Aurkezpena
Iruñeko Udalak Garapenaren aldeko Nazioarteko Lankidetzako Udal Programa bat du 1996az geroztik. Herrialde behartsuenetako komunitateen giza garapena sustatzea da programaren xede nagusia. Zenbait programa eta tresna erabiltzen dira nazioarteko garapenari eta lankidetzari laguntzeko, hegoaldeko herrialdeetan ekintza humanitarioak eta larrialdietarakoak bultzatzeko eta, azkenik, herritartasun globalaren eta nazioarteko elkartasunaren aldeko heziketa- eta sentsibilizazio-jarduerak antolatzeko.
Helburuak
Hauek dira Garapenaren aldeko Nazioarteko Lankidetzako Udal Programaren helburu nagusiak:
- Garapenari eta nazioarteko elkartasunari laguntza emateko udal-politika garatzea.
- Behar handiena duten herrialde eta komunitateen egoeraren berri ematea, eta horiek egoera hori gainditzeko egiten dituzten ahaleginak jakinaraztea (Garapenaren aldeko Sentsibilizazioa eta Hezkuntzaren sustapena, Iruñean).
- Laguntza ematea, Hegoaldeko gizon-emakumeen garapenerako programak egiteko.
- Hondamendi naturalek edo giza jatorriko gatazkek eragindako larrialdi humanitarioko egoeretatik edo laster gertatu beharreko arrisku batetik datozen ondorioak arintzeko jarduketak sustatzea.
- Egiten diren jarduketak ebaluatzeko prozedura bat izatea.
- Komunikazio eta partaidetzarako bideak sustatzea, Iruñeko Udalaren eta Iruñean garapenaren aldeko lankidetzaren eta nazioarteko elkartasunaren esparruan, etengabean lan egiten duten GGKE-en, taldeen eta erakundeen artean.
Plan Zuzentzailea
Urteko Plan Operatiboa / Urteko aurrekontua
Iruñeko Udalak urtero erabiltzen du bere aurrekontuaren zati bat garapenaren aldeko nazioarteko garapenerako. 2021an, 1.913.319€ euro bideratu zituen xede horretara, hau da, Udalaren aurrekontuaren %0,8. Honenbestez, bete egiten du Udalak Nazio batuen gomendioa, herrien arteko nazioarteko lankidetza sustatzeari buruzkoa.
La ejecución de este presupuesto se lleva a cabo de acuerdo con el Plan Operativo Anual del programa (POA), donde se prevén cuáles son las acciones que se van a llevar a cabo, sus plazos y su desglose presupuestario.
Puedes consultar el POA del Programa Municipal de Cooperación Internacional para el presente año en el siguiente enlace:
- 2019ko Urteko Plan Operatiboa1.13 MB
- 2020ko Urteko Plan Operatiboa1.15 MB
- 2021ko Urteko Plan Operatiboa 9.07 MB
Zerbitzu-karta
Garapenaren aldeko Nazioarteko Lankidetzako Udal Programaren Zerbitzu Kartan daude udal-zerbitzu horren jardueraren xehetasunak, xedea, eskumenak eta balioak, bai eta bere jarduera hobetzeko zerbitzuak bereganatzen dituen konpromisoak ere. Beraz, egiten den lanaren jarraipenerako tresna bat da, eta herritarren aurrean gardentasunez jardutekoa. 2018ko azaroan onartu zen zerbitzu-gutuna, eta esteka honetan duzue:
Memoria
Urtero argitaratzen duen memorian jasotzen du Lankidetza Zerbitzuak aurreko urtean egindako lana.
Esteka hauetan dituzue azken urteotako memoriak: