1411 erakusten - 1425@guztira
Iruñea-Burlata lotura berritzeko oinezkoendako eta txirrindulariendako lanak astelehenean hasiko dira, 17 zuhaitz birlandatuta
Vista aérea de Beloso Iruña eta Burlata arteko lotura berrituko duen oinezkoendako eta txirrindulariendako ibilbidea eraikitzeko lanak astelehenean hasiko dira, 17 zuhaitz birlandatuz. Ale horiek Seminarioaren aurreko gasolindegiaren eta Amaya Kirol Hirirako sarreraren arteko zatian daude, eta kontu handiz errotik atera ondoren, Arga ibaiaren ezkerraldean birlandatuko dira, Burlatatik eta Magdalenatik...Iruñeko Udalak iaz erretiroa hartu zuten 35 gizon eta 16 emakume funtzionario omendu ditu
Iruñeko Udalak omenaldia egin die gaur goizean 2023an erretiroa hartu zuten udal funtzionarioei. Joan den urtera arte udal administrazioan –dela Udalean bertan, dela beste erakunde batzuetan, hala nola Haur Eskoletan edo Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuan– lan egin zuten 35 gizon eta 16 emakumeren lana aitortu da. Joseba Asiron Iruñeko alkatea...Martxoak 25, astelehena
08:00 Udal-taldearen bilera 09:30 Tokiko Gobernu Batzarra 11:00 Bilera ijitoen ordezkariekin 13:30 ANIMSAren Administrazio KontseiluaMaiatzaren 17an amaituko da ibilgailuen zirkulazioaren gaineko zerga borondatez ordaintzeko aurtengo epea, hirian erroldatuta dauden 122.206 ibilgailuei eragiten diena
tráfico 2024ko Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga –zirkulazioaren gaineko zerga delakoa– borondatez ordaintzeko epea maiatzaren 17ra arte egonen da zabalik, eta Udala apirilaren 2tik aurrera hasiko da 2024ko urtarrilaren 1ean Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren Erregistroan erroldatuta zeuden 122.206 ibilgailuei dagozkien ordainagiriak etxeetara igortzen. 94.956 ordainagiri bidaliko dira eta horien % 77,88...Iruñeko Udaleko Herritarrendako Arreta Zerbitzuak ISO 9001 kalitate ziurtagiria berritu du
010 Iruñeko Udaleko Herritarrendako Arreta Zerbitzuak (HAZ) duela 18 urte lortu zuen lehen aldiz, 2006ko apirilaren 24an. AENOR Normalizazio eta Ziurtapenerako Espainiako Elkarteak UNE-EN ISO 9001:2015 arauaren arabera erdietsitako ziurtagiri hori berritzeko auditoretza bat egin du hilabete honetan. Analisi-prozeduraren arabera, Udalak kalitatezko kudeaketa-sistema egiaztatu bat du herritarren eskariari erantzuteko informazio...Iruña-Burlata lotura berriaren lanek zirkulazioaren gaineko eragin nabarmenak ekarriko dituzte eta Udalak bi puntu kritiko –Beloso eta Labrit– saihesteko alternatibak diseinatu ditu
mapa Beloso aldapatik Iruña-Burlata lotura berritzeko oinezkoendako eta txirrindulariendako ibilbidearen lanek aurrera egiteak hiri erdigunerantz doan zirkulazioaren gaineko eragin nabarmenak izanen ditu. Apirilaren 8tik (astelehena) aurrera, 17 zuhaitz birlandatzeko lanak amaitu ondoren, seinaleztapena jarriko da, eta apirilaren 15etik aurrera, erdibitzailea egokitzeko lanak eginen dira. Erdibitzailea metro erdiko zabalerara murriztuko da...Manuel Bermejo eta Xabier Celestino paisajista nafarrek haien bizipen existentzialen irudiak biltzen dituzten margolan-sorta bat aurkeztu dute
Expo Manuel Bermejo y Xabier Celestino Ziudadelako Mistoen eraikineko lehen solairuan Manuel Bermejo eta Xabier Celestino paisajista nafarren lanak biltzen dituen erakusketa bat dago ikusgai. Bi egileak haien bizipen existentzialen isla diren hiri-bizitzaren eta landa-paisaiaren artean mugitzen dira, bakoitzaren sormen-unibertsoa definitzen duten estilo eta ezaugarriekin. Biek partekatzen dute paisajismoa eta...Apirilak 9 asteartea
08:00 Udal-taldearen bilera 09:00 Elkarrizketa Euskalerria Irratian (Alkatearen bulegoan) 17:30 Harrera Aralarreko San Migel aingeruariTopaketek, efemerideek, lantegiek, antzerkiak, literaturak, boluntariotzak eta hitzaldiek osatzen dute ostegunean abiatuko den Harrotu zentroaren udaberriko doako programazioa
Harrotu Harrotu LGTBI kolektiboaren inguruan informatzeko eta haien parte hartzea nahiz eskubideak sustatzeko Iruñeko Udalaren Zerbitzuak udaberriko programazioari hasiera emanen dio ostegunean irakurketa-klubarekin. Zentroak doako hamar bat jarduera eskainiko ditu, besteak beste hitzaldiak, antzerkia, topaketak eta efemerideen ospakizunak. Jarduerak bost programatan banatuta daude Iruñeko LGTBIQ+ pertsonak eta kolektiboak bildu, solastu...PARJAP 2024 - Parke eta Lorategi Publikoen Kongresuak 500 pertsona baino gehiago bilduko ditu Iruñean Naturan Oinarritutako Soluzioei buruz eztabaidatzeko
Iruñeko Udalak eta AEPJPk (Parke eta Lorategi Publikoen Espainiako Elkarteak) PARJAP 2024 kongresua antolatu dute maiatzaren 8tik 10era Baluarte Biltzar Jauregi eta Auditoriumean. Foro espezializatu horrek, aurtengo edizioan, Naturan Oinarritutako Soluzioak (NOS) izanen ditu ardatz etorkizuneko apustu gisa, eta 500 pertsona baino gehiago bilduko ditu hiru egun horietan eginen diren...Hasier Morenok Pausa bat, hamaika paisaia erakusketarekin egin du debuta Ziudadelan
Expo Hasier Moreno Pausa bat, hamaika paisaia da Hasier Morenok Ziudadelako Bolborategian aurkeztu duen erakusketaren izenburua. Izenak berak adierazten duen moduan, bere ingurune hurbileko paisaiak dira, akuarelaren teknikaren bidez, haren kromatismo eta trazuarekin marraztuak, zeru estaliak eta hodeien lerrokadurak, mendiak zeruertzean edo obraren protagonista gisa, ibaien bilakaera, ereindako zelaiak edo...Iruñeko Udalak eta Nafarroako Gobernuak panteoi berria egiteko hitzarmena sinatu dute Gerra Zibilak eta frankismoak Nafarroan eragindako biktimen gorpuzkiak hobiratzeko
Iruñeko Udalak eta Nafarroako Gobernuak panteoi berri bat eraikiko dute San José udal-hilerrian, 1936ko Gerra Zibilak eta frankismoak Nafarroan eragindako biktimen gorpuzkiak ehorzteko. Joseba Asirón Iruñeko alkateak eta Ana Ollo Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko kontseilariak lankidetza-hitzarmena sinatu dute 1936ko kolpe militarraren ondorioz eraildako eta errepresioaren biktima...Apirilak 18 osteguna
08:00 Udal-taldearen bilera 09:30 Bilera Hirigintzarekin eta arkitektoen bulegoarekin 11:00 Adinekoen Kontseilua (Kondestablearen jauregia)Etxabakoitz KKEak 2022an bere instalazioetan eraikitako estalitako atletismoko entrenamendu-modulua kudeatuko du
Pista de atletismo Etxabakoitz Iruñeko Udalak Etxabakoitz KKEari eman dio atletismoko entrenamendu-moduluaren kudeaketaren administrazio-emakida, erakunde horren lurzoruetan eraiki baitziren instalazio horiek 2022an. Emakida hamar urterako izanen da, eta bost urtean behin luzatzen ahalko da, bi aldeek hala adosten badute, gehienez ere 75 urtera arte. Emakida zuzeneko adjudikazioaren bidez gauzatu da,...Iruñeak sanferminak antolatzen dituen hiri gisa egiten dakiena izanen da New Yorkeko Maratoiaren edo mundu mailako kontzertu handien arduradunak bilduko dituen makroekitaldien kongresuaren ardatza
Iruñeko Udalak ekitaldi handien antolaketari eta koordinazioari buruz duen egiten jakitea, sanferminak iristearekin batera urtero erakusten duena, izanen da International Urban Fest 365 hiri-makroekitaldien kongresuaren haria. Baluarte Biltzar Jauregi eta Auditoriumean eginen da ekainaren 28an eta 29an, 2024ko txupinazoa baino astebete lehenago, hain zuzen ere. Foro honek tamaina handiko ekitaldien...