Aire libreko kirol-eremuak, udal-titulartasunekoak nahiz titulartasun publiko zein pribatukoak. Ezaugarri bereziak dituzte; batzuk enblematikoak dira, duten tradizioagatik, gizartean duten oihartzunagatik edota, hiriaren beste toki batzuekin alderatuta, dituzten eraikuntza-ezaugarriengatik.
Futbol-zelaiakIrati futbol-zelaiaIrati futbol-zelaia
-
- Irati futbol-zelaia
-
Belar artifizialeko udal-zelaia, 104 x 62 m-koa, argiztapena eta harmaila estalia dituena (420 eserleku). Instalazio autogestionatu bat da, Arrotxapea auzoko futboleko kirol-kluben esku.
Helbidea: Nazario Carriquiri, zk.g. PK: 31.014 Iruña
Erreferentziazko kirol-kluba: Rotxapea, C.D
- Helbide elektronikoa: cderrotxapea@hotmail.com
-
- Sanduzelaiko futbol-zelaia
-
Belar artifizialeko udal-zelaia, 98 x 59 m-koa, argiztapena eta harmaila estalia dituena (340 eserleku). Instalazio autogestionatu bat da, Sanduzelai auzoko futboleko kirol-kluben esku.
Helbidea: Sanduzelaiko etorbidea, zk.g. PK: 31.012 Iruña
Erreferentziazko kirol-kluba: C.D. Junta de Deportes San Jorge
- Helbide elektronikoa: sanjorgejd@gmail.com
- Lezkairuko Zalduako futbol-zelaia
-
Belar artifizialeko udal-zelaia, 105 x 63 m-koa, argiztapena eta estali gabeko harmaila dituena (576 eserleku). Instalazio autogestionatu bat da, Lezkairu auzoko futboleko kirol-kluben esku.
Helbidea: Eguesibar kalea, zk.g. PK: 31.006 Iruña.
Erreferentziako kirol-kluba: Club Deportivo Lezkairu
- Helbide elektronikoa: lezkairusoto@gmail.com
- Web
Antoniuttiko irristaketako hiri-zirkuitua
Pump track-a
Olinpiar arraunketako zentroa
Beste udal-pilotaleku batzuk
Udal-pilotalekuak; gehienak estaliak edo erdi-estaliak. Gehienetan, herritarrek askatasun osoz eta doan erabil ditzakete urte osoan.
- Jito Alai pilotalekua
-
Helbidea: Andre Maria Erreginaren plaza (Labrit pilotalekuaren atzealdea).
Ordutegia: 08:00 - 22:00.
Informazio gehiago: pilota —eta beste hainbat aisia- eta kirol-jarduera— praktikatzeko eta zenbait kultur jarduera egiteko erabiltzen da Nahi duen orok erabil dezake, doan. Balio historiko handiko pilotalekua, eta Labriten Bastioiaren hormak aprobetxatzen ditu; mende askotako historia du eta hainbat eraberritze izan ditu XX. mendean zehar.
- Sanduzelaiko etorbideko pilotalekua
-
Helbidea: Sanduzelaiko etorbidea z.g., behea. 31012 Iruña
Ordutegia: 08:00etatik 22:00etara
Informazio gehiago
Nahi duen orok erabil dezake pilotan aritzeko, doan.
43 x 9 metrokoa da, estali gabe dago, eta ez du ez argiztapenik, ez harmailarik, ez aldagelarik.
Ez da beharrezkoa ordua erreserbatzea.
- Mañuetako pilotalekua
-
Helbidea: Mañueta kalea, z.g. 31001 Iruña
Ordutegia:
Astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara
Larunbat, igande eta jaiegunetan: 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara
Informazio gehiago
Eraikuntza-urtea: 1985.
Pilotan aritzea.
Nahi duen orok erabil dezake. Giltza udaletxeko ate nagusian eskatu behar zaio zaintzen ari den udaltzainari.
15 x 8 metrokoa da, estalita dago, argiztapena du eta ez du ez harmailarik, aldagelarik.
-
Pilotalekuak: Baiona etorbidearen atzealdeko pilotalekua
-
Helbidea: Baiona etorbidea, z.g., atzealdea. 31011 Iruña
Ordutegia: 08:00etatik 22:00etara
Informazio gehiago
Eraikuntza-urtea: 1989.
Pilotan aritzea.
Nahi duen orok erabil dezake.
31 x 13 metrokoa da, errebotea du, estali gabe dago eta ez du ez argiztapenik, ez harmailarik.
-
López pilotalekua
-
Helbidea: Serafín Olave kalea, z.g. 31007 Iruña
Ordutegia: 08:00etatik 22:00etara
Informazio gehiago
1935ean eraikia eta 1983an eraberritua.
Nahi duen orok aritu dezake pilotan han.
39 x 15 metrokoa da, estalia, argiztapena eta harmaila txiki bat ditu.
Ez du aldagelarik.
Ez da beharrezkoa ordua erreserbatzea.
- Ega Ibaiaren parkeko pilotalekua
-
Helbidea: Ega ibaia kalea, z.g., behea. Iruña
Ordutegia: 08:00etatik 22:00etara
Informazio gehiago
Eraikuntza-urtea: 1983.
Nahi duen orok aritu dezake pilotan han, doan.
33 x 10 metrokoa da, estali gabea, errebotea du, eta ez du ez argiztapenik, ez harmailarik.
- Ezkaba kiroldegiari atxikitako pilotalekuak
-
Helbidea: San Kristobal kalea, z.g., behea. 31015 Iruña (Munduko Parkearen ondoan).
Ordutegia: 08:00etatik 22:00etara
Informazio gehiago
1986an eraikiak eta ondoren eraberrituak.
Nahi duen orok aritu dezake pilotan han, doan.
25 x 14 eta 18 x 14 metrokoak dira, estaliak, eta argiztapena eta harmaila txiki bat dituzte.
Kiroldegiko aldagelak erabil daitezke, ordenantza fiskaletan ezarritako tarifa ordainduta.
- Arrotxapeko kiroldegiari atxikitako pilotalekuak
-
Helbidea: Nazario Carriquiri kalea, z.g., behea. 31014 Iruña
Ordutegia: 08:00etatik 22:00etara
Informazio gehiago
1986an eraikiak eta ondoren eraberrituak.
Nahi duen orok aritu dezake pilotan han, doan.
2 pilotaleku estali, 27 x 14 metrokoak, argiztapenarekin eta harmaila txiki batekin.
2 pilotaleku estali gabe, 15 x 8 metrokoak, argiztapenik eta harmailarik gabe.
Kiroldegiko aldagelak erabil daitezke, ordenantza fiskaletan ezarritako tarifa ordainduta.
Bidegorria
Iruñea eta bere eskualdea lotzen dituzten bidegorrien sarea. Kirol-jarduera osasungarria egiteko ezin aproposagoa da bizikleta. Bidegorriei esker, ikastetxera, kirol-instalazioetara eta Iruñeko aisialdi- eta lan-leku askotara joan daiteke bizikletaz.
Donejakue Bidea
Nazioartean sekulako ospea duen bide honek Iruña zeharkatzen du. Milaka urte dituen bide bat da, eta mundu osoko milaka erromes biltzen ditu urtero. Hainbat arrazoi dituzte erromesek bidea egiteko. Horietako bat ariketa fisikoa egitea, eta aitzakia horrekin zeharkatzen dute Iruña, aldi berean bertako baliabideak eta kultura- eta arte-erakargarri ugariak ezagutuz.
Donejakue Bideari buruzko beste esteka batzuk:
Patxi Morentin lasterketa-zirkuitua
Hiru kilometroko zirkuitu zirkular balizatua da, atleta herrikoi edo federatuentzat atletismoan aritzeko erreserbatua, Gaztelugibeleko gune naturalean. Zirkuitua erabiltzea libre da, eta doakoa; ofita-geruza baten gainean egin da eta Patxi Morentin izena jarri zaio, Nafarroako atletismoko izen handiko entrenatzailearen omenez.
Softbol-zelaia
Aisiarako sarbide libreko kirolgunea, ez lehiakorra, softbola praktikatzeko. Arrotxapea auzoan dago, Artika eta Ximenez de Rada kaleen artean. Argiteria dauka eta 5.000 m2 inguruko jolas-eremua.
Parkour-kirol
Parkour-kirol praktikarako gunea, atari zabalean eta doan.