1471 erakusten - 1485@guztira
Musikari eta bakarlarien artean guztira ia 200 interpretek Iñigo Casalí eta Iñigo Legorbururen ‘Nahiak’ kantata obra sinfoniko-korala taularatuko dute igande honetan Baluarten
presentación obra Nahiak Baluarteko areto nagusiak ‘Nahiak Kantata’ emanaldia hartuko du igandean, Iñigo Casalíren musika eta Iñigo Legorbururen testua dituen obra sinfoniko-korala. Musikari eta bakarlarien artean 200 interprete inguru izanen dituen emanaldiak Iruñeko Udalaren laguntza du. Saioa 20:00etan hasiko da, eta sarrerak 15 eta 18 euro artean jarriko dira...Iruñeko Udalak Kondestablearen Jauregian antzemandako zenbait gabezia konpontzeko lanak gainbegiratzeko agindu dio Iruña Biziberritzen sozietate publikoari
Hiri Kontserbazioko Alorreko Eraikinak Mantentzeko Zerbitzuak txosten bat egin du Kondestablearen Jauregiak dituen patologiei buruz. Jauregia 2009. urtetik jendearendako irekita dago. Txostenean bigarren solairuko habeen akatsak, Udal-erroldaren arreta-guneko habeen deformazioak eta oso prezipitazio handiekin lotutako ur-filtrazioak jaso dira, batez ere erdiko sabai-leihoa husteko sarean. Ohiko mantentze-lanak gainditzen dituzten eta berehalako...Emakumeen Etxean eginen da Klima-ekintzarako lantaldearen edizio berria; Udalak gizarte ekologikoagoa lortzeko duen tresnetako bat da lantalde hori
imagen grupo de acción climática Trantsizio ekologikoari modu kolektiboan, lagunduta eta eguneroko ekintzak eginez heltzea da Iruñeko Udalak Klima-ekintzarako lantaldearen bidez lortu nahi duen helburua. Ekimenaren laugarren edizioa da dagoeneko, eta aurten tokiz aldatuko da. Oraingoan, lantaldea Emakumeen Etxean bilduko da eta ez Ingurumen Hezkuntzako Museoan. Hala ere, interesa...Irailak 30, astelehena
08:00 Udal-taldearen bilera 09:30 Tokiko Gobernu Batzarra 11:00 Harrera instituzionala Adinekoen Eguna dela eta (harrera-aretoa)30 arizalek baino gehiagok, 10 musikarik eta 2 bertsolarik ‘Julia Fernandez-Zabaleta Emakume aitzindariak’ euskarazko pastorala antzeztuko dute datorren urriaren 12an
cartel pastoral Urriaren 12an (larunbata), Julia Fernandez Zabaleta Emakume aitzindariak euskarazko pastorala antzeztuko da Burgoen plazan. Zaldiko Maldiko Kultur Elkarteak ekoitzi eta Iruñeko Udalak sustaturiko lanaren antzezpena 11:00etan hasiko da, eta, aurretik, 10:30etik 11:00etara, karrika-inguru bat eginen da Alde Zaharreko zenbait karriketan barna. Burgoen plazako emanaldirako eserlekua gordetzeko gonbidapenak...Azaroan hasiko dira Emakumeen Etxea eraberritzeko lanak
Azaroan hasiko dira Emakumeen Etxeko instalazioak eraberritzeko lanak. Instalazioak antzinako Pablo Sarasate kontserbatorioaren eraikinean daude, Agoitz kaleko 9. zenbakian. Emakumeen eta emakumeendako elkar ezagutzeko, ikasteko eta sentsibilizatzeko gune horrek bost urte beteko ditu urrian; denbora horretan, etxearen eta higiezinaren beharrak aldatzen joan dira. Astearte honetan, Iruñeko Udaleko Herritarren Aferen Batzordeak...San Jorge HLHIPko patioa ingurune naturalagoa eta jasangarriagoa bihurtuko da topografia desberdina izanen duten uharte gisako berdegune eta jarduera-eremu berriei esker
Iruñeko Udalak joan den abuztuan hasi zituen San Jorge HLHIP, Amaiur Ikastola eta Iturrama HLHIP ikastetxeetako patioak birnaturalizatzeko lanak. Helburua da ikastetxeetako kanpoko espazioen ikusmolde orokorra eraldatzea, naturan hezteko, natura espazio horietan integratzeko, eremu jasangarriak sortzeko eta pertsonen ingurumen-ongizatea eta habitataren biodibertsitatea sustatzeko. Egiten ari diren lanek landaretza-gune eta itzalgune...Urriak 14, astelehena
08:00 Udal-taldearen bilera 09:30 Tokiko Gobernu Batzarra 10:00 Harrera Cueca Txiletarreko Munduko Txapelketako parte-hartzaileei (Harrera Aretoa) 13:00 Bilera Kulturako AlorrarekinIruñeko Udalak Nafar Ateneoarekin batera antolatu duen udazkeneko programazioa asteartean abiatuko da, poesia eta musika uztartzen dituen Hitzak Hots errezitaldiarekin
ateneo hitzak hots Iruñeko Udala eta Nafar Ateneoa elkarlanean ariko dira berriz udazkeneko kultur programazioan, musika, literatura, umorea eta ikus-entzunezko elementuak uztartzen dituzten hiru errezitaldi eskaintzeko. Hiru jarduerak doakoak izanen dira eta Kondestablearen Jauregiko areto nagusian eginen dira, 19:30ean, urrian, azaroan eta abenduan. Progamazioa asteartean, urriak 15, inauguratuko da...Iruñeko Udalak berriz abiarazi ditu Yamaguchiko ur-errezelak, Galaxiaren Lorategiko iturria eta ‘Mendillorriko Dibertimenduak’
Yamaguchi parkeko ur-elementuak martxan daude berriro, liburutegi publikotik eta izen bereko plazatik hurbilen dagoen eremuan. Gainera, joan den hilabetetik, Iruñeko Udala zulo beltza antzeratzen duen iturria konpontzen ari da ‘Galaxiaren Lorategian’, Planetarioaren oinetan dagoen gune berde tematikoan. Bi zuzkidura horiek bisitatzera joan dira gaur goizean Hirigintza Gerentzia eta Batzordeko kideak....UPN udal taldearen prentsa aurrekoa
press_conferenceUrriak 22, asteartea
08:00 Udal-taldearen bilera 11.30 Etxebizitza Irisgarriaren Protokoloa sinatzea Etxebizitzako kontseilariarekin (Harrera Aretoa) 13:00 Bilera Barnealdeen Diseinatzaileen eta Dekoratzaileen Nafarroako Elkargo Ofizialeko lehendakariarekin (alkatearen bulegoa)Urriak 23, asteazkena
08:00 Udal-taldearen bilera 08:30 Elkarrizketa Euskadi Irratian 10:30 Bilera herritarren gaiak lantzeko 16:00 Udal-taldearen bileraUrriak 25, ostirala
08:00 Udal-taldearen bilera 09:30 Komunikazio-bilera gobernu-taldearekin 12:00 Toki Araubideko Foru Batzordea. Nafarroako Jauregia