Iruñeko Udala Hiri Plan Estrategikoa prestatzen ari da, baliagarri izango baitzaio jakiteko zein den hiriak hartu nahi duen norabidea eta zerk duen lehentasuna etorkizunari begira.
Zer da?
Hiri Plan Estrategikoa tresna bat da, bide ematen duena eztabaida eta gogoeta publikoa egiteko hiriaren arazo eta aukeren gainean. 10 urteko epea aintzat hartuta eta jarduketa plan-batean islatzen da, eta agiri horretan jasotzen dira, hain zuzen, planaren printzipioak, jarduketa-ildoak eta helburuak lortzeko bitartekoak, betiere lehentasunak ezarrita eta sektorekako ikuspegiak txertatuta zeharkako ikuspuntu batetik. Behin plana idatzita, etengabe berrikusiko den prozesu irekia izango da, etorkizuneko erabakiak orientatuko dituena.
Azken 30 urteetan, gero eta udalerri gehiago ari dira halako plangintza estrategikoko tresnez edo hiri-planez hornitzen, hainbat sektore aintzat hartzen dituen zeharkako ikuspegi batetik abiatuta, hiriaren egungo egoera diagnostikatzeko, helburu estrategikoak ezartzeko epe luzean, horiek lortzeko jarduketa-ildoak zedarritzeko eta jarraipen-adierazleak sortzeko plana betetzen den ebaluatze aldera. Paraleloan, Europar Batasunarentzat gero eta garrantzitsuagoa da finantzazioa lortzeko aurkezten diren proiektuak Plan Estrategiko baten barruan egotea.
Onurak
Hauek dira, besteak beste, hiri-plangintza estrategikoaren onurak:
- lehentasunak eta estrategia globala ezartzen dira
- energiak biltzen dira
- herritarren parte-hartzea sustatzen da
- lurralderako helburuak sistematizatzen dira
- objektibotasuna areagotzen da
- sektore publiko eta pribatuaren arteko lankidetza ematen da
- funts publikoak eraginkortasun handiagoz erabiltzen dira
- baliabideak –publikoak zein pribatuak– erraztasun handiagoz lortzen dira
Plana egiteko prozesua
Iruñeko Hiri Plan Estrategikoa egiteko ahal beste tokiko eragilek parte hartuko dute: erakundeak, gizarte- zein ekonomia-eragileak eta herritarrak. 2018 eta 2019 artean egingo da, eta, hortaz, 2030era arte erabiliko da.
Ekimena abiatzeko, Iruñeko Udalaren Estrategia Bulegoak laguntza teknikoa jasoko du bai halako planak eratu dituzten beste hiri batzuen partetik, bai Hiri Garapen Estrategikorako Zentro Iberoamerikarren hirien sareko langileen partetik; izan ere, Iruñeak 2017an egin zuen bat sare horrekin.
Plana egiteko faseak honako hauek dira:
- Diagnostikoaren aurreko fasea:
- Analisi historikoa
- Elkarrizketa sakonak
- Herritarrek parte hartzeko prozesuak: pertzepzio-inkestak
- Gai kritikoen antzematea
- Joeren analisia
- Lantaldeen diseinua, kritikotzat jotako gai horien arabera
- Diagnostiko estrategikoa
- Gaien analisia (barnetik eta kanpotik)
- AMIA
- Diagnostikoa
- Definizioa
- Etorkizuneko agertokiak eta prospektiba
- Helburu orokorra
- Helburu estrategikoak
- Jarduketa-ildoak
- Proiektu estrategikoak
- Hiri Plan Estrategikoaren idazketa
- Adierazleen eta jarraipen sistemaren definizioa
- Hiri Plan Estrategikoaren onespena Osoko Bilkuran
- Komunikazio-etapa