ABIAPUNTUA: IRUN
HELMUGA: ARZÚA
DISTANTZIA: 784 km.
Kantauri isurialdea zeharkatzen duen bidea, hiri handiak eta gune turistikoak natura oparoko tarteekin eta hondartzekin tartekatuz.
Bigarren ibilbiderik luzeena da, Zilarraren bidearen atzetik.
Historia
Iparraldeko bideak bizitasuna mantendu zuen XVIII. mendera arte. Frantziako, Euskal Herriko, Kantabriako eta Asturiaseko erromesak – bideak igarotzen zituen lurraldeak – erakartzeaz gain, bertatik Ingalaterra, Flandria, Alemania edo Eskandinaviatik –itsasoz– etorritako jainkozaleak ere igarotzen ziren, kostaldeko portu nagusiak aprobetxatuz. Gaur egun, Irungo Txingudiko badiaren Frantziako muga hartzen da abiapuntutzat, baina badira Hondarribian hasten direnak ere; Donostiatik, Bilbotik, Santanderretik, Gijónetik, Avilésetik eta Ribadeotik igarota. Gijónera heldu baino lehen, Oviedora desbideratzeko aukera dago, katedralaren Ganbera Santuko erlikiak bisitatzeko; halaber, pisu handiko pizgarria da.
2015ean, UNESCOk Iparraldeko bidea eta Antzinako bidea Gizateriaren Ondare gisa aitortu zituen, kultura-ondasun batek jaso dezakeen aintzatespenik handiena. Halaber, Biosferaren Erreserbatzat jotako paisaiak zeharkatzen dira, hala nola Eo ibaiaren ingurunea eta Terras do Miño, besteak beste.
ERROMESENDAKO INFORMAZIOA
Orografia menditsuaren ondorioz igoera eta jaitsiera gehien dituen penintsulako Donejakue bideetako bat izan arren, ez da arazo garrantzitsua izanen oinez ibiltzeko ohitura duten mendizaleendako.
Iparraldeko bidea bizikletaz egin daiteke. Lurrean eragozpenak aurki ditzakegun arren, urriak dira, eta errepide edo bide alternatiboetara jotzen ahalko dugu beti.
Gune turistikoa denez, lotarako ostatu ugari aurki daitezke, eta gero eta handiagoa da erromes-aterpetxe pribatuen eskaintza.