Burgoseko Udalak utzitako argazkia.
INFORMAZIOA
PROBINTZIA: Burgos
AUTONOMIA-ERKIDEGOA: Gaztela eta Leon
DISTANTZIA SANTIAGORA: 485 km
TURISMO BULEGOA
Nuño Rasura kalea 7 09003 Burgos
Tel.: +34 947 288 874
E-maila: infoturismo@aytoburgos.es
ESTEKA INTERESGARRIAK
FESTAK ETA APARTEKO EKITALDIAK
-
San Lesmes: urtarrilaren 30etik hurbilen dagoen igandean ospatzen dira hiriko zaindariaren omenezko jaiak.
-
San Petri eta San Paulo zaindarien jaiak: ekainak 29.
-
Papamoscas: Burgoseko katedralean dagoen automata. Etengabe, orduro puntuan, Papamoscasek bere besoa mugitzen du, zeinak, aldi berean, kanpai baten mihia ordu adina aldiz eragiten baitu, ahoa irekitzen duen bitartean (hortik datorkio izena). Irudia XVIII. mendekoa da eta aurreko automata bat ordezkatu zuen.
-
Gau Zuria: Andre Maria Zuriaren erromeriaren bezperan, doako kultur manifestazio hau egiten da, herritar guztiendako, erabilera publikoko gune askotan, irekietan zein itxietan.
Diego Rodríguez Porcelosek 884. urtean sortua, Burgos, bere garrantziaren zati bat Donejakue bideari zor dion hiria da; bertan merkatariak eta artisauak finkatu ziren eta ospitaleak eraiki ziren, 30 baino gehiago izatera iritsiz, eta mendeetan zehar Espainiako hiri garrantzitsuenetako bat bihurtu zen.
Zerbitzuak
Ezinbestekoak
- Burgoseko katedrala: barruan inork galdu beharko ez lituzkeen altxorrak aurkitzen ditugu: Kondestableen kapera, katedralaren barruan dagoen katedraltzat hartuta; Urrezko eskailera, italiar berpizkundean inspiratua; Santa Anaren kapera; edo Ciden eta Jimena emaztearen hilobia, erdiko nabean dagoena.
- Real Monasterio de las Huelgas: errege-panteoi eta nobleziako eta aristokraziako emakumeen erretiro gisa sortua.
- San Gil Abad eliza: Burgoseko bigarren katedral gisa ezagutzen dena, harresiari atxikita dago. Bertan, XV. eta XVI. mendeetan Burgosera joan ziren artista europar nagusiek beren arrastoa utzi zuten. Bere kaperen artean, Nuestra Señora de la Buena Mañanarena nabarmentzen da. Donejakue bideko erromesendako igarobidea izan zen.
- Mirafloreseko kartusia: hiriaren erdigunetik hiru kilometro pasatxora dago, Fuentes Blancas parkearen inguruan. Isabel Katolikoak sustatu zuen, eta bere gurasoak, Joan II.a eta Portugaleko Isabel, elizaren erdian dagoen alabastrozko hilobi bikain batean daude.
- Burgoseko gaztelua: 884. urtekoa da. Garai hartan Diego Porcelosek gotorleku txiki bat eraiki zuen eta haren inguruan hiria sortu zen.
- Giza eboluzioaren museoa: gure espeziearen jatorriari buruzko teoria berrienak ezagutzeko ezinbesteko bisita. Erakusketa iraunkor honetako izarrak Elvis pelbisa, Miguelon heidelbergensiaren garezurra, Hominidoen Galeriako erreprodukzio errealistak eta Beagle-ren erreplika bat dira, Darwinek Galapagoetara espedizioa egin eta eboluzioaren teoria formulatzera eraman zuen bergantinarena.
- Burgoseko Museoa: hiru jauregi errenazentista hartzen ditu –Miranda, Iñigo Angulo eta Melgosa–. Bertan, Burgoseko probintziaren historia eta artearen ibilbidea egin daiteke, Paleolitotik gaur egunera arte.
- San Nikolas eliza: kanpoko itxura apalagatik eta Katedraletik gertu egoteagatik oharkabean geratzen da. Bere erretaula nagusi ikusgarriagatik bakarrik sartzeak merezi du. Hala ere, ez da barruan duen altxor bakarra: hilobi izugarriak, pinturak eta tapiz flamenkoen bilduma bikaina ditu.
- Santa Ageda eliza: kondairaren arabera, leku horretan Santa Gadearen zina igaro zen, eta, horren bidez, Cidek Alfontso VI.a Adoretsua behartu zuen zin egitera ez zuela inola ere parte hartu bere anaia Gaztelako Antso II.a Indartsuaren hilketan. Horregatik, Alfontso erregeak Cid erbesteratzeko agindu zuen. Estilo gotikoko eraikina da eta XIV., XV. eta XVI. mendeetako elementuak ditu. Tenplu xumea da, nabe bakarrekoa eta alboko kaperaduna, baina oso ederra. Elementurik ederrena, zalantzarik gabe, eta garrantzisuena, bataiarria da.
- Andre Mariaren arkua: Carlos V.aren omenez egina, enperadoreaz gain Burgosko historian gehien nabarmendu diren pertsonaiak irudikatzen ditu.
- San Esteban Elizako Erretaularen Museoa: San Esteban elizan Erretaularen Museoa dago, bakarra bere generoan. Bertan, probintziako hainbat herritako XVI., XVII. eta XVIII. mendeetako ia hogei erretaula daude ikusgai modu iraunkorrean.
- CAB Caja de Burgos Arte Zentroa: 2003an inauguratutako eraikin honek Espainiako artista garaikide nagusien lanak erakusten ditu. Halaber, aldi baterako erakusketen programa zabala eskaintzen du, azken joera sortzaileak erakusteko. Bakarrik terrazatik ikusten den panoramika ikaragarriagatik bisita bat merezi du.
- Museo historiko militarra: antzinako Kapitaintza Jeneralaren jauregia, 1907an eraikitako eraikin ikaragarria, gaur egun Museo Militarra dago bertan, Armadaren historiarekin zerikusia duten era guztietako tramankuluak ikus daitezkeen erakusketa iraunkorra. Bere erakargarritasunen artean Burgoseko Gazteluaren maketa handi bat nabarmentzen da.
- Gazteluko parkea: Ezagutu bertako fauna eta flora pasealekuetan.
- Ezproiaren pasealekua: "ezproi" izena lotuta dago pasealekuaren kokapenarekin, Arlanzon ibaiaren urak erraz urez bete zezakeen leku batean baitzegoen. Horregatik, eremu hori hainbat egiturarekin altxatu zen, eta horrela, ibaiaren ohiko ur-goraldietatik salbu jarraitzen du.
BURGOS-HONTANAS TRACKA
GERTU DAUDEN TOKI INTERESGARRIAK
- Tardajos: erromatar kokaguneen gainean eta Clunia eta Juliobriga lotzen zituen galtzada erromatarraren ondoan eraikitako Bidearen herri historikoa.
- Rabé de las Calzadas: Burgoseko herri txikia, non Santa Marinari eskainitako parrokia-eliza eta Nuestra Señora del Monasterio delakoaren irudia gordetzen duen ermita nabarmentzen diren.
- Hornillos del Camino: herri-bidearen adibiderik berezienetako bat. Errege kalearen alboetan, bi altuerako harrizko etxeak daude. Burgosetik hogei kilometro eta erdira dago, eta, beraz, oso aukera erosoa da etapa amaitzeko.
- San Bol erreka: Hornillos eta Hontanas arteko ibarbide batean, Gaztelako goi-lautadan dagoen paraje bat, Iglesias herriari dagokiona, non San Boal edo San Baudilio monasterio antoniarra egon baitzen.
- Hontanas: herriko sarreran Sortzez Garbiaren eliza gotiko eta neoklasiko handia dago.