Iglesia del Monasterio de Santa María la Real, Nájera

Naiarako Turismo Bulegoak utzitako argazkia.

INFORMAZIOA

PROBINTZIA: Errioxa
AUTONOMIA-ERKIDEGOA: Errioxa 
DISTANTZIA SANTIAGORA: 582 km

Udal-webgunea

TURISMO BULEGOA

San Julian pasealekua 4
26300 Naiara
Tel.:+34 941 741 184
E-maila: turismo@najeraturismo.es

 

ENLACES DE INTERÉS

 

INTERESEKO TELEFONOAK

  • Osasun-zentroa: 941 279 000
  • Babes zibila: 941 360 404

 

FESTAK ETA APARTEKO EKITALDIAK

  • Naiarako Forua: Naiarak ostegunero 'azoka' ospatzeko duen pribilegio zaharra jasotzen du.
  • Naiarako Erresumako antzezpenak: uztaileko bigarren hamabostaldia. 'Naiarako kronikaren' interpretazioa bertako 300 aktorerekin.
  • Altzarien azoka: Aste Santuan.
  • Anguianoko dantzariak: uztailak 22, Madalena eguna. Dantzariek egurrezko zangen gainean dantzatzen dute.

Erromatar aurreko jatorria du, eta Najerilla ibaiaren arroan dago, Espainian ingurumenaren aldetik hobekien kontserbatzen diren basa-eremuetako batean.

Naiara-Iruñeko Erresumako Gortearen egoitza izan zen X. eta XI. mendeen artean, eta Donejakue bidearen antzinako ibilbidea desbideratzea eragin zuen, herri garrantzitsu horretan barrena bideratzeko.

Zerbitzuak

Alojamientos Restaurantes, bares  Oficina de Turismo  Zona de baño  Estación de autobusesTaxis BodegaPuente TorreMonasterio, iglesia Monumento  Teléfono público - locutorioServicios públicos - WCCajero automáticoCorreos Farmacia Fuente Cementerio singular Supermercado Merendero 

Ezinbestekoak

  • Andre Maria Erregina: Gartzia Santxez III.a erregearen aginduz eraikitako monasterioa. Lanak 1052. urtean amaitu ziren, eta orduan Naiara-Iruñeko Erresumako errege eta infanteen apezpiku-egoitza eta mausoleoa bihurtu zen.
  • Naiarako Museoa: historiaurretik Aro Modernora bitarteko materialak biltzen dituen museo historiko-arkeologikoa.
  • Alkazarra: Erdi Aroko defentsa-sistema, gaztelua buru duen Mota mendixka, Malpicako harresi-barrutia, Naiarako hiriguneko harresiak, zubiaren gotorlekua eta haitzean landutako haitzulo artifizialak barne hartzen ditu.

Aterpetxeak

Naiaran udal-aterpetxe bat eta hiru aterpetxe pribatu daude. Udal-aterpetxean lo egiteagatik bakoitzak nahi duena ematen du, baina pribatuetan, bakoitzak prezio ezberdinak ditu.

ERROMES MENUA

Naiaran Erromes menua jatetxe gehienetan egon ohi da, eta hainbat tabernatan haiendako gosari bereziez goza dezakete.

NAIARA- SANTO DOMINGO DE LA CALZADA TRACKA

track de la etapa entre Nájera y Santo Domingo de la Calzada

GERTU DAUDEN GUNE INTERESGARRIAK

  • San Millán de la Cogolla: Suso eta Yusoko monasterioak, Gizateriaren Ondare 1997tik.
  • Valvanerako Ama Birjina: Errioxako zaindaria. Anguianoko Valvanerako monasterioan.
  • Errioxako lorategi botanikoa Hormillan: mundu osoko zuhaitzez, lorez eta landarez betetako espazio itzela. Oinutsik bisita daiteke.