Belorado

Plaza e iglesia de Belorado

Beloradoko Turismo Bulegoak utzitako argazkia.

INFORMAZIOA

PROBINTZIA: Burgos
AUTONOMIA-ERKIDEGOA: Gaztela eta Leon 
DISTANTZIA SANTIAGORA: 539 km.

Udal-webgunea

TURISMO BULEGOA
Plaza Nagusia 1
09250 Belorado
Tel.: 947 580 815
E-maila: info@belorado.org

 

ESTEKA INTERESGARRIAK

 

INTERESEKO TELEFONOAK

Babes zibila: 947 580 046
Osasun-zentroa: 947 580 660
Larrialdiak: 947 580 558

 

FESTAK ETA APARTEKO EKITALDIAK

  • Belengo Ama Birjina: urtarrilaren 25ean, Beloradoko zaindaria.
  • Beloradoko dantza: eskualdeko dantzak txilibituekin eta makilekin.
  • Las marzas: suak pizten dira, argi guztiak itzaltzen dira eta gazteek udaberriari, emakumeari, jakien eskaerari eta agurrari eskainitako kantuak abesten dituzte.
  • Pingar el mayo: maiatzean enbor bat altxatzen da uzta ugari lortzeko.

Zeltiberiar jatorriko populazioa Burgoseko probintziaren ekialdean, Demandaren mendilerroaren inguruko mendietan. Erdi Aroan, Belforatus izeneko hiribildua zen, ‘zulo ederra’ esan nahi duena, eta ekonomiari dagokionez, goia jo zuen, Donejakue bidearen eraginez eta Gaztelako eta Nafarroako erresumen arteko mugan zegoelako. 1116an, Aragoiko eta Nafarroako errege Alfontso I.a Borrokalariak forua eman zion, eta urtero “Espainiako historian dokumentatu den azokarik zaharrena” ospatzeko aukera eman zion. Herriko armarriak erromesen helmuga den Compostelako dorre bat eta izar bat jasotzen ditu, eta, horrez gain, ‘Jauna, erakuts iezazkidazu zure bideak’ inskripzioa.

Zerbitzuak

  Alojamientos Restaurantes, bares  Oficina de Turismo  Parada de autobuses Puente TorreMonasterio, iglesia Monumento  Teléfono público - locutorioCajero automáticoCorreos Farmacia Fuente Cementerio singular Supermercado   

Ezinbestekoak

  • Andre Maria eliza: XVI. mendeko estilo errenazentista.
  • Gaztelua: Omenaldiaren Dorrearen aztarnak, hemendik panoramika eder bat ikusten da.
  • San Caprasio, San Valentin eta Santa Pia haitzuloak: Bisigotikoak.
  • Belengo Andre Mariaren ermita: ospitale zaharra eta Santiagoren Ordenako zaldunen kofradia.
  • Plaza Nagusia: XVI. mendekoa. Arkupeduna da, eta Gaztelako profila du.
  • San Petri Apostoluaren eliza: XVII. mendekoa.
  • Bariko San Nikolas elizaren aztarnak: hiribilduko zaharrena. Gaur egun, fatxada errenazentistaren zati bat eta erlojuaren dorrea geratzen dira.
  • Santa María Bretoneraren komentua: XI. mendeko komentua, moja klaratarrak dira arduradunak. Eliza bisita daiteke.
  • Canto zubia: Tiron ibaiaren gainean.
  • Inocencio Bocanegra irrati-komunikazioaren nazioarteko museoa: erakusketa-gunea XX. mendeko historian mugarri izan ziren lekuak girotzen eta erreproduzitzen dituzten hainbat dekoratutan antolatuta dago. Esate baterako, Titanic-eko ontzi-estalkiaren atal bat, Lehen Mundu Gerrako Europako lubakirik handiena, Berlingo harresiko muga-posturik ospetsuena edo Vietnamgo helikoptero-base amerikar bat. Gainera, M-60 Patton A3TTS borroka-orga bat eta Bell HU-H1 helikoptero bat.
  • Artearen pasealekua: Beloradon barna egiten du ibilbidea fatxadetako orma-irudiei segituz. Zapatariaren lanbide tradizionala eta Beloradoko bola-jokoa ezagutuko dituzu, gure ‘danzadoreen’ erritmoan dantza eginen duzu, botanikaz ikasiko duzu Hipólito Ruiz López eta María Sibyllarekin. Jakinen al duzu erromesekin batera ‘Adorearen pasealekuan’ barna eramanen zaituzten aztarnak ezagutzen?

BELORADO- SAN JUAN DE ORTEGA TRACKA

Track de la etapa de Belorado a San Juan de Ortega

GERTU DAUDEN TOKI INTERESGARRIAK

  • Puras de Villafrancako meatze-gunea: 7 km-ra. Gaztela eta Leonen bisita daitekeen mendiko meatze-ustiapen bakarra, 2011n Interes Kulturaleko Ondasun izendatu zutena. Aldez aurretik erreserbatutako bisitak bakarrik.
  • Fuentemolinos haitzuloa: Burgoseko probintziako altxor espeleologiko handienetako bat da. Aldez aurretik erreserbatutako bisitak bakarrik.
  • Pagoen larrea: zailtasun txikiko 14 km-ko ibilbide txikia.
  • Errotaren Interpretazio Zentroa eta San Miguel de Pedroso museo etnografikoa: 3 km-ra. Erdi Aroko zereal irin-errota da. Gaztela eta Leonen martxan dagoen zaharrena. 1994an sortu zen Museo Etnografikoa, denboran zehar herrian erabilitako objektu ugari hartu eta inguruko faunari eta florari buruzko informazio-panelak eskaintzen dituena. Aldez aurretik erreserbatutako bisitak bakarrik.