HISTORIA

1827-1873: KALE NAGUSIA / SAN FRANTZISKO

Iruñeko Udalak 1827an sortu zuen lehenengo Marrazketa Eskola. Aldi berean, Aldundiak Matematikako katedra bat inauguratu zuen. Biak elkarren osagarri izan ziren eta eraikin bera partekatu zuten, lehenbizi Kale Nagusiko 80. zenbakian eta 1837tik aurrera San Frantzisko komentu zaharrean.
 

Escuela de Arte San Francisco

 

1873-1890: NABARRERIA / SAN FRANTZISKO

Arte- eta Lanbide-Eskola 1873an inauguratu zen. Udalak eta Aldundiak irakaskuntza artistikoak bateratzea erabaki zuten, marrazketa-eskola eta Diputazioaren Iruñeko Institutu berria batuta. Haren egoitza bitan banatu zen: garai bateko Merkataritza Eskolaren eraikinean batetik, –gaur egun Nafarroako Gobernuaren Kultura Departamentuaren egoitza dena–, eta, bestetik, San Frantziskoko Eskoletan. Azken horietan, marrazketa, igeltsu-lanketa, modelatzea eta molde-lana ikasgai artistikoak irakasten ziren, besteak beste. Arte eta Lanbide Eskolaren helburu nagusia espiritu artistikoa eta industriala bultzatzea izan zen, eta artearekiko interesa sustatzen eta zenbait sektore profesional garatzen lagundu zuen.
 

Escuela de arte Navarraría

 

1890-1965: ALONDEGI KALEA

1890ean ikastetxeak garai berri bati ekin zion, Alondegiko eraikinera lekualdatu baitzuten. Han, une gogoangarria bizi izan zuen, irakasle ospetsuak izan baitzituen, eta kalitate handiko irakaskuntza. Zurgintza, Sarrailagintza, Ebanisteria, egurraren eta harriaren lanketa eta Ebaketa eta Jantzigintzako prestakuntza ematen zuten. Nafarroatik eta Espainiako hainbat lekutatik etortzen ziren ikasleak. Hala ere, 1917an Diputazioak babesle izateari utzi zion eta zailtasun handiko garaiak bizi izan zituen
 

Escuela de Arte diploma antiguo


Gerra zibilaren ondoren, eskolak, gorabeherak gorabehera, aktibo jarraitu zuen eta tokiko bizitzan bere lekua izaten jarraitu zuen, urtero “Arte Azoka” izeneko erakusketa eginez. Berrogeiko hamarkadan, uztailero, ekitaldi aretoan artisautza-lanak, arte industrialak, argazkilaritza- eta pintura-lanak erakusten ziren. Besteak beste, Muro Urriza, Luis Andreu, Martinez Torres eta, batez ere, Gerardo Sacristan irakasleen eskutik hasi zituzten ikasketak Elias Garralda, Pablo Goñi, Jesus Lasterra, Gloría Ferrer, Ignacio Cía, Javier Viscarret, Salvador Beunza, Francisco Buldain, Jose Antonio Eslerina eta Jose Pedro Manterolak.

1947an, Estatuak Lanbide Heziketako irakaskuntzak sortu zituenean, eskola ez zen irakaskuntza horietan sartu, eta udal-ikastetxe izaten jarraitu zuen. Berrogeita hamarreko hamarkadan zeramikako prestakuntza ere gehitu zuten hezkuntza-eskaintzan.
 

Escuela de Arte Calle Estella

 

1965-1972: SAN FRANTZISKO ETA COMPAÑÍA KALEA

1965ean Alondegiko eraikina eraitsi zutenez, zentroa San Frantziskoko eskoletara lekualdatu zuten berriro, eta leku falta zela eta, Konpainia kalera. Iruñean arte-diziplinen zentro espezifikorik ez zegoenez, guztiok ezagutzen ditugun artistek bertan egin zituzten lehen urratsak. Juan José Aquerreta, 2012ra arte irakasle izango dena, Pello Azqueta, Isabel Ibañez, Patxi Idoate, Joaquín Ilundain, Javier Morrás, Pedro Osés, Joaquin Resano, Mariano Royo, Alfredo Sada, Pedro Salaberri, Javier Zudaire… guztiek Salvador Asza María, Bace eta beste irakasle batzuen eskutik.
 

Escuela de Arte Calle Compañía

 

1972-2003: AMAIA KALEA

Hala ere, gizartearen eskaera berrietara egokitu beharra zegoen. Izen-aldaketak ekarri zuen lehenbiziko eguneratzea. 1969an, lege-dekretu baten bidez, Arte Aplikatuen eta Lanbide Artistikoen Udal Eskola izena hartu zuen. Eta bigarrena, 1972an, Amaya kaleko behin betiko egoitzako kokapen berriak. Zentro berriak, Estatuaren mendeko Zeramika eta Barne Dekorazioko Lanbide Heziketak eskaintzen zituen, eta aldi berean, Udalaren Ikastaro Monografikoak: Marrazketa, Pintura, Etxe-dekorazioa, Frantsesa, Mekanografia eta Kontabilitatea.

2003-ACTUALIDAD: JOSÉ VILA IKASTETXE ZAHARRA

1990eko LOGSEren hezkuntza erreformak eta haren ondorioek bertan behera utzi zuten bizikidetza luze eta emankor hori. 2003an, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak eta Iruñeko Udaleko Hezkuntza, Gazteria eta Kiroleko Alorrak erabaki zuten Arte Aplikatuen eta Lanbide Artistikoen Eskolako (gaur egun Arte Eskola) ikastaro monografikoak José Vila eskoletara (Iruñeko Tomas Caballero parkera) eramatea.


 

Escuela de arte José Vila


Gaur egun, Eskolak honako hauek ditu: zentro berri bat, izen berri batekin: Catalina de Oscariz Arte eta Lanbideetako Udal Eskola; liburutegi txiki bat, erakusketak lau urtetik behin... Eta garrantzitsuena, marrazketako eta pinturako ikastaro monografikoei segida ematea eta hiru hilean behin lantegiak prestatzea.

HARREMANETARAKO DATUAK

 

Helbidea: Tajonar K., 14

Ordutegia: 17:00 - 21:00

Posta elektronikoa: 
escueladearte@pamplona.es

Telefonoa: 948 15 22 83

EL DÍA A DÍA DE LA ESCUELA