Irudia, mugimenduan (En Mudanza - Ibiltari)

2016. urteaz geroztik, IBILTARI programak hiriko ikastetxeetara eramaten du Iruñeko Udalaren Arte Garaikidearen bilduma, ikasleak artelanetara hala zentzumenen nola adimenaren bidez zuzenean hurbil daitezen ahalbidetuz.

2020-2021eko ikasturtean, Iruñeko Udalak bideoarteari eskainitako edizio bat diseinatu du, ‘Irudia, mugimenduan’ izenburupean, bideoaren dimentsio artistikoa eta kritikoa ikasleekin jorratzeko.


Ziklo horren barruan, bideo-performancearen inguruko jarduera bat proposatu da, Nezaket Ekiciren Bildumaren obra bat eta diziplina horren obra klasiko batzuk ezagutzeko.  Jarraian, obra horiek berrikusi eta beren bertsioa sortu duten ikasleen obrak erakutsiko dira. Honako ikastetxe hauetako ikasleen eta irakasleen parte-hartzea eskertzen dugu: Julio Caro Baroja BHI (4. DBH), Navarro Villoslada BHI (4. DBH), Mendillorri BHI (3. DBH) eta Hezitzaileen Eskola.

Navarro Villoslada

Bruce Nauman NV bertsioa

Martha Rosler NV1 bertsioa

Esther Ferrer NV bertsioa

Francis Alys NV1 bertsioa

Martha Rosler NV2 bertsioa

Vito Acconci NV bertsioa

Julio Caro Baroja

Francis Alys JCB1 bertsioa

Esther Ferrer JCB bertsioa

Vito Acconci JCB bertsioa

Francis Alys JCB2 bertsioa

Francis Alys JCB3 bertsioa

Escuela de Educadores

Vito Acconci EE bertsioa

Francis Alys EE bertsioa

Inspirazio-iturria

Honako hauek dira bideoak egiteko ikasleek inspirazio-iturri gisa hartu dituzten obrak: 

BRUCE NAUMAN, Dance or exercise on the Perimeter of a Square (Square Dance), 1967

Vito Acconci - Three Adaptation Studies 1970

Martha Rosler - Semiotics of the Kitchen 1975

FRANCIS ALYS, Samples II, 2004