Donejakue bideari buruzko filmak

NAFARROAN GRABATUTAKO DONEJAKUE BIDEAREN FILMAK

Irudia
Imagen de la película 3 en el Camino
Tres en el camino

Film-mota: Film luzea (film dokumentala)

Agitalpen-urtea: 2004.

Zuzendaria: Laurence Boulting.

Sinopsia edo gaia: 1999ko Gabonak eta Urteberri eguna bitartean, hiru pertsonaia oso ezberdinek beren izatearen zentzuari buruzko gogoeta egiten dute. Hirurek badute zerbait komunean: urte horretan Santiagorako erromesaldia egin dute Donejakue bideari jarraituz, eta haien urratsek funtsezko gai berberak planteatzera eraman dituzte. Bost herrialdetan (Espainia, Frantzia, Holanda, Brasil eta Japonia) hiru urtarotan (negua, udaberria eta uda) filmatutako hamalau aste beharrezkoak izan dira hiru pertsonaia hauen –Madoka Mayuzimi poeta japoniarra, Milena Salgado brasildarra eta Rob Jorritsma holandarra– istorioak fikzioan irudikatzeko.

Trailerra ikusi       

Kokapenak Nafarroan: Orrega, Arleta, Eunate, Gares.

Irudia
Imagen de la película de Paulo Coelho
Paulo Coelho Donejakue bidean

Film-mota: Film luzea

Argitalpen-urtea: 2004
 

Zuzendaria: Ez dugu aurkitu

Sinopsia edo gaia: Paulo Coelho idazleak lehen pertsonan kontatzen ditu Donejakue bidean erromes gisa izandako esperientziak Espasa Calpe argitaletxeak argitaratutako liburu batekin batera argitaratutako DVD batean.

Trailerra ikusi

Kokapenak Nafarroan: Luzaide, Ibañeta, Orreaga, Curia kalea, Iruñeko katedrala, Gares.

Irudia
Imagen de la película el Americano
Americano: Do what scares you

Film-mota: Film luzea

Argitalpen-urtea: 2005

Zuzendaria: Kevin Noland

Sinopsia edo gaia: Iruñeko sanferminetan girotutako maitasun istorioa. Chris, Ryan eta Michelle oporrak Europan igarotzen dituzten hiru amerikar dira. Espainiara iristean, Chrisek bere maleta galtzen du, baina horrek aukera ematen dio bere itzulera atzeratzeko eta ia ezagutzen ez duen Adela emakume ederraren atzetik joateko. Bestalde, Ryanek eta Michellek euren arteko harremana aztertzeko aprobetxatzen dute bidaia, Estatu Batuetan "benetako mundura" itzultzen direnean dena lehen bezala izanen baita.

Trailerra ikusi

Kokapenak Nafarroan: Iruña, Urederra ibaiaren iturburua, Urbasa, Andia, Irunberriko arroila, Indurain, Muskitz, Zubieta.

Irudia
Imagen de la película 'The Way'
The Way

Film-mota: Film luzea

Zuzendaria: Emilio Estévez

Sinopsia edo gaia: Tom oftalmologo alargunak jakin du bere seme Daniel Pirinioetan hil dela ekaitza batean, Donejakue bidea egitera zihoala. Errausketaren ondoren, Tomek, bere semearen omenez, erromesaldia amaitzea eta errautsak bidean barreiatzea erabakitzen du.

Trailerra ikusi

Kokapenak Nafarroan: Orreaga, Akerreta, Agoitz, Iruñeko Zaldi Zuria, Erreniega, Eunateko Andre Maria (Muruzabal), Iratxeko monasterioa eta Torres del Río.


 

FILM LABURRAK

Irudia
Imagen del corto 'Camino de Santiago'
Donejakue bidea

Film-mota: Film laburra

Argitalpen-urtea: 1965

Zuzendaria: César Fernández Ardavín

Sinopsia edo gaia: Fernando Cebriánek interpretatzen duen erromes bat Donejakue bidean zehar dabil, topatzen duen jende guztiarekin hitz eginez, eta artea eta monumentuak aztertuz.

Irudia
Imagen del corto 'Caminante'
Ibiltaria

Film-mota: Film laburra
Argitalpen-urtea: 2013
Zuzendaria: Joaquín Calderón
Sinopsia edo gaia: Dirudienez, Donejakue bideak Iruñean barna bi ibiltari elkartu ditu. Hiriko txoko enblematikoenetatik igarotzen diren bitartean, ezagutzen dugu Maríak bere bikote-harremanean une txarra bizi duela, eta Santiagok arazo larri bat duela.
Amaiera harrigarri batek baieztatuko digu –berriro ere– gauzak ez direla diruditena.
Aktoreak: Belinda Washington eta Txema Blasco.

Trailerra ikusi
Kokapenak Nafarroan: Iruña.

Irudia
Nuestros caminos a Santiago
Nuestros Caminos a Santiago

Film-mota: Dokumental-sorta  
Agitalpen-urtea: 2004
Zuzendaria: Pablo Aranegui
Sinopsia: 16 kapituluko dokumental-sorta, Xacobeo 2004a ospatzeko ekitaldien barruan kokatua, non bi erromesek Bideko hainbat ibilbidetatik barrena ibiltzen baitira. Carmelo Gómezek parte hartzen du, bai eta Donejakue bidearekin zerikusia izan duten lanen idazleek ere: Matilde Asensi, Paolo Coelho, Jesús Torbado eta Cees Nooteboom.
Dokumentala ikusi
Kokapenak Nafarroan: Orreaga, Iruña, Gares, Lizarra, Tutera, Zangoza.

TELESAILAK

Irudia
Imagen del documental 'Camino de Santiago'
Donejakue bidea

Film-mota: Film luzea – Telesaila
Argitalpen-urtea: 1999 
Zuzendaria: Robert Young
Sinopsia edo gaia: Esoterismoan eta Erdi Aroko errituetan oinarritzen dira poliziak ikertzen dituen krimen odoltsu batzuk. Egoera larriagotu egiten da koadro garrantzitsu baten lapurreta eta prostituta baten hilketa erritualarekin bat datozenean. Antzara-jokoak, erromesek Bidean zehar asko praktikatzen duten entretenimenduak, misterioa argitzeko gakoa gordetzen du. Partida hasi da eta gure pertsonaiak jolastera doaz.
Kokapenak Nafarroan: Frantziako bidea (ez da besterik agertzen)

DOKUMENTALAK

Irudia
Imagen del documental Camino de Santiago
Donejakue bidea

Film-mota: Dokumentala (No-Do)

Argitalpen-urtea: 1955

Zuzendaria: Pierre Zimmer

Sinopsia edo gaia: Frantzia zeharkatuz, Santiagora eramaten duten Donejakue ibilbideei buruzko dokumentala.

Kokapenak Nafarroan: Orreaga, Muruzabal, Eunateko eliza, Gares, Lizarra.