1456 erakusten - 1470@guztira
Amaitu dira Iturrama IPko beheko solairua berrantolatzeko obrak; horrez gain, dibertsitate funtzionala dutenendako komun bat egokitu da
foto CP Iturrama Aste honetan amaitu dira Iturrama IPko obrak. Obra horiek Iruñeko Udalak hiriko ikastetxe publikoetan egiten dituen mantentze- eta hobekuntza-lanen barruan sartuta daude. Lan horietan beheko solairuko espazio batzuk berrantolatu dira, zehazki, administraziokoak eta zuzendaritzakoak, eta hiru komun berritu dira –horietako bat egokitu egin da–. Jarduketaren zenbatekoa...Euskaraz filmatutako fantasiazko film bat eta hiru komedia izanen dira ikusgai datorren astean, 2024ko Zinema-gauak programari amaiera emateko
foto Noches de cine Heldu den astean Udalaren zinema-emanaldiak azken txanpan sartuko dira, Zinema-gauak zikloko lau filmen emanaldiekin. Alde Zaharrean, Txantrean, Iturraman eta Milagrosan izanen dira hitzorduak. Ostegunean, proiektorea itzaltzen denean, 22 izanen dira uztailaren 30etik aurrera herritarrei eskainitako filmak. Gauero, astelehenetik ostiralera, film luze ezberdin bat, hainbat...Abuztuak 25, igandea
19:00 22 urtez azpiko Munduko Euskal Pilotako XI. Txapelketaren inaugurazio-ekitaldia (Labrit pilotalekua)Iruñeko ibaiertzetan inbaditzaileak izaten ahal diren 17 flora-espezie exotiko daude
foto biomaratón Inbaditzaileak izaten ahal diren 17 espezie exotiko hauteman dira Arga, Sadar eta Elortz ibaiertzetan. Espezie ugarienen eta potentzial inbaditzaile handiena dutenen artean daude ailantoa (35 ale edo multzo gazte), robinia (34 ale) eta kanabera. Azken horren hamar bat multzo hauteman dira, batez ere Arantzadiko meandroaren inguruan. Itzal-platanondoaren...Antzinako jolasekin amaitu da Kirol- eta gizarte-errezeta duten adinekoek eta haien bilobek osatutako taldeak aurrez aurre jarri dituen Belaunaldien arteko Olinpiaden bigarren itzulia
foto olimipiada intergeneracional Aste honetan egin da belaunaldien arteko hiriko lehen Olinpiaden bigarren itzulia. Uztailaren amaieran, paseo erritmoan makilarekin eta diskoarekin hockey probak, boleibola sarearekin baina puxikekin, eta hiru lerroan oinez egin ostean, belaunaldiartekotasunerantz beste pauso bat emateko, bigarren itzuli honetako probek garai bateko jarduerak izan dituzte ardatz, hala nola,...Hemen da berriro ‘Martxan’ programa, ariketa fisikoa egiteko eta memoria lantzeko 65 urtetik gorakoendako azken lauhilekorako jarduera-egitasmoa
foto programa En Marcha Iruñeko Udalak 65 urtetik gorakoendako memoria eta ariketa fisikoko jarduerak eskaintzen dituen Martxan programa berrabiaraziko du ikasturtearen hasierarekin. Jarduerak irailaren 16tik abenduaren 19ra eginen dira Ermitagañan, Iturraman, Txantrean, Arrotxapean eta Alde Zaharrean. Parte hartu nahi dutenek irailaren 2tik 6ra bitartean eman beharko dute izena, 948243566 telefonora...El Columpio Asesino taldeak irailaren 8an, igandearekin, emanen duen kontzertuarekin itxiko dira Batasunaren Pribilegioaren eguneko ekitaldiak
foto privilegio Datorren asteburuan Iruña Batasunaren Pribilegioaren urteurrena ospatzeko apainduko da. Pribilegio horren bidez, 1423ko irailaren 8an, hiria eratu zen, San Zernin, Nabarreria eta San Nikolas burguak Karlos III .a Noblea Nafarroako erregearen babespean bateratuta. Edizio honetan, Iruñeko Udalak hainbat jai-ekitaldi antolatu ditu irailaren 6tik (ostirala) irailaren 8ra (igandea),...2025erako Iruñeko aurrekontuei bultzada ematea eta agintaldiko proiektu handienen errepasoa egitea izan dira gai nagusiak udal-gobernuaren ikasturte politikoari hasiera emateko bileran
Joseba Asiron Saez Iruñeko alkatea izan da gaur goizean udal gobernu-taldeko kideek ikasturte politikoari hasiera emateko udaletxean bertan egin duten bilera formalaren buru. Bileran bi gai nagusi jorratu dira, 2025eko aurrekontuei bultzada ematea eta agintaldiko proiektu handienen errepasoa egitea, horietako asko jada martxan daudenak. Bileran parte hartu dute EH Bildu,...Irailarekin batera, hemen da Nafarroako Komikiaren Azokaren 15. edizioa
Bihar, irailaren 6arekin hasiko da Nafarroako Komikiaren XV. Azoka, komikia sustatzeko ekitaldia, TIZA elkarteak antolatua, eta, beste erakunde batzuen artean, Iruñeko Udalak modu egonkorrean babesten duena. Ekitaldiak jende orori zuzendutako hamarnaka ekitaldi eskaintzen ditu (mahai-inguruak, lantegiak, bisita gidatuak, zuzeneko sorkuntza, topaketak artistekin, aleak sinatzea, erakusleiho ilustratuak, autoedizio-azoka eta bigarren eskukoa,...Irailak 11, asteazkena
08:00 Udal-taldearen bilera 11:00 Elkarrizketa SER irratian 12:00 Bilera Udal-alor guztietako zuzendariekin 16:00 Udal-taldearen bileraAuzo-kontseiluei buruzko Erregelamendu Orokorraren proiektua
Epea: irailaren 23ra arte (egun hori barne) Udalaren Herritarren Partaidetzarako Erregelamendua garatzeko Iruñeko Udaleko Auzo Kontseiluen proiektu orokorra. Horren helburua da Auzo Kontseiluak oro har arautuko dituen udal-araudia onestea. Interesa duten pertsonek eta entitateek irailaren 23ra arte egiten ahalko dituzte egoki jotzen dituzten ekarpenak.Oinez Dabiltzanen Hiriak sarearen XI. Biltzarraren aurkezpena
press_conferenceBuztintxuri HLHIP ikastetxe publikoak eskolarako bide seguruen sarea estreinatu du ikastetxeko mugikortasun jasangarria bultzatzeko
Eskolara oinez joatea da, seinaleztatutako bide seguruak erabiliz eta haurren autonomia eta bizi-ohitura osasungarriak bultzatuz, Iruñeko Udalak Amaiur ikastolarekin batera 2017an hasi zuen Eskolarako Bide Seguruak proiektuaren helburua. Ikasturte honetan Buztintxuri HLHIk bat egin du ekimenarekin. Hala, bertako hezkuntza-komunitateak hiru ibilbide seguru bultzatu ditu, auzoko, Artikako eta Euntzetxikiko ikasleak ikastetxera...Irailak 19, osteguna
08:00 Udal-taldearen bilera 12:00 NUPekin Navarchivo Hitzarmena sinatzea (Alkatetza)