Sahagún

Monasterio de San Pedro de Duenas en Sahagún

Sahagúneko Turismo Bulegoak utzitako argazkia

INFORMAZIOA

PROBINTZIA: León
AUTONOMIA-ERKIDEGOA: Gaztela eta Leon 
DISTANTZIA SANTIAGORA: 363 km

Udal-webgunea

TURISMO BULEGOA
Hirutasun Santuaren eliza zaharra
Del Arco kalea 87 24320 Sahagún
Tel.: 987 781 015
E-maila: otsahagun@hotmail.com
oficinadeturismo@turismosahagun.com

ESTEKA INTERESGARRIAK

FESTAK ETA APARTEKO EKITALDIAK

  • Aste Santua: eskualdeko interes turistikokoa izendatu dute.
  • Bono Artzainaren erromeria: apirilean, nekazariek eta artzainek beren produktuen onena eskaintzen dute, limonada eta hurrak.
  • San Markoren erromeria: apirilaren 25ean, ogi- eta gazta-dastatzea, Virgen del Puente baselizaren ondoan, udaberriaren etorrera ospatzeko.
  • San Simon Azoka edo Porruaren Azoka: urriaren 28an, XVIII. mendetik aurrera egiten den azoka, elikagaiak, ibilgailuak eta nekazaritzako makinak eskaintzen ditu, eta bisitariendako merkatarien menu tipikoa –porrua, eskabetxea eta ardoa–.
  • Juglareen Topaketa: uztailean, Sahagún hiribilduan 1116an sortutako Espainiako lehen juglare-eskola gogoratzeko, eta Erdi Aroko ezkontza bat, akelarre bat, falkoneria, antzerkia, Erdi Aroko afariak eta azoka ikus daitezke.
  • Sahagúneko San Joan: ekainak 12.

Bideko lehen hiri handia León probintzian eta Madrilgo bidearekin lotura duena, jatorrian San Facundo hiribildua deitua, haren sorrera IX. mendean Facundoren eta Primitivoren erlikiak agertzearekin lotzen da. Bertan, San Facundori eskainitako monasterio bat sortu zen, gerora, Sahagún bihurtu zena.

Zerbitzuak

 Alojamientos Restaurantes, bares  Oficina de Turismo  Zona de baño  Parada de autobusesTaxis BodegaPuenteMonasterio, iglesia Monumento  Teléfono público - locutorioServicios públicos - WCCajero automáticoCorreos Farmacia Fuente  Supermercado Merendero 

Ezinbestekoak

  • San Pedro de las Dueñas monasterioa: Sahagúnetik 4 km-ra, 1087an harriz hasi eta 1110ean adreiluz amaituta. Barrualdean zazpi mojen kapitela eta Gregorio Fernándezen Kristoa nabarmendu behar dira.
  • Grajal de Campos: 5 km-ra, multzo historikoa, Kultur Intereseko Ondasun izendatua 1931n. Honako hauek biltzen ditu: Grajaleko kondeen jauregi errenazentista, gaur egun Virgen de las Puertas baselizaren zati den barruti gotortuaren aztarnak, upategi mozarabiarra, XVI. mendeko arreta publikoko ospitalea, buztin-horman eraikia, San Migel Goiaingeruaren eliza (XVI. mendekoa), oinutsik dauden frantziskotarren komentu zaharra edo Antiguako Andre Mariarena.
  • Arenillas de Valderaduey: aipatzekoak dira San Tomas elizako erretaula, usategiak eta herri-arkitekturaren aztarnak.
  • Joara: Sahagúnen iparraldean, XVI. mendeko bi pintura eta 1641eko Cristóbal Colmenaresen erretaula bikaina.
  • Galleguillos de Campos: berdegune bat ibaiaren ondoan, paseatzera edo erlaxatzera gonbidatzen duen piknikgunea duena.

TERRADILLO DE LOS TEMPLARIOS- EL BURGO RANERO TRACKA

track de la etapa de terradillo de los templarios a el burgo ranero