SANABRIAKO BIDEA

ABIAPUNTUA: GRANJA DE MORERUELA

HELMUGA: SANTIAGO DE COMPOSTELA

DISTANTZIA: 420 km.

Sanabriako bidea Zilarrezko Bidearen desbideratze bat da. Bide hori Astorgara igo beharrean, Frantziako bidearekin bat egiteko, zuzenean Santiagorantz doa, Zamorako Granja de Moreruela udalerritik abiatuta. Ibilbidearen lehen zatian Sanabriako eskualdea ekialdetik mendebaldera zeharkatzen duelako du izen hori.

A Gudiñan, ibilbide honek bi bide eskaintzen dizkigu Santiagorantz jarraitzeko. Lazatik igarotzen dena da laburrena eta gomendagarriena oinez joateko, eta Verínetik igarotzen dena, aldiz, gomendagarriagoa da txirrindulariendako.

Historia

Ibilbide honi hegoaldeko Galiziako bidea edo Bide mozarabiarra ere deitzen zaio; oso garrantzitsua da bide hau Andaluziako hiriburuak Zilarraren bidearen hasierarekin lotzen dituen izen bereko ibilbideekin ez nahastea.

Zilarraren bidea bezala, erromatar galtzaden bidea zen, Galiziako segalariek Gaztelako lurretara heltzeko erabiltzen zutena, Galizia penintsularen erdigunearekin lotuz.

ERROMESENDAKO INFORMAZIOA

Seinaleztapena ona da Sanabriako bidean. Zamoran gezi horiak, oholtxoak eta mugarriak daude, eta Ourensen, Nicanor Carballoren eskulturek erromesendako gida gisa balio dute.

Aterpetxeak ongi banatuta daude ibilbide osoan.