Antzerki-lantegiak
Haurrek dituzten adierazpen- eta antzezpen-baliabideak aberasteko programa. Hartara, teknikak ere irakasten zaizkie, besteekiko komunikazioa eta harremana errazteko, eta, era berean, beste curriculum-arlo batzuekin zerikusia duten ikaskuntza-prozesuak finkatzeko.
Programa hau Iruñeko ikastetxe publikoetako eta itunduetako Lehen Hezkuntzako 1. eta 5. mailetako ikasleei zuzenduta dago. Jolas dramatikoa eta dramatizazioa uztartzen dituzten proposamen didaktikoak dira, 50 minutuko saioetan, astero eta eskola ordutegian; gehienez ere 30 saio egiten dira ikasturtean zehar.
Eskaerak Unitate Pedagogikoan jasotzen dira, educacionpamplona@pamplona.es helbide elektronikoaren bidez, hurrengo ikasturtea abiatu aurreko ekainean eta irailean. Gaur egun, Nafarroako Antzerki Eskolak ematen du programa.
EN MUDANZA-IBILTARI
Arte garaikidea hiriko ikastetxeetako ikasleei hurbiltzeko programa, haien trebetasun espresibo, dialektiko eta sormenezkoak sustatze aldera.
Programa Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako ikastetxeei zuzenduta dago.
Ikasturte bakoitzean erakusketa txiki bat edo bi egiten dira, Iruñeko Udalaren Arte Garaikideko bildumaren lanak erabiliz; erakusketa horiek ikastetxe eskatzaileetara joaten dira ikasturtean zehar; zehazki, bi aste egiten dute ikastetxe bakoitzean. Erakusketarekin batera bi orduko saio bat eskaintzen da, arte- eta hezkuntza-proposamen bat lantzeko.
Eskaerak Unitate Pedagogikoan jasotzen dira, educacionpamplona@pamplona.es helbide elektronikoaren bidez, hurrengo ikasturtea abiatu aurreko ekainean eta irailean.