Carrión de los Condeseko Turismo Bulegoak utzitako argazkia.
INFORMAZIOA
PROBINTZIA: Palentzia
AUTONOMIA-ERKIDEGOA: Gaztela eta Leon
DISTANTZIA SANTIAGORA: 402 km
TURISMO BULEGOA
Done Jakue etxartea z.g.
34120 Carrión de Los Condes
Tel.: 979 880 932
E-maila: turismo@carriondeloscondes.es
ESTEKA INTERESGARRIAK
- Aterpetxeak
- Hotelak eta ostatuak
- Mezak
- Garraioa
- Jatetxeak eta tabernak
- Zerbitzuak
- Kontsigna: ez du
INTERESEKO TELEFONOAK
- Osasun-zentroa: 979 880 245
- Babes zibila: 979 880 003
FESTAK ETA APARTEKO EKITALDIAK
- San Zoilo: zaindariaren jaiak, abuztuko azken-aurreko asteburuaren ondorengo astelehena.
- Done Jakue Apostolua: Uztailak 25, kultura- eta jolas-jardueren programa zabala egiten da.
Aymeric Picaudek, Codex Calixtinusen, herriaren garrantzia adierazten zuen. Bertan, hiriko zaindaria den Zoilo martiriaren gorpuzkiak San Joan Bataiatzailearen monasteriora eraman zituzten, gaur egun San Zoilorena dena.
Donejakue bidearen tradizio handiko lurraldea, non ospitale ugarik erromesak hartzen baitzituzten.
Zerbitzuak
Ezinbestekoak
- Bideko Andre Mariaren eliza: Donejakue bideari lotuta, XII. mendeko eliza honek garai bereko katedralekin aldera zitezkeen neurriak zituen, eta horrek erakusten zuen zein garrantzitsua zen. Bertan erromesari bedeinkapen berezia eskaintzen zaio maiatzetik urrira bitarte.
- Santiago elizaren Pantokratorra: ezinbestekoa da mendebaldeko fatxada erromanikoa, portada eta friso eskultoriko ospetsua dituena. Santiagoren elizpea da oraindik ere kontserbatzen den XII. mendeko eliza zaharreko elementu bakarra. Gaur egun ez du gurtzarik.
- San Zoilo beneditarren monasterioa: San Pedro Clunykoaren abadiakoa da 1.076tik, eta Iberiar penintsulako erromaniko klunitarraren lehen obra arkitektonikoetako bat izan zen. Eraikuntza erromanikoari garai gotikoaren amaieran klaustro bat gehitu zitzaion, Espainiako garai horretako ederrenetakoa. Gaur egun, eraikina egokitu eta hotel historiko eta xarmagarria bihurtu da.
CARRIÓN DE LOS CONDES- TERRADILLOS DE LOS TEMPLARIOS TRACKA
GERTU DAUDEN TOKI INTERESGARRIAK
- Legidos: Santiagoren parrokia-eliza, XVI. mendekoa.
- Moratinos: San Tomas Akinokoaren eliza, XVI. eta XVII. mendeen artean eraikitako tenplua.
- Virgen del Puente baseliza: XIII. mendeko estilo mudejarrekoa, urteetan zehar erromesendako eta legenardunendako ospitalea izan zen.