LEHEN HIRUHILEKOA
“Kolorearen teoria, hurbilpen praktikoa”: Astelehen eta asteazkenetan
17:00etatik 19:00etara eta 19:00etatik 21:00etara
Kolorea zehaztasunez lortzeko trebetasuna bereganatzera bideratutako lantegia Kolorearen teoria paleta murriztuko olio-pinturari, tinta lauko motiboei eta pintura garaikideari aplikatuta.
Marrazketa ikatz-ziriz: Astearte eta ostegunetan
17:00etatik 19:00etara eta 19:00etatik 21:00etara
Ikatz-ziriz egindako hainbat marrazketa teknika ikasi eta aplikatzea. Sahats ikatz-ziria, Nitram ikatz-ziria, ikatz-ziria, ikatz-ziri prentsatua, ziri koipetsua, ikatz-ziria hautsean, akuarelagarria, etab. Marrazkia laminatik eta naturaletik abiatuta.
BIGARREN HIRUHILEKOA
“Akuarelaz esperimentatu”: Astelehen eta asteazkenetan
17:00etatik 19:00etara eta 19:00etatik 21:00etara
Akuarela-lantegi honetan, akuarela aplikatzeko teknikak jarriko dira praktikan. Uraren eta hezetasun-mailen ezagutza jorratuko da, bai eta orbanaren kontrola eta hainbat efektu zein baliabide plastiko ere.
Bargue marrazketa-metodoa 2: Astearte eta ostegunetan
17:00etatik 19:00etara eta 19:00etatik 21:00etara
Marrazketako Charles Bargue metodoaren lantegiaren jarraipena. XIX. mendeko metodo akademiko horrek marrazkiaren zehaztasuna nabarmen hobetzen du, xaflak erabilita.
HIRUGARREN HIRUHILEKOA
“Erretratu pintatua”: Astelehen eta asteazkenetan
17:00etatik 19:00etara eta 19:00etatik 21:00etara
Giza aurpegia olio-pinturaz lantzeko berariazko pintura-lantegia. Erretratuak urratsez urrats eginen dira hainbat teknika eta prozesu piktoriko aplikatuz. Erretratu unibertsalak eta garaikideak kopiatuko dira.
“Tintaz marraztea”: Astearte eta ostegunetan
17:00etatik 19:00etara eta 19:00etatik 21:00etara
Tintaz marrazteko teknikak. Bilbeak, marradura gurutzatua, punteaketa, punta lehorra, gouacheak, hainbat baliabide uztartuta.
URTEKO LANTEGIAK
Norberak egindako marrazketa, pintura edo grabatuko proiektu artistikoak
Balorazioa eta jarraipena
HARREMANETARAKO
Helbidea: Taxoare kalea, 14 (José Vila ikastetxea izandakoa)
Ordutegia: 17:00 - 21:00
Helbide elektronikoa: escueladearte@pamplona.es
Telefonoa: 948 15 22 83