Elektronikoa - Iruñeko Udala - Lizentzia-eskaerak emanaldi, kontzertu, antzezpen eta beste zenbait ekitalditarako

Baimenduta ez dauden aisialdiko jarduera puntualetarako baimena, hala nola kontzertuetarako eta abarretarako.
 

b) Ekitaldi bereziak 

Egoitza Elektronikoa - Iruñeko Udala - Lizentzia-eskaerak emanaldi, kontzertu, antzezpen eta beste zenbait ekitalditarako

Baimena eskatzea berez iraunkorrak ez diren ekitaldiak, zirkuak eta abar, egiteko.

LEHEN ERABILERARAKO LIZENTZIA eskatzea 

LEHEN ERABILERARAKO LIZENTZIA eskatzea 

Egoitza Elektronikoa - Iruñeko Udala - Eraikuntzak eta lokalak erabiltzea - Jardueren irekiera, gazte-lokalak, obra-amaierako berrikusketa eta lehen erabilerak
Eraikin bat edo haren zati bat lehen aldiz okupatzeko beharrezko baimena, obra onetsitako proiektuaren arabera egin dela eta erabiltzeko egokia dela ziurtatzen duena.

OHIKO GALDERAK

Atarte estankoa - Zehaztapen teknikoak

Iruñeko Alde Zaharreko ostalaritza-lokaletan atarte estankoa egiteko, 2016ko azaroaren 3an behin betiko onetsitako BBBPBaren aldaketaren xedapen iragankorrean zehaztutakoarekin bat (9. NAOn argitaratua, 2017ko urtarrilaren 13koan), OBRA TXIKIEN ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA aurkeztu beharko da, justifikazio-memoria teknikoarekin eta teknikari eskudun batek sinatutako planoekin batera.

BBBPBan aurreikusitako salbuespenari heldu nahi izanez gero, JARDUERAREN FUNTZIONAMENDUAN FUNTSEZKOA EZ DEN ALDAKETAREN BAT EGIN IZANAREN ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA aurkeztuko da, teknikari eskudun batek sinatutako memoria teknikoarekin batera. Memoria horretan, atarte estankoa egiteko zailtasun berezia justifikatuko da, bai eta funtzionamendu-ordutegiari eta musika-instalazioari dagokienez proposatutako irtenbideen deskribapena eta justifikazioa ere, aipatutako xedapen iragankorrak jasotzen duen bezala. Oro har, lokal horiek ezin izanen dute musikarik jarri 23:00etatik aurrera.

Bi kasu horiek ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPEN banaren bidez izapidetzen dira. Atartea egiten bada, titularrak adierazpena aurkezten den unetik bertatik egin ditzake horretarako obrak, betiere adierazpenarekin batera justifikazio-memoria teknikoa aurkeztu badu. Jardueraren titularraren erabakia da Udalak espedientea izapidetzen amaitu arte itxarotea, neurriak egoki iritziko direla bermatzeko.
Era berean, bi kasuetan, aurkeztu beharreko dokumentazio grafikoak lokal osoaren banaketa jaso behar du.

Salbuespenari heldu nahi izanez gero, FUNTZIONAMENDUAN FUNTSEZKOA EZ DEN ALDAKETAREN BAT EGIN IZANAREN ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA aurkezten denetik, betiere justifikazio-memoria teknikoarekin batera badoa, Udalak horren tramitazioa amaitzen duen arte, jarduerak salbuespen horren arabera funtzionatzen ahalko du.

Atarte estankoa instalatu ondoren, obra-bukaera bat aurkeztu beharko da, bai eta ziurtagiri tekniko bat ere, obrak aurkeztutako erantzukizunpeko adierazpenaren arabera egin direla bermatzen duena. 

Atarte estankoaren irisgarritasunari, sarbideko eskailera-mailei eta lokaleko ibilbide irisgarriei dagokienez, kasu bakoitzaren inguruabar zehatzak baloratu beharko dira, indarrean dagoen araudiak ezarritakoa kontuan hartuta, bereziki Eraikuntzaren Kode Teknikoa eta DB-SUA Oinarrizko Dokumentua aplikatzeko irizpideak eta haren iruzkinak. Horri buruzko edozein ohar xehetasunez justifikatu beharko da espedientearen dokumentazioan.

Atartearen diametroak 1,50 metrokoa izan beharko du, ibilbide irisgarriaren definizioan, A eranskinean eta DB SUAn ezarritakoarekin bat "biratzeko tokiak" bete beharreko baldintzen arabera. Baldintza hori betetzea bideraezina dela justifikatzen denean, gutxienez 1,20 metro izatea onartzen da. Ateek, zabaldu eta ixtean, ezin izanen dute biraketa-diametroaren eremua hartu; biraketa-diametroak libre behar du.
Lokaleko gainerako tokiek irisgarritasunari dagokienez bete beharreko baldintzak (komunak, adibidez) kasu bakoitzaren inguruabar zehatzen arabera baloratuko dira, betiere indarrean dagoen araudia kontuan hartuta.

Atartea jartzeko establezimenduko barra aldatu behar izatea ez da, berez, instalatzeko betebeharretik salbuesten duen zirkunstantzia bat, gerta baitaiteke kasu batzuetan aldaketa txikia izatea. Kasu bakoitzean inguruabar zehatzak baloratu beharko dira.

Printzipioz, ate iristagarri automatikoak onartuko dira, kontuan hartuta BBBPBaren xedapen iragankorrak hau adierazten duela: "justifikatutako kasuetan izan ezik, ezingo dira aurrez aurre jarri".
Atarteak soinu-xurgapena izan behar du, gutxienez sabaian.