Historia
Ibilbide hau Ebroko deltatik abiatzen da, Espainiako parke natural politenetako batetik. Haren biodibertsitatearen balioa ikaragarria da, bere paduretan flamenko arrosen multzo handiak bizi direlarik. Etapa gutxi batzuk izan ezik, gainerako bideak Ebro ibaiaren ertzak zeharkatzen ditu, Tortosa, Zaragoza eta Tuteratik igaroz. Halaber, ibilbide hori bat dator, hein handi batean, berriki berreskuratu den beste erromesbide garrantzitsu batekin: Inaziotar bidea.
Ebroko bidearen jatorri historikoa XII. mendekoa da, kristauek Ebroko ibarreko hiri nagusiak birkonkistatu ondoren, Frantziako, Italiako eta beste jatorri batzuetako jainkozaleak Sant Carles de la Rápitara itsasontziz heltzen zirenean santuaren hilobirako erromesaldiari ekiteko. Santiagok berak, tradizioaren arabera, bere lan apostolikoan, Ebroko bidea Tarragonatik egin zuen, kondaira askok agerian uzten duten moduan; horietatik ezagunenak Ama Birjina Zaragozako zutabe baten gainean agertu zela kontatzen du.
Nafarroako tartean, interesguneak dituzten hainbat herri zeharkatzen ditu, hala nola Corteseko gaztelua, Ribaforadako kanpandorre mudejarra, Cabanillaseko eliza tenplarioa, El Bocaleko uhate-etxe zaharra, Tuterako alde zahar ikaragarria eta Castejoneko tren-herria. Hemendik aurrera, Nafarroatik irten eta Ebro ibaian gora doa Logroñon Frantziako bidearekin bat egin arte.
ERROMESENDAKO INFORMAZIOA NAFARROAN
Nafarroan, bideak kontraste-paisaiak zeharkatzen ditu, eta labore emankorrak dituzten eremuak daude Errege Bardeako Natur Parkearen idortasunaren aurrean. Ebroko bideak Nafarroako mutur bat besterik ez du zeharkatzen, bi tartetan banatzen dena, ondoren Errioxatik Logroñorantz jarraitzeko.
Lehen tartea: Cortesetik Tuterara, ibilbideak Ebro ibaia jarraitzen du. Maldarik ez badu ere, luzea eta itzalik gabea da, beraz, komenigarria da ongi babestea.
Bigarren tartea: Tuteratik Castejonera, eta Errege abelbidea aprobetxatzen du, erreserba naturaltzat jotako lekuetatik igaroz.