Atapuerca

Vista panorámica del pueblo de Atapuerca (Burgos)

Sierra de Atapuerca Turismo Ekimenetako Zentroak utzitako argazkia

INFORMAZIOA

PROBINTZIA: Burgos
AUTONOMIA-ERKIDEGOA: Gaztela eta Leon 
DISTANTZIA SANTIAGORA: 509 km

Udal-webgunea

TURISMO BULEGOaren udal-webgunea
Pablo García Virumbrales plaza z.g. 09199 Atapuerca.
Tel.: 947 430 435
E-maila: citatapuerca@gmail.com
Webgunea

 

ESTEKA INTERESGARRIAK

 

INTERESEKO TELEFONOAK

Babes zibila: 947 215 691
Osasun-zentroa: 947 244 756
Taxiak: 947 277 777 eta 947 481 010

 

FESTAK ETA APARTEKO EKITALDIAK

  • Zaindariaren eguna: azaroak 11, San Martinen omenez.
  • Atapuercako jaiak - Esker-ematea: abuztuko lehen astea.
  • Atapuercako gudua: abuztuko azken-aurreko asteburuan. Urteko gainerako egunetan Atapuercako Gudua Turismo Partaidetzarako Zentroa bisitatu daiteke.
  • Atapuercako nazioarteko krosa: azaroaren erdialdean.

Atapuerca mendilerroaren iparraldeko hegalean kokatutako herria da Atapuerca, Burgosetik 17 bat km-ra, Olmos de Atapuercako alkate-auzoan.

Tradizioz, bertako ekonomia nekazaritzarekin lotuta egon da, baina azken urteotan, eta inguruko bi Gizateriaren Ondareak –Atapuercako mendilerroko aztarnategia eta Donejakue bidea– direla eta, turismoak garrantzi handia hartu du.

XII. mendean, Alfontso VII.a erregeak Jerusalemgo San Joan Ospitaleko zaldunei eman zien hiribildu hori, eta Bidean ordena horren lehen laguntza-fundaziotzat jotzen dena sortu zuten.

Zerbitzuak

 Alojamientos Restaurantes, bares  Oficina de TurismoMirador Monumento   Fuente   Merendero TorreObservatorio de aves Cementerio singular

Ezinbestekoak

  • Menhirren zelaia: Donejakue bidearen ondoan dago.
  • Atapuercako Gudua turismo partaidetzarako zentroa: interpretazio zentroa, bisita gidatua edo/eta QR kodeen bidez autogidatua egiteko aukera.
  • Atapuercako aztarnategia eta arkeologia esperimentaleko zentroa – Carex: aurrez erreserba egin behar da. j o l 
  • San Martin eliza: XV. mendeko gotorleku-eliza, Jerusalemgo Joan Ordenaren antzinako enkomienda, estilo gotikoaren eta errenazentistaren nahasketa da. Doako bisita autogidatua egin daiteke QR kodeen bidez.
  • Eskualdeko informazio-zentroa: "Historiaren bideak, historiadun bideak" erakusketa du.
  • Atapuercako hezeguneak: bere paisaia-balioa eta aberastasun ornitologikoa, 16 hektareako ur-azalera eta edateko uren haraztegi naturala nabarmentzen dira.

ÁGES- BURGOS TRACKA

Track de la etapa de Agés a Belorado

GERTU DAUDEN TOKI INTERESGARRIAK

  • Olmos de Atapuerca: 2’8 km-ra. XV. mendeko Andre Mariaren Natibitatearen eliza bisitatu dezakegu, eta baita Esperanza Meatzea ere, turismorako birgaitutako meatze-ustiapen zaharra.